EAEko 350 establezimenduk hartuko dabe parte 'Kultura Bonua' kanpainan, igaz baino % 22 gehiagok
2010-12-10 14:29 kulturbiz2010eko abenduaren 13tik 2011ko urtarrilaren 5era bitartean erosi ahal izango dira bonuak finantza-erakunde kolaboratzaileek gaitutako kutxazainetan. Bonuak erosten dituen personek abenduaren 13tik 2011ko urtarrilaren 20ra arte baino ezin izango ditue erabili, programeari atxikitako establezimenduetan. Behin epea igarota, ez dabe pagetako baliorik izango.
Abenduaren 13tik aurrera salgai izango dira Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak aurten bigarrenez martxan jarritako Kultura Bonua kanpainako 52.000 bonuak. Igaz moduan, 25 euroren truke erosi ahal izango dira bonu horreek BBK, Kutxa eta Vital Kutxan, eta 40 euroko balioa izango dabe, kultura-produktuak erosteko. Aurten 350 establezimendu sartu dira kanpainan, igaz baino % 22 gehiago, kanpainearen arduradunek jakinarazo dabenez.
Eusko Jaurlaritzeak 780.000 euro bideratu ditu Kultura Bonua kanpainara eta, holan, 52.000 bonu jarriko dira salgai. Astelehenetik aurrera, eskuragai izango dira BBK eta Kutxako zerbitzu anitzeko kutxazainetan -sarrerak saltzeko ohiko formatuen egokitzapen grafikoa eginda, berariaz-, eta Vital Kutxan, barriz, salmenta elektronikorako dauen zerbitzuaren bidez, Interneten; Vital Kutxaren kasuan, Interneten erosi ondoren, bonuak bezeroek eurek aukeratutako sukurtsalean jaso ahal izango ditue.
Kanpainan parte hartuko daben 350 establezimenduetan erabili ahal izango da bonua, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta, aitatu legez, establezimenduen kopurua % 22 igon da igazko aldean. Bonua hautatutako establezimenduan gastau beharko da osorik, eta ezelan be ez da dirurik itzuliko.
Bonuaren truke, honako honeek eskuratu daitekez: liburuak (testu-liburuak, ikasketetakoak eta profesionalak izan ezik); musikea edozein euskarritan (CD, biniloa, DVD) eta musikea zuzenean entzuteko kontzertuetarako sarrerak; zinemako DVDak eta beste euskarri batzuk eta zinemarako sarrerak; ikuskizun eszenikoetarako sarrerak eta museoetako sarrerak eta museoetan sartzeko fidelizazino-txartelak.
Programatik kanpo geratuko dira, eta, beraz, ezingo dira bonu bidez erosi, papergintzako gaiak; informatikako eta elektronikako tresneria, softwarea eta gai suntsikorrak; joko eta bideo-jokoak.
Barritasun moduan, aurten, lehiaketa biral bat egingo da Interneten, onuradun gazteen presentzia handitzeko kanpainearen barruan. www.eitb.com-egaz eta Kulturklik-egaz batera, bideo-spot lehiaketa bat antolatuko da, bonua publizitetako, izan leikezan erabilera eta aplikazino ugariak birsortzeko eta, oro har, kulturearen kontsumoa jolaseko, aberaste pertsonaleko eta garapen kulturaleko iturri moduan sustatzeko. Bideoek 40 segundotik beherako iraupena izango dabe, eta webgune horretatik asmo horretarako deskargau ahal izango diran azala eta ginglea erantsiz editauta egon beharko dira.
3.000 euroko sari bat ezarri da spot onenarentzat, eta 2.000 euroko beste bat, bigarren sailkatuarentzat. Beste bi sari-modalidade be egongo dira: ikusleen saria, eitb.com-en bidez botu gehien jaso dauen spot-erako (1.000 euroko saria) eta 200na euroko beste bi sari (40 euroko bost bonu) botua emoten dabenen artean zozketatzeko.
Interesdunek 2010eko abenduaren 13tik 2011ko urtarrilaren 5era bitartean erosi ahal izango ditue bonuak, finantza-erakunde kolaboratzaileek gaitutako kutxazainetan. Bonuak erosten dituen personek abenduaren 13tik 2011ko urtarrilaren 20ra arte baino ezin izango ditue erabili, programeari atxikitako establezimenduetan. Behin epea igarota, ez dabe pagetako baliorik izango.
Programari atxikitako establezimenduek jasoten dituen bonuak abenduaren 14tik 2011ko urtarrilaren 31ra bitartean kobrau ahal izango ditue aukeratutako finantza-erakundeetan. Epe hori igaro ezkero, bonuak ezingo dira kobrau erakunde kolaboratzaileetan.
Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren 2011. urterako aurrekontuen proiektuan esleituta dago Kultura Bonua kanpainarako diru-kantidade bat. Horrek sendotu egiten dau joan dan urtean ezohiko moduan hasi zan ekintza hau, kultura-sektorea sustatzeko eta babesteko sektorearen kezka bereziko momentu honeetan. Sektorea, beti be, zabalera osoan ulertu behar da, sortzailetik hasi eta herritarreraino, erakusketa- eta salmenta-kanaletatik pasauta.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!