Ikastetxeetan euskerearen erabilerea indartzeaz (III)
2004-09-17 00:00 Euskerea berbagai
Proposamenok hiru eremu estrategikotan batzen dira:
1. Euskerea ondorengoetaratzea: “Euskerea, belaunez belaun eta eten barik, ondorengoetaratzea. Euskerearen geroratzea, familiaren, eskolearen eta helduen euskalduntze-alfabetatzearen bidez eta hizkuntza bera osotuz, aberastuz eta hobetuz lortzen da, batez be” (5. orrialdea).
2. Euskerearen erabilerea: Euskerearen aldeko auzogintzea eta zerbitzugintzea. “(...) Datozan hamar urteotako erronka nagusia, belaunaldi barrietako euskaldunentzat euskerea helduaroko erabilera-eremu berezi eta garrantzizkoetarako atsegin eta gaztelania bezain baliozko egitea da, esaterako, enpresa-mundurako, aisirako, kirolerako eta komunikabideetako, produktuen konsumorako, bai eta funtzino sinboliko eta afektiboetarako ...
Euskaldunak Paris askatzen?
2004-09-17 00:00 Antxinakoak Geurera
Arazoak, Euskal Brigadako gudarientzat, gerrea amaitu ostean hasi ziran. Euskadiko Jaurlaritzearen asmoa Gernika Batailoiak gerran jarraitzea zan, beti be Europatik urten barik eta edozein momentuan, behar izan ezkero, Euskadiko Jaurlaritzaren eskura.
1945eko garagarrilaren 6rako, Euskal Brigadako kideak agintari frantzesen aginduz burrukea itxi eta lan desbardinetan erabili ebezan, brigadako kideen artean tirabirak sortuz, ez ebelako aitzen, Euskadiko Jaurlaritzeak burrukarako erabilten ez eban talde militarrari eusteko interesa. Ordurako eretxi desbardin bi ziran nagusi Brigadearen barruan: alde batetik, EAJko ordezkariek Brigadeari eutsi gura ...
Umeek frutea eta barazkiak jateko ideiak
2004-09-17 00:00 Jan edanak
Barazkiak preparetako modu bereziak
·Barazki pureak patata nahikotxo eta barazki gitxitxuagogaz preparau leitikez, apurka-apurka ahosabaia barazkiaren gusto barrira ohitzen joateko.
Arrozak be barazki batzuen gustoa suabetu egiten dau.
·Purearen gainean, zanoria apur bat birrindu geinke. Kolore apur bat emoten deutso platerari, umeak zatitxuakaz jolastu leike eta zanoriaren gustoa nahikoa dultzea danez, barazki gordinak jateko ohiturea hartuko dau geldiro-geldiro.
·Tomatea egosi eta purea egin ostean, pasadorea erabili haziak desagertarazoteko, izan be, ume askori jatekoetan “gauzak” topetea ez jake gustetan. Kipulea oriotan ...
Iñaki Urrutia (Paramount Comedyko komikoa): 'txiki-txikitatik gustau jat pailazoarena egitea'
2004-09-17 00:00 BarriketanQuebec, herri bat
2004-09-17 00:00 Bertsolaritzea
EUSKALDUNA NAIZ… ETA HARRO NAGO ?
Doinua: Baserrian jaio nintzan
Ez nintzen euskaldun jaio
bola zahar honetara
baina ordutik hizkuntza
beti izan dut euskara.
Inguru erdaldun hutsa
sarri izan arren traba,
“Euskalduna naiz” jadanik
esan dut lau haizetara.
Euskaldun izatearen
ondorio gisa, hara:
Berez zaila baldin bada
(zailegia beharbada)
euskaldun lez azaltzea
bertakoen begitara
Euskal Herritik kanpora
oraindik zailagoa da
Aireportuan izan zen
lehendabiziko hazaňa
lehenengo galbahe gisa
hango aduanazaina:
« Votre passeport » eskatu dit
(ez da galdera liraina,
nahigabe iruditu zait ...
Joku Olinpikoak: kirola eta zilborra nahastetan diranean
2004-09-17 00:00 eretxia
Bestelako kontu bat ekarri gura neuke gogora. Gogoan izan daigun frantsesak edo amerikanoak kirol kontuean aitatzen doguzanean, txobinistatzat edo harroputz legez hartzen doguzana. Esate baterako, Tourrean, txirrindulari frantsesei bakarrik egiten deutsie kasu. Estadu Batuetan be izarrak eta marrak baino ez dabez ikusten kirolean (bueno, ez kirol kontuetan bakarrik).
Espainiako hamaikatxu esatari eta eretxiemoileen aldetik hamaika aldiz entzun dogu euskaldunak eten barik gagozala gure zilborrari begira. Nazionalistak gara, zilborkeriaren pekatuan jausten gara eta ez dakigu gauzak zabaltasunez ikusten. Hara, begira zelan ...
Getxo Folk 2004: musikearen gainetik, herrien arteko loturak estutzeko ahaleginean
2004-09-17 00:00 Musikea
Arratsaldeko eta gaueko kontzertuak
Bestalde, ohikoa dan moduan, arratsaldeko kontzertuetan lekua egingo jake nazinoarte mailan oso ezagunak ez diran baina kalidade handia daben taldeei. Aurtengo edizinoan, Xuacu Amieva (Asturias), Kukuma (Bizkaia), Kilema (Madagaskar) eta Sidi Samb (Senegal) taldeek euren kontzertuak eskainiko dabez arratsaldeko 19:00etako kontzertuetan.
Ez da aspertzeko astirik izango eta gauetan be izango da zer ikusi eta zer entzun Getxo Folk 2004 jaialdian. Arratsaldeko kontzertuetan legez, Geltokiko Plazaren ondoan egongo dan karpatik igaroko dira Nubeira (Galizia), Belsech Rodriguez ...
REM taldearen disko barria prest
2004-09-17 00:00 Musikea
Diskoa ondoko abestiek osotuko dabe:
- Leaving New York
- Electron Blue
- The Outsiders
- Make It All OK
- Final Straw
- I Wanted To Be Wrong
- Wanderlust
- Boy In The Well
- Aftermath
- High Speed Train
- The Worst Joke Over
- The Ascent Of Man
- Around The Sun
Disko barriko 13 kantuen artean, orain hilabete batzuk Interneten argitaratutako Final Straw kantuaren bersino barria topauko dozue.
Gotzon Uribe
'Vote for Change': musikariak Bushen kontra
2004-09-17 00:00 Musikea
Oraindik ez dira sarreren prezioak plazaratu, baina salgai dagoz dagoeneko, abuztuaren 21etik aurrera hain zuzen be. Guztira, 34 kontzertu izango dira 28 uri desbardinetan.
Gotzon Uribe
Gure nabigatzailearen bahiketea
2004-09-17 00:00 sarean
Arazo hau dala eta, Internauten Elkartetik bajatorku zeozelako konponbidea: “Antisecuestro v.1.0” doban deskargau geinken programea; tresna honek Internet Explorer nabegatzailea spyware programetatik eta dialerrak erantsita heltzen jakuzan korreo elektronikoetatik babestuko gaitu. Programa lagungarri horrek Internet Explorer nabegatzailearen hasierako parametroak mantenduko deuskuz eta gura izan ezkero, blokeau egin geinke beste momentu batean gure baimen barik aldatua izan ez daiten.
Honegaz batera, badagoz beste programa batzuk (dobanekoak) gure ordenagailua eskaneetako eta holako lotura eta spyware programak indarrik barik ixteko: “Ad-ware ...
Asiako gozamenak (I)
2004-09-17 00:00 Bidaide
Txina
Sinistuko ez badozue be, Txinako gastronomia munduko onena eta aldaera gehien daukana da aditu askoren esanetan; jakina, gure inguruetako jatetxe txinatarretan ez dogu Txinako benetako gastronomia ezagutzen eta gure gustoetatik hur dagozan gauzak eskaintzen deuskuez. Txinan gustu eta usain desbardin asko dagoz eta ahosabairik adituenarentzat be ez da lan erraza izaten danak bereiztea, pikante zein pikanterik bako gusto gogorrak edo zaporerik delikatuenak. Herrialdea oso handia da eta probintzia bakotxean espezialidade eta lehentasunak dagoz, jakina: Sichuanen berbarako oso ezagunak dira ...
Lebatz buztana, kipula, porrua eta azanorioagaz
2004-09-17 00:00 Jan edanak
Zelan egin:
Lehenengo eta behin lebatz bustanetako baten hazurrakaz saldea egiten jarriko dogu. Horretarako, kazola batean hazurrak uragaz tapauta jarri eta gatz eta orio apur bategaz irakiten jarriko dogu 45 minutuz; ondoren, koladoretik pasau.
Bien bitartean, barazkiak preparauko doguz, banan-banan juliana eran ebagi ondore, minutu erdiz egosi.
Gauzak holan, osogai guztiak prest daukaguzanean, lebatza preparetan joango gara. Zartagin batean oliba-orioa eta txiki-txiki egindako berakatza jarriko dogu. Lebatza, barriz, urunetan tapauko dugu berakatza sueztitzen dan bitartean. Berakatzak kolorea hartu aurretik, lebatza ...
Krisia Frantzian
2004-09-10 00:00 Jan edanak
Ardaogintzeak garrantzia handia dauka Frantzian, izan be, 300.000 personak egiten dabe lan sektore honetan. Pasadan urtean Frantziako upategiek 5.700 miloi euro mogidu ebiezan. Adituen arabera, esportazinoen beherakadeak (guztiaren % 25a) da krisiaren arrazoi nagusia. Kontuan hartu behar dogu ardaogintzan ‘mundu barria’ deitutako ardaoek (Txile, Australia edo Argentina berbarako) indar handiagaz sartu dirala, kalidade eta prezio oso onean ganera.
Esportatzaile frantziarrei gero eta gatxagoa egiten jake euren ardaoak kanpora ataratea. Enpresa multinazionalek publizidadean eta marketinean diru asko gastetan dabe eta ...
Ustezko bateraezintasun batzuk (II)
2004-09-10 00:00 Jan edanak
Almidoi-proteina bateraezintasuna
Bateraezintasun honen defendatzaileek dinoe proteinea giro azido baten asimiletan dauala gure gorputzak eta almidoia giro basiko baten. Baina gure digestinoaren fisiologia segidu ezkero, liseri aparatu osoan bai proteinak eta bai almidoiak, lehenengo azidotasuna eta gero giro basikoa, hau da, ez azidoa asimilau behar dabezala jakin badakigu; proteinen eta almidoiaren digestinoa heste mehean amaitzen da, pankresak isuritako zukuaren eraginaren ondorioz. Eta hau da gure gorputzearen funtzionamenturako modu naturala; holan ba, ez daukagu arau hau beteteko ezelako arrazoirik.
Arau hau ...
Hegaluze kopea tomate zopeagaz
2004-09-10 00:00 Jan edanak
Hegaluze kopea tomate zopeagaz
Osogaiak(lau lagunentzat)
- Hegaluze marinatu erara:
* 200 gr. hegaluze (garbi)
* Laranja baten ura
* Piperrauts baltza
* Gatza
* Oliba-orioa
- Tomate zopea:
* 4 tomate heldu
* Berakatz ale bat
* Litro erdi ur
* Gatza
* Ozpina
* Oliba-orioa
*150 gr. ogi ziku (maminik barik)
Zelan egin:
Hegaluzea egiteko: kutxilo zorrotz bategaz, hegaluzea zati txikietan ebagiko dogu, arto ale baten tamainuko zatietan, eta ontzi baten sartuko dogu. Bertara ganeratuko deutsaguz laranja-ura, piperrauts baltza, gatza eta oliba-orioa. Gero, hozkailuan gordeko dogu.
Tomate zopea egiteko: garbitu ...
Zerua ukutu eban bizkaitarra
2004-09-10 00:00 Antxinakoak Geurera
Giro honetan ba, Olinpiadak hasi ziran Mexiko urian, eta bertara joan zan Ignacio Sola be. Halan eta guztiz be, ez zan bere lehenengo olinpiadea: lau urte arinago Tokioko olinpiadetan be egondakoa zan, baina orduan 11. postua baino ezin izan eban lortu. Ordua zan ba, bere marka personala hobetzeko.
Solaren aukerea urriaren 16an heldu zan. Egun honetan egoazan aurreikusita pertika-jauziko saioak eta bertan parte hartzeko prestau zan Ignacio. ‘B’ multzoan egoan sartuta, Niwa japoniarragaz eta Maliautine errusiarragaz. Arratsaldeko 6rak ziran eta ...
Kuba (II)
2004-09-10 00:00 Bidaide
Kubara joateko Cubana de Aviacion hegazkin konpainia aukeratzea benetako abenturea izan daiteke...
(Barreka) Bai. Zorionez, gero eta hegazkin barriagoak erabilten dabez baina egia da pilotuak onak izan arren, hegazkinak oso zaharrak dirala. Gogoan daukat DC-10 baten egin neban bidaia; airean gengozala, arazoak izan ziran eta erregaia Atlantiko itsasora bota behar izan eben Lisboan emergentziazko lurreratzea egiteko. Urbitarteen arteko hegaldiak egiten dabezan hegazkinak oso zaharrak izaten dira, gehienetan Errusiako hegazkinak.
Zigor Alkortak eta zuk bizikletea aukeratu zenduen Kuba ezagutzeko eta abentura ...
Euskaldunak eta Internet: lan egiteko, txateetako, ligetako eta olgetako
2004-09-10 00:00 sarean
Ondorio moduan, EAEko internauten jarrera profesioanlagoa dala esan leiteke: olgetako bideojokoek, txateetako edo ligetako aukerek ez daukie gure artean halako arrakasta larregirik estatu maileagaz konparauta (baten batek, gure nortasuna dala eta, Euskal Herrian ligetea miraria dala esango leuke, bai errealidadean, baita Internez be).
Gotzon Plaza,
informatikoa
E-Business Global Conference
2004-09-10 00:00 sarean
Ganera, biltzarraren antolakuntzeak "Casos prácticos de E-Business: para ser competitivo" liburua kaleratu barri dau, aurreko kongresuan adituek aurkeztu ebiezan ekarpenen laburpenakaz. Aurreko bi edizinoetako partaideek liburuaren ale bana jasoko dabe, eta http://www.ebgconference.com webgunean be kontsultau leike.
Holan ba, webgune horra sartzen diranek 30 bat esperientzia eta artikulu irakurri ahal izango dabez, tartean Kevin Kellyren berbaldia eta Santiago Alvarez de Mon eta José Bausaren artikuluak.
Ikuspegi praktikotik eta esperientzien alkartrukeagaz, E-Business Global Conference topaketeak enpresei lagundu gura deutse ...
Euskal-Erromantze Linguistika I. Jardunaldiak
2004-09-10 00:00 Kulturea
Bilkurak, gorago esandako moduan, urriaren 27an (aratsaldez), 28an eta 29an (egun osoz) egingo dira, eta izena emon gura izan ezkero, 943 310 855 telefonora deitzea besterik ez dozue egin behar.
Bizkaie!
‹‹ Aurrekoak
1
2
3
4
...
1728
1729
1730
1731
1732
1733
1734
1735
...
1793
1794
1795
1796
Hurrengoak ››
Sarrera behar da? Aurretik erosi behar da?
»» 'Erbestez erbeste', bertso saio literarioa