Berriztarrek idatzitako hiru liburu aurkeztuko ditue

Bizkaie! 2010-12-22 10:20   kulturbiz

Gaur, abenduak 22, Berrizko Kultur Etxean herritarrek idatzitako hiru libururen aurkezpena egingo da arratsaldeko 19:00etan hasita.Hiru liburuen sipnosi txiki bana egin dogu.

Gaur, abenduak 22, Berrizko Kultur Etxean herritarrek idatzitako hiru libururen aurkezpena egingo da arratsaldeko 19:00etan hasita. Hona hemen hiru liburuen sipnosi txiki bana:

- Euskara batuaren bigarren jaiotza. Egilea: Xabier Amuriza (Lanku, 2010)

Euskerea hizkuntza nazionala, osoa eta bakarra egiteko proposamenak jasoten ditu liburuan. Saiakera bat da eta hiru zati nagusi ditu: euskerearen hutsuneak, aditzaren fantasia heroikoa eta hiztegi osoa, nazionala eta bakarra.

- La maza y la cantera. Egilea: Julen Arzuaga (Txalaparta, 2010)

Euskal gazteriak modu askotan bere nahiak eta aldarrikapen politiko zein sozialak adierazo dituala azpimarratzen da liburuan, baina Estaduaren aldetik erantzun errepresibo larria eta arbitrarioa besterik jaso ez dauela azpimarratuz.

- Modernitatearen auziaz. Egileak Andoni Olariaga eta Jon Jimenez. (Jakin, 2009) Berriztarra Andoni Olariaga da.

1600tik 1900era arteko pentsalarien paradigmatikoenak uste zirenak lantzen ditue liburuan. Euren bitartez modernidadearen berrirakurketa bat proponiduten dabe ezinbesteko eginez gaur egungo arazo etiko, filosofiko eta politikoak hobeto ulertzeko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu