Napoleon Bonaparte Bilbaon
2004-11-05 00:00 Antxinakoak GeureraAdostutako testuak, Frantzian indarrean egozan ideietan oinarrituta, euskal lurraldeetan izandako berezitazunak be batzea lortu eban. Berbarako, 144. artikuluan, euskaldunen berezitasunak eta legeak Gorteetan aztertzea ezartzen eban. Azkenean lortutako testua “Kostituzino Forala” zala esan geinke, askorentzat berba bi honeek kontrajarriak izan arren.
Euskaldun askok begi onez ikusi ebezan Frantziarrek “besopean” ekarritako barriztasunak, batez be, uri handietako merkatariek. Ezaugarri honetan ikusten dogu Bilbao moduko uriak emondako laguntzinoa Napoleonen kideei, Urkijo bera berbarako. Baina baserri eremuan eretxiak ez ziran hain aldekoak, eta Frantziarren ...
Sukaldariak eta zerga iraultzailea: kazetaritzearen oinarri profesionalak ahaztuta
2004-11-05 00:00 eretxia
Kontu zaharrak dira honeek, zoritxarrez, hortik dabilzan horrenbeste kazetari orojakintsu eta harroputzentzako. Gaur egun notizia emotea da inportantena, ale gehiago saltzeko, entzule edo ikusle gehiago eukiteko eta sariak irabazteko. Benetako kazetaritzearen eredu gitxi daukaguz gure inguruan eta euskal gatazka politikoa tartean dagoanean, are gitxiago.
Iñaki Atxutegi
Lizundia Jaunari, adeitasun osoz
2004-11-05 00:00 Euskerea berbagai
Lizundia Jauna, barriro dinotsut, artikuluro zeure testuan ageri dan besteko mina eragiten dodala jakingo baneu, hauxe izango zan idatziko neukeen azkeneko artikulua. Euskereak batzen gaitu zu eta ni, eta pentsau daigun eztabaida hau berau positiboa izan dala biontzat. Ez dot euki zu aurrez aurre ezagutzeko plazerra, baina espero dot hori jazoten dan egunean laguntasun osoz emotea bostekoa. Neuk behintzat holan egingo dot. Euskal herritarrak holakoak gara, ezta?
Xabier Paia
DBHko hiru ikasleetarik bat erasoen jomugea EAEn
2004-11-05 00:00 txutxu-mutxuan
Adiskideen laguntzea
Azterlanak dakarrenez, persekuzino mueta honen biktimeak ikaskideei eta adiskideei eskatu ohi deutsie laguntzinoa. Oso gitxi dira guraso edo irakasleen babesa eskatzen dabenak. Aita-amek, ganera, ez dabe eskolako hartu-emonen barri eukiten. Ez dakie zein dan seme edo alabearen rola, euren portaerea ondo ezagutzen dabela adierazo arren. Irakasleei beste horrenbeste pasetan jake. Jokabide batzuk asmetako gauza izan daitekez, baina, argibide eske hurreratukeran gazteek erasook ezkutatu edo ukatzen badabez, ezin dabe gauza handirik egin.
Amaitzeko, José Antonio Oñaederrak adierazoten dau erasotzaileek ...
Hamilton Downs Jai Alai
2004-11-05 00:00 Euskaldunak munduan
Askok pentsauko dabe Euskal Herrian be behera egin dauala zestarako afizinoak. Bertoko pelotaleku mitikoena zarratuta egotea da horren seinale garbiena.
Atxapunte
Laurel Canyon (Tentazinoen kalea)
2004-11-05 00:00 Zinemea
Film honetako gauzarik aitagarriena, duda barik, Frances McDormand-en antzezpen lana da. Antzezle honek magnetismo berezia heldu eragiten deusku eta horri esker eutsi ahal jako halan-holango lan honi. Kasu honetan, aktorea rock-zale bohemiarren arauei jarraituz –sexua, drogea eta rock and rolla– bizi dan musika ekoizle baten narruan sartzen da. Ekoizle arrakastatsu eta heldu hau Harvard-eko unibersidadean lizentziaturiko mediku baten ama da; semeak psikiatrian jarduten dau bere existentzia eta amagaz daukazan hartu-emonak ulertu guran.
Gauzak horrela, protagonistearen semea, Sam, eta beraren neskalaguna ...
Man on fire
2004-11-05 00:00 Zinemea
"Man on fire" filmak Mexikon gaur egun zoritxarrez gaurkotasun handia daukan gai bati oratzen deutso: erakunde antolatuek egindako bahiketak. Delitu mueta honeek atxakia ezin hobeak izan dira Tony Scott-ek personaien bilakaeran eta jokabide aldaketan oinarrituriko istorio hau atondu ahal izateko.
Edozelan be, bilakaera hori larregi luzatzen diran erritmo irregularreko eszena batzuen bitartez azalduko jaku. Pelikuleak metraje gehiegi dauka; kasu baterako protagonisteak informazinoa lortzeko egindako torturen eszenak, zalantza barik, nahiko kantsagarriak dira. Ganera, tarte batzuen efektismoa jadesteko, dramatismoa albo batera itxi ...
Oihana Bartrarentzat Arrigorriagako txartela
2004-11-05 00:00 Bertsolaritzea
Ofizioetan burua erakusten
Zortziko nagusiko lanean ikusi genduan Oihana eta Iker ari zirala bertsotan txukunago. Ikerrek Matxalenegaz kantau eban, aspaldian pagea dala-eta muturtuta dabilen semeagana berba egitera hurreratu dan aitaren papelean. Lehenengo bertsoa holan amaitu eban: “baina guztia erretan dozu / nirea ete da kulpa / beti zabiltza jolastokiko / makinitetan sartuta”. Eta bigarrena: “zure sasoian lan egin neban / soldata txikian truke / zure egoeran egotearren / pozik beharko zenduke”. Oihanari 40 urteko andrea izatea suertau jakon, maite ebala autortu barri deutson semearen lagunaren aurrean ...
Umeen obesidadea (II)
2004-10-29 00:00 Jan edanak
Zer egin geinke umeen obesidadea ebitetako?
1) Heziketa nutrizionala
Oso garrantzitsua da umeek, etxean hasi eta eskolan segiduta, jateko modu orekatua zein dan ezagutzea.
Sarritan, komenigarria izaten da familiak berak aditu bategaz jateko modua gainbegiratu eta hobetu beharko litzatekezan puntu garrantzitsuenak ezagutu ostean hobekuntza hori martxan ipintea. Umeak eskolan urte batzuk pasauko dauz baina bizitza osoa familiaren inguruan pasauko dau eta eskolan ez eze, familian be dieta orekatua oso ondo zaindu beharko da. Eta hemen dago arazoaren kakoetako bat: obesidadea ...
Oteiza, artista handia 'Euskodisneyra' heldu da
2004-10-29 00:00 Kulturea
Oteiza sortzailearen aro guztien adierazle diran eskulturez ganera, orain arte beste inon erakutsi ez diran 40 bat marrazki eta collage iminiko dabez Guggenheimen. "Eskultoreak espazioan pintau behar ebala inoan Oteizak, ezelan be ez papelean. Eta berak ez ebala marrazkirik egiten esaten eban. Baina ez zan egia. Hil eta gero, eskulturen zirriborroak topau genduzan: marrazki eta collage mordoa. Beste artista batek txikitu egingo leukez, baina Oteizak ez. Bere izakera kontraesankorraren parte da hori be".
Hau guztiau gitxi ez, eta Paloma Chamorrok ...
Barre lako bertsoak
2004-10-29 00:00 Bertsolaritzea
Goian bego Kaxiano, Euskal Herriko soinujole famatua, euskal kulturearen ikur ezaguna. Holako persona bati derrigorrez egin behar jako omenaldi bat, eta omenaldi on danek bertsolariak eukiten dabez. Eta bereak be euki ebazan. Ez ahaztutekoak ganera. Bertsoa osorik jarri beharrik ez dago omenaldi haretako bertsoen gogoangarritasuna ikusteko:
[...]
zuk jo ez duzun bazterrik
ez dago munduan [...]
Bertsolariak, neure ustez, zera esan gura eban: zuk ez dozu munduko bazterrik “soinua” jo barik itxi. Hiperbatona gura legez. Hara berba bat ahaztuteak zelako ondorioak ekar ...
Napoleon Bonaparte Bilbaon
2004-10-29 00:00 Antxinakoak Geurera
Adostutako testuak, Frantzian indarrean egozan ideietan oinarrituta, euskal lurraldeetan izandako berezitazunak be batzea lortu eban. Berbarako, 144. artikuluan, euskaldunen berezitasunak eta legeak Gorteetan aztertzea ezartzen eban. Azkenean lortutako testua “Kostituzino Forala” zala esan geinke, askorentzat berba bi honeek kontrajarriak izan arren.
Euskaldun askok begi onez ikusi ebezan Frantziarrek “besopean” ekarritako barriztasunak, batez be, uri handietako merkatariek. Ezaugarri honetan ikusten dogu Bilbao moduko uriak emondako laguntzinoa Napoleonen kideei, Urkijo bera berbarako. Baina baserri eremuan eretxiak ez ziran hain aldekoak, eta Frantziarren ...
Ikasleen ahozko produkzinoa eta hizkuntzearen kalidadea
2004-10-29 00:00 Euskerea berbagai
Orain arteko ahaleginetan, oro har, zuzentasunari emoten izan jako lehentasuna, eta gero jatortasunari. Horrek, besteak beste, eredu estandarretik urruneko berbetea darabilen hiztun egoki asko konplexuz beteteko balio izan dau. Gaur egun, egoera hau sufritzen dabenak, aldiz, ez dira eredu estandarretik urrun dagozan euskalkietan berba egiten daben adin batetik gorako euskaldun zaharrak bakarrik. Hiztun egoki horreek herri txiki euskaldunetatik euskerea berreskuratu daben uri ertainetako ikastola edo ikastetxeetara joandako ikasleak diranean be, egoera berbera errepetiduten da. Askotan, euskera jatorra bera baita urietako ...
Kontzertuz betea Bilbaoko Kafe Antzokia
2004-10-29 00:00 Musikea
Black Roots Festival
Urriaren 22an eta 23an baltz jatorriko doinuz josiko da Bilbao. Ambassah' Dub Generation, Koniec, Guateque Allstars, Jayme Marques Trio eta Funxplosion hur-hurretik ikusi ahal izango doguz. Bestetik, New Yorkeko Sugarman Threen taldea be kontuan hartzekoa da; bogaloo, soul, funk eta r&b doinuak joten maisuak dira. Dantzarako taldea.
Amaitzeko, aurrerapenei dagokienean, datozen hilabeteotan besteak beste honako artista eta taldeak izango doguz Kafe Antzokian: Sagarroi, Western Special, Los Del Tonos, La Vacazul, Pastora, Wintercase Festival, Toasters, Maceo Parker ...
Mahatsaren azukerea
2004-10-29 00:00 Jan edanak
Azukerek fotosintesiak sortarazoten dabez. Lehenengo agertzen dan azukerea sakarosea da. Sortutako azukerearen kopuru bat hostoak berak erabilten dau bere arnasketa zelularrerako, eta beste kopuru bat almidoi bihurtzen da, gero landareak erreserba legez gordeteko.
Landareen hostoen jardun fotosintetikoa adinaren eta aihenaren kokapenaren araberakoa da. Fotosintesiaren intensidadea hasiera baten landarearen beheko aihenetan da gogorrena eta apurka-apurka hasten dira gero hostoak indarra hartzen.
Behar dauanaren arabera, landareak floemearen bidez bideratzen dauz azukerak bere atal desbardinetara.
Landarearen hazkunde garaian, azukera ...
Bilbao Hiria XVII. Pop-Rock Lehiaketea
2004-10-29 00:00 Musikea
Informazino zehatzagoa eskuratzeko edo Lehiaketearen oinarrien barri behar badozue, hona hemen, telefono zenbaki eta helbideak:
Tel.: 944.151.306.
Fax: 944.155.919.
Posta elektronikoa: bilborock@ayto.bilbao.net
http://www.bilbao.net/bilborock
Bizkaie!
Entrekot zatia, bedar-mehe eta piperhauts baltz saltsatan
2004-10-29 00:00 Jan edanak
Entrekot zatia, bedar-mehe eta piperhauts baltz saltsatan
Osogaiak:
Bedar-mehe purea egiteko:
80 gr. patata-pure .
30 gr. perejil.
30 gr. kipula-zuri.
30 gr. albahakea.
Piperhauts baltz saltsea egiteko:
Litro 1 okela-saldea.
100 gr. piperhauts baltz.
Zelan egin:
Okela zatia behiaren txuletako zati mehetik lortuko dogu, entrekota deitzen jakona.
Bedar-mehe purea egiteko: patata-purea eta bedar guztiak thurmixetik pasauko doguz, dana berde egon arte.
Piperhauts baltz saltsea egiteko: okela-saldea irakiten iminiko dogu piperhauts baltz aleakaz batera, hasieran ...
Tabako enpresak, errudunen jesarlekuan
2004-10-29 00:00 txutxu-mutxuan
Legezko ekintza nagusiak tabakoaren kontra
1998ko zemendiaren 17an: AEBetako tabako enpresek 46 estaduri 206.000 milioi dolar pagetea onartu eben 2025era bitartean, epaiketak saihesteko.
1999ko irailaren 22an: Janet Renok, AEBetako fiskal nagusiak, tabako industriaren kontrako 25.000 milioi dolarreko demanda baten barri emon eban.
2000ko garagarrilaren 15ean: bost enpresak 145.000 milioi dolarreko isuna ordaindu behar izan eutseen Floridako hainbat erretzaileri.
2000ko zemendiaren 7an: Europako Batzordeak Estadu Batuetako konpainiei demandea imini eutsen kontrabandoa zala eta.
2001eko urtarrilaren 4an: Bartzelonako hainbat ...
Udabarria, udea, udagoiena, negua... eta udabarria
2004-10-29 00:00 Zinemea
Donostiako zinemalditik igaro ostean, budismoaren gogoetan eta sortaldeko estetikan girotutako fabula hau heldu jaku. Gaur egun, nazinoarteko zinemaldi guzti-guztietan ohikoa izaten da sortaldeko lanak ikusteko aukerea eukitea. Horrek, dana dala, ez dau esan gura etiketa horren azpian datorren guztia ona danik.
Zuzendari honeri, antza danez, kontrapuntuak gustetan jakoz: ura eta lurra, maitasuna eta heriotzea, atsegina eta zigorra, baina beti be fatalismoz beteta; gizakia ez da zoriontasuna topetako gauza, ez da bere sen maltzurra gainditzeko kapaz. Filmak bizitzearen ganean emoten dauan ...
‹‹ Aurrekoak
1
2
3
4
...
1725
1726
1727
1728
1729
1730
1731
1732
...
1797
1798
1799
1800
Hurrengoak ››
Sarrera behar da? Aurretik erosi behar da?
»» 'Erbestez erbeste', bertso saio literarioa