Musika bai! udalekuetan izena emoteko azken egunak

Bizkaie! 2006-06-14 02:00   Musikea

Bilboko Udaleko Kultura eta Euskara Sailaren menpeko BilbaoMusika erakunde autonomoak aurten be musika-udalekuetan parte hartzeko deia egin deutse gaztetxuenei (horren barri euki zenduen Bizkaie!-n) eta izena emoteko epea bagilaren 17an amaituko da.

Bilboko Udaleko Kultura eta Euskara Sailaren menpeko BilbaoMusika erakunde autonomoak aurten be musika-udalekuetan parte hartzeko deia egin deutse gaztetxuenei (horren barri euki zenduen Bizkaie!-n) eta izena emoteko epea bagilaren 17an amaituko da. Musika Bai! Bilboko Udal Musika Eskolako instalazinoetan egingo da garagarrilean eta bi txanda antolatuko dira (garagarrilaren 3tik-14ra eta garagarrilaren 17tik-28ra). Honezkero, bigarren txandarako tokia baino ez da geratzen (20 ume inguru), lehenengo txandea guztiz beteta baitago. Plaza-banaketea izen-emotearen ordenaren arabera egingo da (izena emoteko agiriak BilbaoMusikara bialdu behar dira, argazki bategaz eta bankuko 105 euroko ordainagiriagaz).

Musika bai!Musika-Udalekuek aukera ederra eskaintzen dabe oporraldian musikea ezagutzeko, interptetetako eta biziteko. Horretarako, jolasa, marrazkia, pinturea, mimoa, jantzea eta umeei gustetan jakezan bestelako jarduerak oinarritzat hartuta osotzen dabe programea. Udalekuen azken egunean, umeek ikasitakoa erakusteko aukerea izango dabe Bilborocken familientzat eskainiko daben kontzertuan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu