Bilbotar gazteek eskuragai daukie 2011ko 'Kultura 18' txartela

Bizkaie! 2011-01-04 14:04   kulturbiz

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak gazteak antzerkia, jantzea, operea, musika sinfonikoa edo jazza lako arte adierazpenetara hurreratzeko ekimena jarri dau martxan beste urte batez. Bere izenak dinoan legez, 2011n 18 urte beteten dituen gazteei zuzendutako 'Kultura 18' txartela da. Aurtengo kanpainan, igaz erabilitako Ikuskizuna hastera doa goiburuari eutsiko jako.

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, gazteak antzerkia, jantzea, operea, musika sinfonikoa edo jazza lako arte adierazpenetara hurreratzeko ekimena jarri dau martxan beste urte batez. Bere izenak dinoan legez, 2011n 18 urte beteten dituen gazteei zuzendutako 'Kultura 18' txartela da. Aurtengo kanpainan, igaz erabilitako Ikuskizuna hastera doa goiburuari eutsiko jako.

Txartelari esker, 2011. urtean 18 urte beteten dituen gazteak doban sartu ahal izango dira 18 kultur ekitalditara gehienez be. Onuradunentzat dobakoa izateaz gan, 'Kultura 18' txartelak badauka beste abantaila bat, ikuskizun bakotxean txartela daroana adin mugarik bako lagun bategaz joan daiteke, eta lagun horrek txartelaren prezioaren erdia baino ez dau ordainduko.


Zelan lortu K18 txartela

'Kultura 18' txartela, Bilbon erroldatuta dagozan eta adin nagusitasuna lortzen daben personak identifiketan dituan agiria da. Aurreikuspenen arabera, urtean 2.500 persona baino gehiago egongo dira egoera horretan.

2011n 18 urte beteko daben gazteek txartel hori lortzeko egin beharko daben gauza bakarra www.kultura18.com webgunean sartu eta eskaria bete izango da; beste aukera bat 010 zenbakira deituz eskatzea da. Egun gitxi barru euren etxeetan jasoko dabe. Eta hori guztia erabat doban izango da. Eskatzen dan gauza bakarra Bilbon erroldatuta egotea eta 2011ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean 18 urte betetea da.

Txartelagaz batera, gazteek bi taloi jasoko ditue: batean txartelak izango ditue, txartel horreen ordez euren sarrerak eskuratzeko; eta bestean laguntzailearen sarrerak jasoteko balioko daben txartelak. Gazteakaz doan personeak aukeratutako ikuskizunen sarrerearen erdia baino ez dau pagauko. Holan, ikuskizun batera doan bakotxean, gazteak egin behar dauen gauza bakarra txarteldegira bere Kultura 18 txartelagaz eta NANagaz joatea eta bere izenagaz beteta egongo dan txartel horreetako baten ordez bere txartela jasotea izango da. Eta nonogaz badoa, bigarren txartela emon beharko dau, beragaz doan personeak erdia baino ez pagetako.


Zein ikuskizun ikusi

Kultura eta Hezkuntza Sailaren esanetan, txartel barriaren helburua gazteak, besteak beste, antzerkira, operara, jantzara edota jazzera hurreratzea da.

Holan, eskaintzea lau ikuskizun-blokek osotuko dabe:

 Arte eszenikoak: Arriaga Antzokiak eta La Fundiciónek antolatutako ikuskizunak, antzerki eta jantza garaikideko BAD eta Dantzaldia jaialdiak, OLBE-ABAOren opera denporaldia eta Nazinoarteko Txotxongilo Jaialdia.

 Musikea: Bilboko Orkestra Sinfonikoaren (BOS) kontzertuak, Musika klasiko jaialdia eta Bilbao 700 Fundazinoak programau dituan beste zenbait kontzertu, folk musikako Musiketan zikloa, Bilbaina Jazz Club eta Udal Bandaren kontzertuak.

 Ikus-entzunezkoak: Zinebi eta Zine Fantastikoari buruzko Fant-Festival jaialdiak eta Fas Zine-klubak programautako filmak.

 Arte plastikoak eta ondarea: Bisitak Bilboko Itsasadarra Itsas Museora eta parte hartzea Kultura Sailak programautako tailerretan.

Azpimarratu behar da ikuskizunen eskaintza ez dagoala zarratuta, eta beste zenbait kultur erakundegaz sinatuko diran akordio barriei esker eskaintza hori zabaltzeko amesa dagoala. Eta gazteek euro bat be pagau barik ikuskizun-zerrendea zein dan jakiteko www.kultura18.com webgunera jo ahal izango dabe. Bertan, 'Ikuskizunak' atalean, hileroko eskaintzea izango da ikusgai.

'Kultura 18' txartela 2011ko urtarriletik aurrera erabili ahal izango da, eta honezkero eska daiteke. Ekimen honi ahalik eta zabalkunde handiena emoteko, aste honetatik aurrera, Kultura eta Hezkuntza Sailak informazino-liburuxkea bialduko deutse aurten adin nagusitasuna izango daben gazte guztiei eta, horrezaz ganera, informazio hori zabalduko dau gazte horreek egoten diran lekuetan: institutuetan eta beste prestakuntza gune batzuetan, udaleko gazteguneetan edota Gazteen Informazino Bulegoan, berbarako.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu