Monakoko Albertoren abenturak

Bizkaie! 2006-06-01 02:00

Monakoko Albertok Jazmin Grace 14 urteko amerikarra beraren alabea dala autortu dau.

Monakoko Albertok Jazmin Grace 14 urteko amerikarra beraren alabea dala autortu dau. Umearen ama Tamara Rotolo tabernari kaliforniarra da. ‘Le Figaro’ egunkarian onartu dau Tierry Lacoste printzearen abogaduak aitatasuna. Kazetariek dinoe egun batzuk barru Albertok berak onartuko dauela barria, Rotoloren abogaduakaz akordioa lortu ostean (tabernariak 11.500 euro eskatzen deutsoz hilean Montecarlokoari).

Alberto II.aren bigarren ondorengoa da Grace gaztea, orain dala gitxi 3 urteko Alexandre umetxua beraren semea zala autortu ostean. Umetxu hori Togoko azafata bategaz izan eban.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu