AEK eguna zapatuan Larrabetzun

Bizkaie! 2006-06-09 02:00   Euskerea berbagai

1988tik ospatu da, Hernanin lehenengo biderrez antolatu zanetik. Ondarroa, Zumaia, Donapaleu, Portugalete eta Lizarra izan dira orain arte urtean behin ospatu izan dan jaiaren lekuko. Oraingoan, urte biko hutsunearen ostean eta eguna aldatuta (orain arte udagoienetan egiten zan beti), Larrabetzun ospatuko da euskera ikasle, irakasle eta euskaltzaleen ikasturte amaierako jai handia.

Aurtengo AEK Eguna bagilaren 10ean izango da Larrabetzun. ‘AEK-ko ikasle, irakasle, laguntzaile zein AEKren helburuekaz bat egiten daben guztien eguna da’, dinoe antolatzaileek. 1988tik ospatu da, Hernanin lehenengo biderrez antolatu zanetik. Ondarroa, Zumaia, Donapaleu, Portugalete eta Lizarra izan dira orain arte urtean behin ospatu izan dan jaiaren lekuko. Oraingoan, urte biko hutsunearen ostean eta eguna aldatuta (orain arte udagoienetan egiten zan beti), Larrabetzun ospatuko da euskera ikasle, irakasle eta euskaltzaleen ikasturte amaierako jai handia.

Hasiera ekitaldia goizeko hamaiketan izango da, Etxahun Lekue eta Iratxe Ibarra bertsolarien agurragaz. Ostean, jokoak, futbol-partidua, bertsolariak, ‘Esaera zaharrak eta bertsoak’ lehiaketea eta ETBko ‘Mihiluze’ saioa izango dira, besteak beste. Jaia musikaz animauta egongo da eta, arratsaldeko zazpietan, Luhartz taldeagaz erromeria alaia izango da.


Kukubel 2.0 ikuskizuna

Bazkalostean, 16:30ean, Kukubiltxo antzerki taldeak 'Kukubel 2.0' ikuskizuna aurkeztuko dau. Kukubelek Euskal Herriko umeei eta gazteei beraren bizipenak, bizipozak eta ipuinak kontauko ditu, ardiz inguratuta. Ekitaldiaren barri oraintsu emon dabe prentsaurreko bidez.

‘Kukubel izeneko neska gaztea artzaina da eta Lamina batek emondako txirula magikoa dauka. Txirula jotean, danak hasten dira jantzan, gorputza kontrolau ezinik. Mateo Txistuk (abade ehiztaria) hori zorakeria dala dino eta Kukubel salatuko dau, sorgina dalakoan. Horrenbestez, zazpi burudun herensugearen ahotzarrean hiltera zigortuko dabe eta neskak txirulea erabili beharko dau hari aurre egiteko’. Hori da, laburbilduta, ikuskizunaren haria. Ume zein nagusi, jai-giroa danentzat izango da Larrabetzun, AEK egunean.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu