Jousilouli taldeak agur esan deusku
2004-09-24 00:00 Musikea
Jousilouli
Taldea 1995eko udan sortu zan Lezon (Gipuzkoa). Aldaketa batzuen ondoren, maketa bat grabau eban taldeak 1996ko zemendian. Euren esanetan, hardcore eta metal munduko Biohazard, Kyuss, Sepultura besteren artean, eta hip-hop eta funk estiloa jorratzen daben Wu-tang-clan, Stevie Wonder, Ice Cube, Isaac Hayes eta House of Pain lakoak dira taldearen eragin nagusiak; eta estilo horrren nahasketea da hain zuzen be Jousiloulik lantzen dauan musika barritzailea. Edozelan be, zuzenekoa da Jousilouliren atalik erakargarriena, zehaztasun txikiena be ahaztu barik.
"Prest" izeneko lehen ...
Laura Branigan kantaria hil da New Yorken
2004-09-24 00:00 Musikea
Braniganen lehenengo diskoa 'Branigan' izan zan, 1982an argitaratutakoa. Bertan Umberto Tozziren 'Gloria' kantuaren bersino bat azaltzen zan. Kantuak arrakasta handia lortu eban nazinoartean eta Alemanian esaterako mailarik gorena lortu eban abestiak. Braniganen bigarren lana, 'Branigan 2' izan zan, eta bertan How Am I Supossed to Live Without You? abesti ezaguna agiri da. Ondoren 'Self Control' kaleratu eban 1984ean; 'Hold Me' urtebete beranduago, eta 1987an 'Touch'. Orotara, zortzi lan kaleratu ditu Braniganek.
Laurogeitahamarreko hamarkadan desagertu zan kantariak hamar milioi disko saldu ...
Bjork musikariak 'Medulla' disko barria kaleratu dau egunotan
2004-09-24 00:00 Musikea
Diskoko lehen singlea 'Oceania' izan zan eta Bjorkek Islandiako Sjon Sugurdsson poeteagaz batera idatzitako kantuagaz inaugurau ziran Atenaseko Joku Olinpikoak.
Lana hamazortzi lekutan grabau dabe, besteak beste, New Yorken, Islandian, Venezian eta Kanarietan.
Bizkaie!
No sé eusquera, lo siento
2004-09-24 00:00 Euskerea berbagai
“Hona II. Plangintzaldian (1997-2002) lortutako emaitzei buruzko bi datu esanguratsu:
Elebiduntzea aurreikusi ziren 84 ataletatik bakar bat ere ez da helburu horretara iritsi (456 sail dira Administrazio Orokorrean, eta 84 ziren Plangintzaldia amaitu aurretik elebidun egiteko lehentasunezkoak). Plangintzaldia amaitu zenetik urte eta erdi joan da eta oraindik ez dugu ezagutzen ebaluazioek zer dioten. Administrazioak bere buruari jarri dion elebitasun indizea 1996ko erroldak emandako datuetan oinarrituz kalkulatutakoa da (%40,74, derrigortasun indizea %43,87 litzateke). Administrazioaren euskalduntze indizeak izoztuta jarraitzen du ...
Grammy saria Kepa Junkerarentzat
2004-09-24 00:00 Euskaldunak munduan
Musikearen sari ezagunak ‘ezustean’ atrapau dau Junkera. ‘Ez neban espero, Grammya jasotea, inoiz bete ezin izango zan amesa zala uste neban eta’, adierazo eban musikariak sariaren barri izan eta ordu gitxira, aurtengo Nafarroa Oinezerako egindako kantearen aurkezpenean.
Igazko martian, Bilbaoko Arriaga antzokian egindako hiru emonalditan grabau eban musikari bilbotarrak ‘K’ zuzeneko diskoa. Kontzertu hareetan giro berezia sortu gura izan eban, ezagun dituan doinuakaz entzulea gustura egoteko. Junkeragaz batera, nazinoarteko hainbat taldek eta musikarik be hartu eben parte, hareetako asko aurreko ...
Sei euskal antzerki talde Tarregako Antzerki Azokan
2004-09-24 00:00 Kulturea
Tarregako Antzerki-Jaialdia (‘Fira de Teatre al Carrer de Tárrega’ izenburupean), 24 urteren ostean, Espainiako antzerki eta dantza munduko artista, programatzaile eta agenteen alkartzeko gune nagusia izatera heldu da, eta horregaz batera, Europako beste herrietatik etorritako profesionalen partaidetzeari esker nazinoartean garrantzi handia dauka. Igaz, ehun mila persona baino gehiagok bisitau eben azokea. Ganera, ikuskizunen kontratazinorako gune nagusia be bada Tarregako azokea.
Aitatu legez, irailaren 9tik 13ra bitartean egingo da aurten Tarregako Fira eta bertan antzerkiaren eta dantzearen munduko ehundik gora talde ...
Irudizko Antzerki Fabrikearen Nazinoarteko Lehen Topaketea
2004-09-24 00:00 Kulturea
Musikeak eta dantza-antzerkiak be euren lekua daukie topaketetan, eta ‘parte hartzaileek euren ezagutzea aberasteko aukerea eukiko dabe’.
Holan ba, Espainiako, Euskal Autonomia Erkidegoko, Ameriketako Estadu Batuetako, Chileko eta Argentinako 35 persona dagoz Irudizko Antzerki Fabrikak antolatutako Nazinoarteko Lehen Topaketa honetan parte hartzen. Gogoratu, irailaren 16ra arte eukiko dozue aukerea bertara hurreratzeko eta ikasteko.
Bizkaie!
Seve Calleja: 'lider eta heroiek be euren kalbarioa bizi dabe'
2004-09-24 00:00 BarriketaniMac G5, non dago ordenadorea?
2004-09-24 00:00 sarean
Artikuluaren hasikeran ordenadorearen atalik oinarrizkoenak gogoratu doguz. Oraingoan, Apple harago doa, eta imajinau doguna hankaz gora bota ostean, 5 zentimetroko lodierea daukan 17 edo 20 hazbeteko pantailan aurkezten deusku ‘ordenadore’ guztia. Bai, hemetik aurrera ez dogu CPU astunik mahai azpian gorde behar izango.
Phil Schiller enpresako marketing presidenteordeak ordenadorearen aurkezpen egunean jenteak bere buruari egingo eutson galderea aurreratu eban: ‘non dago ordenadorea?’. Berak eukan erantzuna: ‘Ordenadorea pantailan bertan dago’. Ideia bat egin daigun, ordenadore eroangarri baten antzekoa da iMac G5 ...
Euskal PEN Kluba ofizialtasuna lortu guran Norvegian
2004-09-24 00:00 Euskaldunak munduan
PEN Klubaren historia laburra
Poeta, gidoigile, editore, nobelagile, saiogile eta editoreak batzeko asmoagaz sortu eban 1921. urtean C.A. Dawson Scottek Londresen lehenengo PEN kluba. Mundu mailan garrantzia hartu eban handik lasterrera, eta John Gasworthy presidente zala, idazleen arteko lankidetzea eta hartu-emonak bultzatzeari ekin eutsien, beti be adierazpen askatasunaren alde.
Euskal PEN Kluba igazko apirilean sortu eben Donostian, 28 euskal sortzailek, Francoren sasoian ahalegin ugari egin baziran be, tartean Jokin Zaitegi eta Jon Mirande egozala. Ordutik hona jente asko batu ...
Lehenengo ziberkafetegiak hamar urte bete dauz
2004-09-24 00:00 sarean
Oso arin erakarri eban Cyberia Cafek jentea, izan be, ikusmin handia biztu eban. Ganera, dirua inbertidu gura eben jente askori be ideia gustau jakon, tartean Mick Jagger kantari famatua.
Taberna mueta barria inizituaren antzera zabaldu zan bai Inglaterran, baita munduko beste hainbat herrialdetan be. Gaur egun, kopurua zehatza ez dan arren, uste da mundu osoan 20.000 ziberkafetegi dagozala. Holan ba, prezioen arteko burrukea be gero eta gogorragoa da.
Lehenengo ziberkafetegiak ateak edegi ebazanetik, Internetek asko aldatu dala ezin geinke ...
Athletic-en hauteskundeak gori-gori eta ez zuri-gorri
2004-09-24 00:00 eretxia
Aurreko artikulu baten esan neban interes handiak dagozala gure futbol taldearen atzean. Azken aldi honetan argiago ikusi dogu, eta hautagai jakin baten alde (ala baten kontra) apustua egin dau egunkari honek. Apustua, nire ustetan, ez dago lekuz kanpo. Apustuak zelan egiten diran izan beharko geunke gogoan, danak ez dau balio eta. Ez dot uste El Correok emondako informazinoa barria izango zanik. Argiago esanda, informazinoa gorde egin da momentu egoki batean emoteko. Eta zein da momentu egokia? Ba hauteskunde kanpainan informazinoak ...
