III. eta VI. mende bitarteko euskerazko berbak topau ditue Iruña-Veleian

Bizkaie! 2006-06-16 02:00   Euskerea berbagai

Zehaztasun kronologikoaren faltan, Iruña-Veleiako aurkikuntzeak euskera idatziaren lekukotzea lau eta zazpi mende aurreratzen ditu, izan be, orain arte ezagutzen genduzan euskerazko lehen berbak XI. Mendeko Donemiliagako glosatan egozan (‘Izioqui dugu, guec ajutu ez dugu’).

Gasteiz eta Langraiz arteko Iruña-Veleia aztarnategian ikerketa prozesua hasi baino ez da egin eta azterketa eta froga asko beharko dira oraindino baina aurkikuntzearen garrantzia historiko eta filologikoaz gan, gizarte mailan be sekulako oihartzuna izan dau. Zehaztasun kronologikoaren faltan, Iruña-Veleiako aurkikuntzeak euskera idatziaren lekukotzea lau eta zazpi mende aurreratzen ditu, izan be, orain arte ezagutzen genduzan euskerazko lehen berbak XI. Mendeko Donemiliagako glosatan egozan (‘Izioqui dugu, guec ajutu ez dugu’).

Danetara, 270 ostraka (keramika gainean egindako inskripzino eta irudiak) agertu dira eta Pompeia Valentinaren egoitzatik hur ondoko multzo epigrafikoa topau dabe: ‘URDIN ISAR’, ZURI URDIN GORI’, ‘EDAN IAN LO’, IANTAEDAN’, ‘IAUN’, ‘GEURE ATAZUTAN’ eta ‘IESUS IOSHE ATA TAMIRIAN AMA’. Barritasuna euskerazko berbatan ‘z’ letrearen lehen lekukotza agertu izana litzateke. Urdin isar berbatan izar izan eitekeana s letreagaz idatzita agiri da, I eta II. mendeetako latinezko idatzietan azaltzen diran berben moduan. Dana dala, topautako euskerazko berba batzuk z-gaz agiri dira eta hori arau grafiko barriaren hasierea ete dan ikertu behar dala dinoe adituek.

Henrike Knorr, Euskaltzaindiako presidenteordeak, Joakin Gorrotxategi filologoak eta Eliseo Gil, Iruña-Veleiako aztarnategiko zuzendariak emon ditue ezagutzera datuok.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu