Bilboko Udalak 2011ko kultur programazinoa jasoten dauen gidaliburuaren 15.000 ale banatuko ditu

Bilbao Sormenezko Hiria Izenburupean 2011-01-20 14:09   kulturbiz

Bilboko Kultura eta Hezkuntza Saila 2011ko gidaliburu barria banatzen hasi da aste honetan. Gidaliburuak 100, kultur jarduera baino gehiagoren artean, antzerki, zine eta musika jaialdiak, literatura lehiaketak eta jardunaldiak, arte jarduerak, ondarea ezagutarazoteko eta sustatzeko jarduerak, ikastaroak edo uritar guztien esku egongo diran udal kultur baliabide guztien zerrendak jasoten ditu, besteak beste.

Bilboko Kultura eta Hezkuntza Saila 2011ko gidaliburu barria banatzen hasi da aste honetan. Gidaliburuak 100, kultur jarduera baino gehiagoren artean, antzerki, zine eta musika jaialdiak, literatura lehiaketak eta jardunaldiak, arte jarduerak, ondarea ezagutarazoteko eta sustatzeko jarduerak, ikastaroak edo uritar guztien esku egongo diran udal kultur baliabide guztien zerrendak jasoten ditu, besteak beste.

'Bilbao, sormenezko hiria' izenburupean, agendak dei egiten deutse biztanle guztiei, Bilbo, beste ikuspegi batetik begiratzeaz gain, bizitasuna transmitiduko dauen eta kultura sortuko dauen uri bizi eta sortzailea sortzeko guztien artean. Kultura eta Hezkuntza Sailak kultur eskaintza zabala eta kalidadekoa aurkezten dau, ikus-entzuleen gozamenera zuzendutako ekimenakaz, baina ikus-entzule horien inplikazinoa kontuan izanda, bakotxak barruan daroan kultura eta sormena aberasteko eta lantzeko.

Uriaren kultur jarduerea bost atal handitan dago antolatuta. Lehenengoak 'Bilbao, talentuen sorlekua' izenekoak, pertsonen sormena bultzatzera bideratutako jarduera eta egitarau guztiak batzen ditu. Azken helburua gure uribildua sortzaile harrobi bilakatzea eta uritar guztiek arte mota guztietan aritzeko aukera izatea da. Atal honetan biltzen dira literatur lehiaketak, kultur tailerrak, umeei zuzendutako antzerkia, betidaniko jantzen ikastaroak eskoletan, eta baita BilbaoMusika, BilbaoArte edo BilbaoEszena (Baliabide Eszenikoen Zentroa) edo Bilbao Film Comisión kultur erakundeen jarduerak be.

'Bilbao, tradizioa eta abangoardia' atalak, Bilbo, arte garaikidean eta uriaren birsorkuntzan erreferentzia dan uri legez agertzeagaz baina, aldi berean, bere sustrai historikoetan, folklorean, ondare historikoan eta kulturalean sakontzen dauen uri legez agertzeagaz be zerikusia daben jarduerak batzen ditu, horrela antxinakoaren eta barriaren arteko fusino perfektua lortzeko. Aurten, alde batetik, BAD izeneko Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdiaren edizino barria ospatuko da eta, beste alde batetik, FANT, Bilboko Zinema Fantastikoaren Jaialdiaren beste edizino bat (maiatzaren 2tik 8ra bitartean). Jarduera horreekaz batera ikusgai izango dira, besteak beste, euskal jantzei eskainitako Dantza Plazetan (urtarrilaren 30etik aurrera), Gabonetako kontzertu koralak edo Bilbainada lehiaketea.

Bilbo, horrezaz ganera, 'Jaialdien lurraldea' be bada, eta, holan, izen handiko zitak ditu, Poesiaren Astea, Zinebi, Bilboko Kalealdia, Musika-Música, Bilbao Ars Sacrum edo Txotxongiloen Nazinoarteko Jaialdia. Horrezaz ganera, gidaliburuak, aurten 'Bilbao, jakintza zabaltzen du' izenburupean batu diran proposamenak be batzen ditu. Atal horretan jasoten dira, besteak beste, Zientziaren X. Astea; Kultura garaikidearen zabalkundeari eta literaturearen sustapenari eskainitako gune dan Bidebarrieta Kulturgunean antolatutako jarduerak; liburu azokak, argitalpenak eta Udal Liburutegien Sarean eskaintzen diran jardueren xehetasunak.

Azken atalak, 'Bilbao, zugandik hurbil' izenekoak, Bilboko auzoetan eta barrutietan eskainiko dan programazio espezifikoa zehazten dau. Bertan, musikearen (Bilbao Distrito Jazz, Musika klasiko zikloak, ikastaroak…), irudiaren (Expodistrito, Distrito Foto, zine zikloak...) aisiaren (kaleko jarduerak, Bidaiariaren txokoa, Kultur Gabonak) edo arte eszenikoen (Bilboko Zirkuitoa, magia topaketak, Adinekoentzako antzerki hamabostaldia Zirkualde…) inguruko jarduerak jasotzen dira.

Kasu guztietan, ekitaldi bakotxa egingo dan egunei buruzko informazinoa emoten da, eta baita ekitaldia egingo dan egoitzaren edo lekuaren barri be. Horrezaz ganera, Kultura eta Hezkuntza Sailak argitaratutako argitalpenei eta diru-laguntzei buruzko informazinoa be emoten da.

Argitalpenari amaierea emoteko, kultureagaz erlazionautako egoitzen eta erakundeen zerrenda osoa eta etxean dobako informazinoa jasotea eskatzeko fitxea emoten da. Igaz legez, 15.000 ale argitaratu dira euskeraz eta gaztelaniaz. Ale horreek doban banatuko dira Barrutiko Udaltegietan, udaleko informazino bulegoetan, liburutegietan, alkarteetan eta kultureagaz eta hezkuntzeagaz lotutako beste hainbat lekutan. Horrezaz ganera, euren etxeetan postaz jasoko ditue, doban, Bilboko Udalak argitaratzen dauen Hileroko Kultur Agendan izena emona daben pertsonek.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu