‘Hezur berriak’ Ane Labakaren poema liburua ardatz Hitzetik Hortzeran

Bizkaie! 2025-12-04 10:25   Bertsolaritzea

Ane Labaka eta Ines Osinaga izango dira aste honetako alkarrizketatuak. 

Hezur berriak poema liburua argitaratu eban urte hasieran Ane Labaka Mayoz bertsolari eta idazleak. Liburuari bigarren bizitza bat emoteko asmoz, liburua bera oinarri eta abiapuntu hartuta bertso-saio literarioen zikloa atondu dau. Ane Labakak saio horreetarako bidelagun izan ditu Ines Osinaga musikaria eta ama diran bertsokideak. Hitzetik Hortzerako lan taldea Laudioko Ekintzen Faktorian egindako saioan egon da eta Ane Labakagaz berba egin dau bertso-saio literarioek daben berezitasunei buruz.

Ane Labakak zehaztu dauenez, bi bederatzi hilabeteko kontetan ditut liburuan: bata, umedun nengoanekoa eta, bestea, umea izan eta ondorengo bederatzi hilebeteko aldia. -Hezur berriak- liburuaren sortze prozesuaz, prozesuan bizitako egoskorkeriaz, amatasunaz eta ama bakarrik izatearen bildurraz be berba egingo dabe Ane Labakagaz, baita liburuak dituen ertzek bertso-saioetan gaiak jarteko emon deutsozan aukera desbardinei buruz be.


Ines Osinagagaz be egingo dau berba Mirari Martiarenak, Osinaga arduratu baita bertso saio literario horreetako atmosfera musikala sortzeaz. Amatasunak euskal musikearen panoraman dauen lekua eta saioetako giroa be jorratuko ditue.

Laudio eta Errezilgo saioak

Alkarrizketako gaiari helduz, Laudioko Hezur Berriak bertso saio literarioko bertsoaldiak entzun ahal izango dira zapatuko programan. Ane Labakak jarri zituan gaiak eta Oihana Iguaran eta Onintza Enbeitak kantau eben.

Horrezaz gan, Errezilen izandako bertso afariko bertsoak be izango dira programan. Bertsotan ibili ziran Jexux Mari Irazu eta Sustrai Colina bertsolariak, Jon Gurrutxagaren gaiei erantzuten.

Hitzetik Hortzera: abenduaren 6an, gaueko 21:00etan, ETB1en.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu