Guggenheim Bilbao Museoak 'Ateak Zabalik' jardunaldia egingo dau gaur Museoaren Lagunentzat
2010-12-20 10:51 kulturbizGabonetako ospakizunen bezperan, abenduaren 20an, Guggenheim Bilbao Museoak Ateak Zabalik jardunaldia egingo dau Museoaren Lagunentzat, orain arte egin dauen moduan. Erakusketak ikusteaz gan, bertaratzen diranek ezohiko guneak ikusi eta Erregistro eta Kontserbazino Arloen eginkizunak ezagutu ahal izango ditue.
Gabonetako ospakizunen bezperan, abenduaren 20an, Guggenheim Bilbao Museoak Ateak Zabalik jardunaldia egingo dau Museoaren Lagunentzat, orain arte egin dauen moduan. Erakusketak ikusteaz gan, bertaratzen diranek ezohiko guneak ikusi eta Erregistro eta Kontserbazino Arloen eginkizunak ezagutu ahal izango ditue.
Era berean, zenbait ikuskizun izango dira: 14 eta 19 urte bitarteko gazteen abesbatza baten emonaldia, ipuin-kontalari bat eta 4 eta 10 urte bitarteko umeei zuzendutako jantza ikuskizuna. Ganera, aurten Belgikarako bidaia irabazi ahal izango dabe Flandeseko artea gaitzat dauen galdera-sorta bati zuzen erantzuten eta ondorengo zozketan parte hartzen dabenek. Horrezaz ganera, edariak, kafea eta txokolatea eskainiko dira.
Bestalde, Urrezko Aroa: Städel Museum-en Holandako eta Flandeseko pintura erakusketea oinarritzat hartuta, Guggenheim Bilbao Museoak familia giroan gozetako eta ikasteko jarduerak antolatu ditu. 3 eta 12 urteko haurrei txotxongilo-antzerkia eskainiko jake, baita tailerrak be, jolas baten bidez, artea sortu, sormena garatu eta, besteak beste, honakoak ikasteko: historian zehar elikadurea zelakoa izan dan, jatekoen berezitasunak, Gabonetako otorduak zelakoak ziran, dieta osasuntsua zertan oinarritzen dan eta kontsumismoa zer dan.
Jolas hori Margotu natura hil bat da eta 2010eko abenduaren 21etik 2011ko urtarrilaren 9an museora doazen ume guztiek parte hartu ahal izango dabe. Artelana amaitzerakoan, erregalu bat jasoko dau ume bakotxak (aleak amaitu arte).
Tailerren artean, Jakia: natura hiletik platerera izenekoa be izango da. Museoaren Lagunentzat baino ez da izango eta 3 eta 12 urte bitarteko umeek aitatutako erakusketea aztertuko dabe. Era berean, argazkigintzearen, gastronomiaren, historiaren, artearen eta osasunaren inguruko oinarrizko jakintzak bereganatuko ditue. Jarduera hau Guggenheim Bilbao Museoaren jatetxeagaz alkarlanean antolatu da.
Azkenik, 3 eta 8 urte bitarteko umeentzat ikuskizuna izango da abenduaren 23an. Teatro Los Claveles konpainiak gaztelaniazko emonaldi bi egingo ditu auditoriumean: txotxongiloen antzerki bat eskainiko dau, umeen eta janariaren arteko loturearen inguruko istorio dibertigarria, hain zuzen be, Claude Boujon idazlearen Que aproveche, Señor Conejo liburuan oinarritutakoa.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!