Loditasuna eta loditasun morbidoa
2006-03-10 00:00 Jan edanak
Tratamentua
Gaixotasunaren tratamentu onena prebentzinoa da. Gaztetan pisua handitzen bada, astiro-astiro eta eten barik loditasunera eta loditasun morbidora heltzeko arriskua errazagoa izango da. Elikadurea zaintzea eta kirola egitea jokabide zuzenak dira.
Medikuaren diagnostikoa ‘loditasuna’ baldin bada, esandako moduan, gaixotasun kronikoa izan arren, osatzeko modua dago nahiz eta tratamentua luzea izan: elikatzeko arau gogorrak, jarduera fisikoa, eta askotan botikak hartu behar izatea.
Beste alde batetik, diagnostikoa ‘loditasun morbidoa’ danean, loditasunagaz batera sor daitekezan bestelako gaixotasunak eta arazoak zaindu behar dira. Gaixotasun ...
Ahate eta foie kaneloiak saltsan
2006-03-10 00:00 Jan edanak
Ahate eta foie kaneloiak saltsan
Osogaiak
- Ahate izter bi.
- Oliba orioa (0,4º).
- Berakatza: ale 2.
- Azenarioa: 0,20 kg.
- Porrua: ale 2.
- Ardao zuria: 0,05 zl.
- Maizenea.
- Kipulea: 0,10 kg.
- Foie grasa: 100 gr.
- Albaka orri bat.
- Kalabazea: 0,25 kg.
- Idarrak: 0,10 kg.
Zelan egin
Jarri ahatea ontzi batean, gatza eta piperbaltzagaz, oliba-orioa ganeratuta. Sartu laban, txingartu arte. Barazki-hondoa egiteko, jarri berakatza xerratan ebagita eta azenarioa ilargi-erditan zatituta. Tapau dana eta itxi 15 bat minutuz ...
Haritzezko barrikearen teknika alternatiboak
2006-03-10 00:00 Jan edanak
Azken buruan, Espainiako Nekazaritza Ministerioak oraindino ez dau erabagirik hartu praktika honen aurrean; edozelan be, emoten dau espainiar estaduko zenbait ardaoren lehiakortasunaren alde egingo dauela, hain eztabaidatua dan teknika horri oneretxia emonaz.
Imanol Sarasola,
enologoa
Emakume Abertzale Batzako taldeak
2006-03-10 00:00 Antxinakoak Geurera
EAB, Emakume Abertzale Batza
Taldearen jardunbidean helburuak bi ziran: abertzaletasun ideiak emakumeakana heldu eragitea eta emakumeak politikagintzan jardutekom pausuak emotea. Asmo biak Eusko Alderdi Jeltzalea alderdiaren inguruan garatu ziran.
Giro horretan, emakumeek mitinetarako ibilaldiak antolatu, edo mitin eta abertzaleek antolatutako ekintzotan erabili beharreko ikurrinak eta beste hainbat gauza preparetan ebezan.
Apurka-apurka ezagunak egin ziran mitin horreetan parte hartzen eben emakumeetako batzuk, besteak beste: Polixene Trabudua, Haydee Agirre, Julene Azpeitia edo Sorne Unzueta.
EABko taldeen arrakastea 1930eko hamarkadan etorri zan. Hego ...
Euskal ziberkulturea aztergai Renon
2006-03-10 00:00 Euskaldunak munduan
Hiperpolitikearen inguruko jardunaldiak
Alonsoren esanetan, ‘politikea eta demokrazia krisian dagoz’. Gai horretan sakontzeko, hiperpolitikearen inguruko jardunaldiak eskaini ditu oraintsu, informazinoaren eta komunikazinoaren teknologia barriek politikean daukien eragina aztertzeko. Jardunaldiak unibersidadeko Getchell liburutegian izan ziran.
Martiaren 20an, filosofo gasteiztarra Floridara joango da eta, bertan be, hiperpolitikeaz egingo dau berba Basque Cyberculture izenburupean emongo dauen berbaldian.
Bizkaie!
'Guapa', La Oreja de Van Goghen disko barria, apirilaren 25ean salgai
2006-03-10 00:00 Musikea
Bizkaie!
Elkar diskoetxearen nobedadeak udabarrirako
2006-03-10 00:00 Musikea
Euskal musika tradizionalagaz jarraituz, Urola bailarako Zabale (trikitixea), Larrañaga (panderoa, ahotsa) eta Berastegi (perkusinoa) hirukoteak osotzen dauen Kupela taldeak disko barria izango dau.
Eta trikitiagaz jarraituz, ‘Amorrua’ deituko da Iker Goenaga trikitilariaren hirugarren lana. Angel Unzu produktorearen laguntzinoagaz, Ikerrek, tradizino etnikoa oinarri legez hartuta, disko moderno eta erakargarria egin dau.
Lehenengo lana grabauko dauen beste talde bat be badauka Elkarrek: Sugan. Beasaineko talde gaztea da Sugan. Oinarrian hiru neska dituan talde honek lehenengo diskoa grabauko dau martiaren lehenengo hamabostaldian. Konposizino ...
HABEk sarean jarri dau 'Ikasbil', ikasleek euskeraz ikasteko atari barria
2006-03-10 00:00 Euskerea berbagai
Bizkaie!
Inoiz baino talde gehiago aurten Bilbao Hiria Pop-Rock Lehiaketan: 1606
2006-03-10 00:00 Musikea
Bizkaie!
Euskal Zinearen Astea zezeilaren 20tik 25era Gazteizen, José Luis Ramos eta Bingen Mendizabal omenduz
2006-03-10 00:00 Zinemea
Bizkaie!
