Arte Ederren Fakultadean AKME’010 jardunaldiak hasiko dira gaur

Bizkaie! 2010-12-14 10:21   kulturbiz

Kontu kontzeptual, formal eta teknikoak garatzen dituen berbaldiez aparte, hainbat tailer antolatzen dira. Artistak ekintza zuzenak zein adierazpenak egitea da lan prozesuaren oinarria, eta irudiagaz, soinuagaz, eta beste euskarri alternatibo batzuekaz lan egiten dabe.

Gaur, martitzena, hilak 14, UPV/EHUko Arte Ederren Fakultadean (Leioa-Erandio eremuan), AKME 010 (Arte, Kultura eta Medioen erabilera) jardunaldiak hasiko dira. Aldi honetan, interbentzinoak esparru publikoan aztertuko ditue: eraikinak, eremu publikoak edo sarea esparru publiko legez.

Jardunaldiak abenduaren 14 eta 16 bitartean rgingo dira eta Javier Abarcak, Miren Jaiok, Nacho Magrok, Daniel G. Andújarrek hartuko dabe parte eta Dosjotas eta Left Hand Rotationegaz egingo dira tailerrak.

Akme 010ek, Arte Ederren Fakultadean 2004ean sortutako jardunaldiei bi urteko jarraipena emon nahi deutse. Jardunaldi honeek arrakasta handia izan eben 2006 eta 2008ko edizinoetan.

Sustatzaileen nahia ikas alorrean egunerokoak ez diran arte-praktikak suspertzea da, ikasleakan interesa sortzeko asmotan. Horregaitik, kontu kontzeptual, formal eta teknikoak garatzen dituen berbaldiez aparte, hainbat tailer antolatzen dira. Artistak ekintza zuzenak zein adierazpenak egitea da lan prozesuaren oinarria, eta irudiagaz, soinuagaz, eta beste euskarri alternatibo batzuekaz lan egiten dabe.

2004ko edizinoan, objektuak produziduten ez dituen artistek parte hartu eben, euren lan prozedurak eta baliabideak berbaldi eta tailerretan landuz. 2006. urteko jardunaldietan aurreko lan metodologiari eutsiz, garai horretan sortzeko eta zabaltzeko bitarteko ez ohikoak ardatz nagusitzat hartu zituen eta horreei jagokezan lan eta proposamen artistikoak izan ziran berbagai. Era berean, 2008ko abenduan, 'Zabor-Kulturea' esaten jakona abiapuntutzat hartu zeban jardunaldiak.


Informazino gehiago:

http://www.ehu.es/ehusfera/pintura/2010/12/13/akme-010-medios-de-produccion-artistica-en-la-cultura-intermedial/

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu