Txotxongiloz jantziko da Sondika asteburuan
2006-06-09 02:00 KultureaUnima Euskal Herria erakundearen eskutik, bagilaren 16, 17 eta 18an Txotxongilo Eguna ospatuko da Sondikan.
Unima Euskal Herria erakundearen eskutik, bagilaren 16, 17 eta 18an Txotxongilo Eguna ospatuko da Sondikan. Laugarren edizinoa da eta lehenengoz egingo da herri bizkaitarrean. Jaialdiaren aurkezpen ekitaldian Javi Perez zuzendaria, Ricardo Bilbao BFAren ordezkaria, Gorka Carro Sondikako alkatea eta Unai Aurrekoetxea Sondikako Kultura zinegotzia izan dira.
Danetara 15 taldek egindako 15 ekitaldi egongo dira eta, zapatuan —hilak 17-, beste 15 taldek jaialdi berezia eskainiko dabe. Javi Perezen esanetan, ‘munduan egiten dan txotxongiloen lehenengo festibala izango da jaialdi hori’. Horregaitik, ‘sondikoztarrentzat aparteko aukerea da eta, ekintzez gozetako, jenteari gonbidapena egin gura deutsat’, esan dau alkateak. Gonbidapen hori nagusiei zuzenduta dago, izan be, Antoine Bastero Unima Euskal Herriako presidentearen esanetan, ‘nagusirik barik, umeek ezin dabe etorri eta Txotxongilo eguna nagusiei eta umeei zuzenduta dago’.
Txotxongiloez gan, trikitixa, dultzainero eta txistularien animazinoa izango da Sondikako kaleetan. Ganera, txotxongiloen ganeko filmak be egongo dira ikusgai: Jim Henson errealizadore ezagunaren ‘El cristal oscuro’ eta ‘Dentro del laberinto’. Filmen making offa be ikusgai egongo da.
Honeek dira astegoienean Sondikan izango diran taldeak: Irrintzi, Txalapartarik, El Tenderete, Panta Rhei, Behibi´s, Colectivo Humo, Bihar, Txotxongilo, Pro-Ismo, Cero, Corrado Masacci, Azika, Antzezkizuna, Rosa Mª Martinez eta Mari Teatroa. Horreez gan, asteburuari amaiera borobila emoteko, Kukubiltxo eta Oskorri be izango dira.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!