'El Mago de Oz' musikalagaz hasiko dau urtea BBK Aretoak

Bizkaie! 2010-12-29 11:01   kulturbiz

Umeei zuzendutako El Mago de Oz musikalagaz hasiko dau urtea Bilboko Kale Nagusian dagoan BBK Aretoak. Ikuskizunaren lehen saioek izan daben arrakastea ikusita, urtarrilaren 3an ikuslego osoari zabaldutako bi saio egingo dira.

Umeei zuzendutako El Mago de Oz musikalagaz hasiko dau urtea Bilboko Kale Nagusian dagoan BBK Aretoak. Ikuskizunaren lehen saioek izan daben arrakastea ikusita, urtarrilaren 3an ikuslego osoari zabaldutako bi saio egingo dira. Sarrerak honezkero eros daitekez, BBKren kutxazainetan, BBK Aretoan bertan, www.bbk.es webgunean edo 944 310 310 telefono zenbakian. Sarreren prezioa 10 eurokoa da, eta 5 eurokoa BBK txartela daukienentzat.

Aretoko arduradunek adierazo dabenez, Gabonetan umeei zuzendutako makina bat ekitaldi egiten dabiz BBK Aretoan, eta ikuskizun horreetako asko BBKren bezeroei zuzendutakoak dira. Halanda be, musikalaren lehen bi saioek izan daben arrakasta handia ikusita, El Mago de Oz ikuskizunak edonori zabaldutako bi ekitaldi eskainiko ditu datorren urtarrilaren 3an.

Bere hirugarren denporaldia dau musikalak, eta bisitau dituan uri guztietan arrakasta itzela lortu dau. Familia osoari eta adin guztietako lagunei eskainitako ikuskizuna da, magian sinisten daben umeei eta umeakan sinisten daben helduei eskainitakoa.

Bi saiotan, arratsaldeko 16:30ean eta 19:00etan, eta 95 minutuko ekitaldian, El Mago de Oz-ek Lyman Frank Baumek orain dala 70 urte sortu eban lanari omenaldia egiten deutso.

El Mago de Oz-en bertsino hau 1939an estreinautako musikalaren oinordeko leiala da, familia osoari eskainitako antzezlanen erakusle garbia baita. Taula ganean lau musikari izango dira, eta aktoreek antzezlana hasi aurretik harrerea egingo deutse ikusle guztiei, eta amaieran guztiak agurtuko ditue.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu