Badator Eszenako sorkuntzea bultzatzeko III. 'Artistak Egoitzan' programea
2011-01-18 10:56 kulturbizProgramea orain bi urte Bilbon arte eszenikoak sustatzeko eta bultzatzeko asmoz martxan jarritako ekimen barritzailea da. Deialdira aurkeztu nahi diran konpainiek 2011ko martiaren 20ra arte aurkeztu ahal izango ditue euren sorkuntza proposamenak. Horreen helburu nagusiak proposamen eszenikoak sortzea, ikertzea eta zabaltzea izango da.
Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, Bilbaoeszenaren Bilboko Baliabide Eszenikoen Zentroaren bitartez, Artistak Egoitzan programearen 2011ko deialdia abiarazo dau. Programa hori, orain bi urte, Bilbon arte eszenikoak sustatzeko eta bultzatzeko asmoz martxan jarritako ekimen barritzailea da. Deialdira aurkeztu nahi diran konpainiek 2011ko martiaren 20ra arte aurkeztu ahal izango ditue euren sorkuntza proposamenak. Bilbaoeszenak bost arte proiektu aukeratuko ditu. Horreen helburu nagusiak proposamen eszenikoak sortzea, ikertzea eta zabaltzea izango da.
Bilbaoeszenaren Artistak Egoitzan programearen helburu nagusia artistei eta artista taldeei laguntzea da, arlo eszenikoetan sorkuntza edo ikerketa prozesuak garatzeko baliabideak eskainiz (ekonomikoak, teknikoak, prestakuntzakoak edo laguntzakoak, etab.). Ardatz nagusia antzerkia eta jantzea izanik, berbarako, diziplina tradizionalagoak diran kaleko antzerkia eta zirkua ez dira baztertuko.
Beste helburu bat be aitatu behar da, sorkuntzako talentua topetea eta erakartea, produkzino garapen prozesurako sarrerea erraztuz.
Kontuak kontu, 18 urtetik gorako artistek, bakarka edo taldean aurkeztu leikiez deialdi honetarako proiektuak. Parte-hartzaileen nazionalidadea edozein izan daiteke baina egoitza bi, gitxienez, euskal artisten proposamenetarako izango dira.
Egoitza bakotxak gehienez 35 eguneko iraupena izango dau eta epealdi horretan modu trinkoan egingo da, aurkeztu eta hautatutako proiektu artistikoan oinarrituta. Egoitzak Bilbaoeszenaren lokaletan eta Bilboko beste eszena gune batzuetan egingo dira, batez be, garagarrilean, abuztuan, irailean eta urrian. Proiektu bakotxerako diru-kopurua gitxienez 1.500 euro eta gehienez 5.000 eurokoa izango da. Horrezaz gan, aukeratutako personek, euren sorkuntza prozesuak ikus-entzuleen edo sektoreko profesionalen aurrean aurkezteko aukerea izango dabe, Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikideko Jaialdian, BAD-en, edo Udalak bultzatutako beste edozein ekimen eszenikotan.
Laguntzak jaso nahi dituan egoitza proiektuaren proposamen zehatzak gehienez be 15 orrialde izango ditu, eta bertan zehetasun artistikoak, proiektuaren kostuak, prozesuaren deskribapena, egoitzaren helburua eta eduki artistikoak azalduko dira. Agiri hori euskeraz edo gaztelaniaz bialdu ahal izango da eta beste hizkuntzaren batean bialdu ezkero, atal bakotxaren laburpena erantsi beharko da, Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizialetako batean idatzita.
2010eko edizinoaren datuak
Kultura eta Hezkuntza Sailak 44 eskari jaso zituan igazko Artistak Egoitzan programan, 16 Euskal Herritik, eta ganerakoak Estaduko beste leku batzuetatik, Europatik eta Hego Amerikatik jasotako zenbait ahaztu barik.
Proiektuak aukeratzeko orduan, epaimahaiak kontuan izan zituan, besteak beste, euren izaera anitza eta eremu eszeniko barrien ikerketara eta garapenera egindako hurreraketa barritzailea eta baita artearen ikuspegitik euken interesa be.
Proiektuak aurkezteko bideak:
Bilbaoeszena
Juan Gardeazabal kalea, 3 – lonja
48004 Bilbo
Tlf.: 94 433 49 95
e-posta: bilbaoeszena@ayto.bilbao.net.
Edo udal webgunearen bitartez: www.bilbao.net
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!