Bilboko Udalak atondutako Bilboko Zinemaldi Fantastikoak gaur edegiko dau lanak aurkezteko epea
2025-12-04 13:24 Zinemea2026ko maiatzaren 8tik 16ra egingo dan hurrengo edizinoan parte hartu ahal izateko.
Sail Ofizialean parte hartuko daben filmak aurkezteko epea zezeilaren 7an amaituko da. Lanak Movibeta Festival (www.festival.movibeta.com) edo FestHome (www.festhome.com) webguneen bidez bialdu daitekez. ZInemaldiaren hurrengo edizioan parte hartzeko oinarriak eta lanen aurkezpen-prozesuari buruzko informazio guztia hemen.
FANTen 2026. edizinoak honako sari honeek izango ditu:
- Sail Ofizialeko film luzerik onenen sariak.
- Ikusleen saria Sail Ofizialeko film luzerik onenari.
- Euskal Gidoigileen Alkartearearen saria, Sail Ofizialeko film luzeen gidoirik onenari.
- Sail Ofizialeko film luzeen zuzendari barritzaileenaren saria, FAS Zineklubagaz alkarlanean.
- Panorama FANTastikoa Saileko film luzerik onenaren saria.
- FANTrobia, Ohorezko FANT eta FANTeko Izarra sariak.
- Euskal Aktoreen Batasunaren saria, FANT-Euskal Film Laburrak Saileko antzezpenik onenari.
- Sail Ofizialeko eta Panorama FANTastikoa saileko film laburrik onenen sariak.
- Euskerazko film labur baten produkzinorako proiektu onenaren saria.
- Sail ofizialeko Europako Fantasiazko Film Labur Onenaren Zodarrezko Méliès Saria, Urrezko Méliès sarira sailkatzeko balio dauena.
Diru-hornidurea
Fant en Corto Sail Ofizialeko film labur onenaren eta euskal film labur onenaren epaimahaiaren sariak 3.000 euro eta 2.500 eurokoak izango dira, hurranez hurran. Bestalde, sail bereko film labur onenaren publikoaren saria 3.000 eurokoa da, eta Panorama FANTástico en Corto Saileko film labur onenarena, barriz, 1.750 eurokoa. Euskerazko film labur bat produziduteko aukeratutako proiektuak 5.000 euroko saria jasoko dau.
Gainerako sari guztiak ohorezkoak izango dira eta garaikur oroigarri bat izango dabe.
Méliès Nazioarteko Zinemaldien Federazinoa
Igaztik, FANTBilbao Méliès Nazinoarteko Zinemaldien Federazinoko (MIFF) kide da eta Europako fantasiazko zinemea sustatu eta ikusarazoten dauen erakunde honen "Competitive Member" bihurtu zan. Holan, deialdi bakotxean Bilbon saritutako Europako produkzino bat Europako Fantasiazko Film Labur Onenaren Urrezko Méliès sarirako hautagai izango da.
Erakunde hau osotzen daben zinemaldi guztiek film labur bat proponiduten dabe eta horreetako bakotxa automatikoki sailkatzen da Urrezko Meliés sarirako, genero fantastikoko film labur europar onena autortzen dauena.
Europako Fantasiazko Zinemaldien Federazioa 1983an sortu zen, fantasiazko zinemaren bost jaialdik sortua. 2019an, Méliès Zinemaldien Nazioarteko Federazio gisa berrizendatua, 21 herrialdetako 30 kide ditu, eta 800.000 ikusle baino gehiagoko mundu mailako audientzia batera iristen da urtero.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
