AlhondigaBilbao zentroak 15 prestakuntza-tailer antolatu ditu datozan hileotarako
2011-01-11 11:01 kulturbizAlhondigaBilbao zentroak 15 prestakuntza-tailer antolatu ditu 2011. urteko lehenengo hiruhilekorako. Ikasiz programako tailerrak dira, eta urian dagoan prestakuntza-eskaintzea osotu gura dabe. Era berean, herritarrak animau gura ditu arlo desbardinetara hurreratzeko. Tailerrak hainbat arlotakoak izango dira, besteak beste, literaturea, zinemea, zientzia, xakea, Internet, kazetaritzea edota argazkigintzea.
AlhondigaBilbao zentroak 15 prestakuntza-tailer antolatu ditu 2011. urteko lehenengo hiruhilekorako. Ikasiz programako tailerrak dira, eta urian dagoan prestakuntza-eskaintzea osotu gura dabe. Era berean, herritarrak animau gura ditu arlo desbardinetara hurreratzeko. Tailerrak hainbat arlotakoak izango dira, besteak beste, literaturea, zinemea, zientzia, xakea, Internet, kazetaritzea edota argazkigintzea.
Tailer horreetakoren batean izena emon gura dabenek AlhondigaBilbaoren Infopuntura jo beharko dabe. Tailerrak adin desbardinetako jenteari dagoz zuzenduta, zentro bilbotarreko arduradunek jakinarazo dabenez.
Tailerretako batzuk ordaindu egin beharko dira, beste batzuetara edonor joan daiteke eta beste batzuk ikastetxeakaz berbatutakoak dira. Horrenbestez, 2011ko lehenengo hiruhilekoko tailerrak urtarrilaren 13an hasiko dira, hiru eguneko iraupena izango dauen Akira Kurosawaren storyboard-ei buruzko tailer bategaz.
Urtarriletik maiatzera bitarteko zapatuetan, gura dabenek familian gozau ahal izango dabe film txiki baten sorkuntzeagaz.
Literatura zaleek ondo idazteko teknikak ikasi ahal izango ditue 'Literatura Bizia' ikastaroan; izan be, zenbait idazlek hobeto idazteko aholkuak emongo deutsiez izena emoten dabenei. Literaturearen arloan, AlhondigaBilbaok nagusiei zuzendutako haur literaturako ikastaro bat be eskainiko dau.
Era berean, gura dabenek xakearen sekretu guztiak ikasi ahal izango ditue AlhondigaBilbaok emongo dituan bi hilebeteko tailerretan, bai umeentzat zein helduentzat.
Zientziak eta kimikeak be protagonismo berezia izango dabe denporaldi honetan, eta hiru tailer desbardin izango dira, publiko mueta desbardinei zuzenduta. Izena emon gura daben ikastetxeek esperimentuak egin ahal izango ditue kimikako irakasleen eskutik, zezeilaren 7tik aurrera. Ganera, eta bide berean, 14 eta 18 urte bitarteko gazteentzat, esperimentu harrigarriak egiteko tailerrak izango dira.
Interneten erabileran sakondu gura dabenek, sarea aurrezteko tresna legez erabilteari buruzko ikastaroagaz egin ahal izango dabe hori, edo, bestela, blog bat sortzen eta manteniduten ikasi ahal izango dabe. Beste ikastaro batean, Interneten doban edukiak izateko ereduaren bideragarritasunari buruz eztabaidatuko da. Era berean, zientziari buruz eztabaidatzeko edo 2.0 hiri-ereduari buruzko gogoetea egiteko jardunaldiak izango dira.
Azken batean, prestakuntza-jardunaldi aukera zabala eskaini gura dau zentro bilbotarrak; horren bitartez, AlhondigaBilbaok jente guztiarentzako prestakuntza-aukerak eskaini gura ditu, eta, holan, urian honezkero badagoan prestakuntza-eskaintzea osotu.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!