Belen Uranga: 'hizkuntzak ondare unibersala dira'
2006-03-10 00:00 BarriketanEgoitz Elorz: ‘konpainia merkeek arpegi bi daukiez: aukerea eta mehatxua’
2006-03-10 00:00 Bidaide
-Aerolinea merkeek iraultzea ekarri dabe aire garraiora. Zelan eragin deutsue aldaketeak zuoi, pilotuoi?
Batetik, aukera bat gehiago da: gero eta konpainia gehiago dagoz munduan, gero eta hegazkin eta bidaiari gehiago dagoz; beraz, logikoa dan legez, pilotu gehiago behar dira. Baina pilotuen bizi kalidadeari mehatxu egiten deutse. Asko gara eta konpainia merkeek legeak eskatzen dituan minimoak eta maximoak muturreraino eroaten dabez, euren interesen arabera. Soldatak bajuak dira eta lan-baldintzak nahiko eskasagoak. Azkenean, zeruko autobus-gidarien parekoak gara, hilean 1.200 euro kobretan ...
Arantzazu: eraikina eta frankismoa
2006-03-10 00:00 Kulturea
Erakusketan ikusi daitekezan gauzen artean dagoz, besteak beste, Sáenz Oiza eta Laorgaren planoak eta maketak, Jorge Oteizaren eskultura batzuk, hainbat autoreren margoak eta argazki ugari. Erakusketeagaz batera, prozesu artistikoaren eta arkitektonikoaren alde ezezagunak plazaratzen dituan liburu bat be argitaratu da. Bistan danez, Euskal Herriko eraikinik interesgarrienetako bat eta sasoi haretako giro politiko eta soziala ulertzeko erakusketa interesgarria da Donostian antolatu dabena.
Julen Gabiria
Gorgonio Renteria, kapitain eta idazle
2006-03-10 00:00 Bertsolaritzea
ELANTXOBE
ViIlarcayotik idatzi deuste
Elantxobe non dagoan.
Uste dabe, ba, herriau daula
Navalcarneron ondoan.
Berehalaxe erantzun deutset
Gernikatik bi leguan
Ibarrangelu igaroagaz,
bertan dagola behingoan.
Beste idazki bat hartu dot orain
luze ta ondo egina,
euskeralduta zuei ipiniko
deutsuet, bai, alajaina.
Erdalzaleok euki daizuen
poz handi ta atsegina:
nahita neuretzat gorde ixilik
nerak daragistan mina.
Goralgarriak, txalogarriak
Elantxobeko semeak,
zuek zarie Perez-hizkuntzan
jakitun bardinbageak.
Ta ez katalan, muntxelatarrak
euren girigai zaleak,
zuek zarie neure ustean
Unamunoren semeak.
Irakurrita erdel-hizkuntzan
jai ...
Informazionoaren zentsurea sateliteetara helduko ei da
2006-03-10 00:00 sarean
Sateliteko datuak kodeauta dagoz eta klabeak behar dira. Amerikarren asmoa arazoak edo nazinoarteko krisialdiak dagozanean, segurtasunaren atxakian, erabiltzaileen klabeok deusezteko eskubidea eukitea da. Azken batean, zerrenda bat egin behar da eta zerrenda horretako kideek ez leukie sateliteotako aparatu amerikarren bitartez lortutako informazinorik eskuratuko.
Bestalde, Europako Batasuna ez dago guztiz ‘ados’ helburu horreekaz. Amerikarrakaz behar egitea bai, baina Europak ez dau gura holako zerrendatan sartu. Hor dago eztabaidea eta ikusiko da nork emongo dauen amore.
Dana dala, ez da gauza barria ...
Ligetako eta lagunak topetako bide barriak
2006-03-10 00:00 txutxu-mutxuan
Zelan topau lagun barriak?
Imajinatu eizu lan kontuak dirala-eta uri barri batera ailegau zarala edo betiko lagunak ezkondu eta seme-alabak ekarten hasi dirala edo buru-belarri ikasi ostean, amesetako oposizinoa gainditu dozula, baina horretarako koadrilako lagunak galduta.
Jentea ezagutzeko gurari hori ez da beti lotu behar ligetako edo bikotekide bat eukiteko helburuagaz. Edade batera heldu eta bikotekiderik ez daukien personei urtetea gustetan jake, afaltzen joatea edo astialdiaz beste modu batera gozetea; normalean ez daukiez ezkondutako lagunek adina betebehar.
Orain arte, single ...
Interneten ganeko inkesta soziologikoak
2006-03-10 00:00 sarean
Baina orain beste ikerketa bat kaleratu dabe, oraingoan Torontoko Unibersidadean. Ondorioak ez datoz bat orain arte ikusitakoagaz. Internautak ez dira inondik inora baztertzen, hartu-emon tradizionalak aldatzen doaz teknologia eta komunikazinoko sistema barriei esker: posta elektronikoek eta eskuko telefonoek bide barriak erakusten deuskuez giza hartu-emonen arloan.
Ikerketearen lehenengo fasea 2004ko zezeila-martia bitartean egin zan eta bigarrena 2005eko zezeila-martia bitartean. Inkestea Estadu Batuetan egin arren, ondorioak beste herrialdeetara be eroan daitekez.
Honexek dira ondorio nagusiak:
Posta elektronikoa komunikazinorako erabilten dan gehigarri bat ...
Hogeita hiru familia amerikarrek euren euskal sustraiakazko hartu-emonak berreskuratu dabez
2006-03-10 00:00 Euskaldunak munduan
Bizkaie!
‹‹ Aurrekoak
1
2
3
4
...
1726
1727
1728
1729
1730
1731
1732
1733
...
1882
1883
1884
1885
Hurrengoak ››
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...