Balagan zirko-ikuskizunagaz amaituko da Bilboko Arriaga Antzokiaren 2010eko egitaraua

Bizkaie! 2010-12-13 12:04   kulturbiz

Mikhail 'Misha' Matorinek sortutako eta ekoiztutako Balagan zirko-ikuskizunagaz amaituko da Bilboko Arriaga Antzokiaren 2010eko egitaraua. Abenduaren 28tik 30era bitartean izango da, egunero bi saio eskainiz, 17:30ean eta 20:30ean. Danetara, beraz, sei saio izango dira 'Cirque du Soleilen handitasuna antzoki baten intimidadean' eskaintzen dauen ikuskizunarentzat.

Mikhail 'Misha' Matorinek sortutako eta ekoiztutako Balagan zirko-ikuskizunagaz amaituko da Bilboko Arriaga Antzokiaren 2010eko egitaraua. Abenduaren 28tik 30era bitartean izango da, egunero bi saio eskainiz, 17:30ean eta 20:30ean. Danetara, beraz, sei saio izango dira 'Cirque du Soleilen handitasuna antzoki baten intimidadean' eskaintzen dauen ikuskizunarentzat.

Amerikako Estadu Batuetako (AEB), Errusiako, Ukrainako, Txinako eta Ingalaterrako ia 30 artista batuko dira eszenan. Gimnastak, malabaristak, akrobatak, trapezistak, pailazoak eta jantzariak bata bestearen ondoren agertuko dira ikuskizunean, antzoki bilbotarreko arduradunek jakinarazi dabenez.

Mikhail 'Misha' Matorinek zuzendutako ikuskizunak 'egia bihurtzen ditu magia eta fantasia'. Hasi eszenografiatik eta azken mobimenturaino, dan-dana oso zehatz aztertzen dabe ikuskizun harmoniatsua izan dagian.

'Balagan' ikuskizuna Mikhail Matorin zirko zuzendariak pentsautako trilogiaren lehen zatia da. M Baroia dau protagonista eta bere oroimen eta desioek bizia hartuko dabe ordu eta erdiko ikuskizunean, bi elementu tekniko nagusigaz: istorioaren haria daroan musikea eta obran zehar aldatzen dan argi koloretsua.

Ikuskizunak aireko akrobata parebakoa dauka. Mikhail Chebotarevek 'hegaz egiten dau eszenatoki ganean' zetazko oihal baten ganean. Nazinoartean 'Donimo' izenagaz ezagunago dan Jonathan Baker-ek be pieza garrantzitsua da ikuskizunean. Slapsttick comedy dalakoaren pailazoen baliabideak buztartzen ditu Buster Keaton eta Charles Chaplin lako zinema mutuko komiko handien keinuakaz.

Las Vegasetik zuzenean ailegauko da Balagan (errusieraz, 'merkaduko zirkua'). Musika, koreografia, akrobazia eta komedia 'commedia dell'Arte' klasikoagaz modu bikainean buztartzen dituan ikuskizuna da. Mobimentu, irudi eta soinu bakotxagaz, ikuskizunak antzerki-zirkuaren formea birsortzen dau.

Orain dala urte asko, Ekialdeko Europako urietan, Balagan artistak han-hemenka ibilten ziran euren adierazpen artistikoak sortu, garatu eta erakusteko. Jantzi eta makillaje oso irudimentsuz karakterizauta, betirako gogoratuko ziran pertsonaje batzuk jaio ziran. Hegaz egitea edo airean jantzan ibiltea dira 2002tik aurrera Balagan arrakastatsu bihurtu daben proposamenetako batzuk, hegaz egiteko amesa betetera zuzendutako bilketeari buruzko istorio batean, ames galduen bilaketearen istorioan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu