Barton Filmsek Phil Nibbelinken 'Julieta, fokatxo xelebrea' animaziozko filma estreinauko dau
2006-05-30 02:00'Julieta, fokatxo xelebrea' Romeo eta Julietaren arteko istorio klasikoan oinarrituta dago, baina, kasu honetan, maitasuna bi fokatxo dibertigarriren artean sortuko da.
Barton Filmsek Phil Nibbelink zinemagilearen 'Julieta, fokatxo xelebrea' animaziozko filma estreinauko dau bagilaren 23an euskeraz. Nibbelink Disney Unibertsalean lan egin dauen animazinoaren alorreko profesionala da. 'Casper', '¿Quién engañó a Roger Rabbit?', 'Gato con botas', 'Rex: Un dinosaurio en Nueva York' eta 'Fievel va al Oeste' lako film arrakastatsuen animazino arduraduna edo zuzendaria da, eta hiru urte erabili ditu 'Julieta, fokatxo xelebrea' preparetako eta zeozelan bere lanik personalena dala esan daiteke.
'Julieta, fokatxo xelebrea' Romeo eta Julietaren arteko istorio klasikoan oinarrituta dago, baina, kasu honetan, maitasuna bi fokatxo dibertigarriren artean sortuko da.
Julietaren aitak bere alabearen eskua itsasoetako mamutzar-elefante Printzeari eskaintzen deutso baina Romeogaitik Julietaren bihotzaren taupadak sekulakoak dira. Romeo eta Julieta barriro be alkarregaz egon daitezan Julietak bere heriotzea antzeztu beharko dau, maite ez dauen baten besoetatik iges egiteko.
Edozelan be, dana ez dator pentsau bezela eta dana galdua dirudi, baina Romeoren lagunak diran Anaia Lorentzo eta Muxuri esker, azkenean istorioak amaiera zoriontsua izango dau.
'Julieta, fokatxo xelebrea' maitasun eta adiskidetasunari buruzko istorio eder bat da. Animazinozko film klasikoen ohitureagaz lotuta dagoan pelikulea da, txikiek zein nagusiek gozau ahal izango dabena.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!