Kolonbia-Euskadi I. Topaketea
2004-09-24 00:00 Euskaldunak munduan
Ekitaldi instituzionalez gan, topaketeak tarte zabala eskainiko deutso kultureari. Holan ba, euskal zinemagintzea, bertoko jatekoak eta liburuak izango dira, beste gauza askoren artean, zita garrantzitsuenak Bogotan. Genaro de Gamboak ‘Soy Vasco’ liburua aurkeztuko dau, eta Josu Legarretak ‘Desde el Futuro’. Azken liburu honen aurkezpenean Kolonbiako presidente izandako Ernesto Samperrek hartuko dau parte.
Bizkaie!
BoDeGaRa
2004-09-24 00:00 Bertsolaritzea
ZAZPIAK BAT
Doinua: Euskal Herritik aparte
Bizkaitarrak gara izan,
eta bertsozale gisan
etorri gara Errioxara
batasun peskisan.
Orain ez ibili prisan
eta entzun non gabizan,
bakotxak beste danen kontuak
ikasi dagizan.
Arratian, ikusi lez,
talde bat jatorku bidez,
Gorbeiapeko aire freskoaz
bertsotan eginez.
Hauspo ederrak daukiez
eta arduraz dabiltzez,
Bilbora doan bertso-tranbiak
ez dagien iges.
Lea-Artibairi adi,
zelaxeko erreka bi!
Oiz inguruko errekartea
bizi da kantari.
Urak bidea badagi:
bertsolariak ugari...
Segi emoten urtenbidea
datorren urari.
Busturialdera goaz,
Urdaibai gora ...
Andeetako mendietan barrena
2004-09-17 00:00 Euskaldunak munduan
Chaltenetik Esquelera joan gara, berrogeita zortzi orduko biajea egin eta gero. Esquelen arbola bereziak ikusi doguz: 'lehuan' arbolak, hau da, aitite arbolak, Maputxeek esaten eutsien moduan. Milaka urte bizi dira eta handi-handiak dira. Iparramerikako sekuoien antzekoak dira. Han be kanabera bereziak ikusi doguz. Berrogei urterik behin loratzen dira, eta inguruko arratoi guztiak hara joaten dira kanaberek botatakoa jaten. Almidoia daukanez gero, arratoiak hil egiten dira almidoia tripan puztuta. Ikaragarria be bada, ez? Han ikusi doguz beste arbola bati eusteko kapaz ...
Phyllosera
2004-09-17 00:00 Jan edanak
Jules Planchon zientzilari frantsesak ipini eutson Philloxera izena parasito honeri. XIX. mendearen amaieraraino Europa osoan zabaldu zan, arin ganera, eta gaur egun mahastiak landatzen diran herrialde ia danatan dago. Salbuespena Txilen topau geinke, bertako lurraldean orain arte ez da inoiz filoxera kasurik emon eta.
Filoxerak mahastien sustraiak kaltetzen ditu, sikatu egiten ditu. Begetazinoa makaldu egiten da eta hostoek kolorea galtzen dabe. Mahastiak, orduan, ezin ditu behar dituan substantzia nutritiboak hartu eta normalean gaixotu eta handik bi edo hiru urtera hil ...
Bizitza barri baterako leihoak
2004-09-17 00:00 txutxu-mutxuan
Urietako erdiguneak eta egoitza eremu barriak
Bien bitartean, ekonomi maila handiagoko herritarrak erdiguneak berraukeratzen hasi dira; hainbatetan, ganera, ondo be ondo kokatuta dagozan eremu zaharrak berreskuratzeari ekin deutsie. Iparramerikako ereduari jarraituz, urien kanpoaldean gasolindegi, hipermerkatu eta astialdi lokalak izaten dira. Espazio lakonikoak dira, erdigunearen animazino, giro eta memoriarik ez daukienak. Era berean, gune urbanoetatik hurrago dagozan herri txikerragoetan egoitza eremuak eratzeari ekin jako, densidade urriagoko baina kalidade handiagoko etxeak eregiz.
Bizimodu lasai eta erosoaren aldeko ilusinoak batzen dauz auzo barri ...
Nazinoarteko zuzendari garrantzitsuak “Urrezko Maskorra”ren bila
2004-09-17 00:00 Zinemea
Programazinoaren aurrerapena
- Woody ALLEN: MELINDA ETA MELINDA, AEB. Inaugurazinoa (Lehiaketaz kanpo)
- XU Jinglei: A LETTER FROM AN UNKNOWN WOMAN, Txina.
- Carlos SORÍN: BOMBON-EL PERRO, Argentina-Espainia.
- Susanne BIER: BRØDRE (BROTHERS), Danimarka.
- María Victoria MENIS: EL CIELITO, Argentina-Frantzia.
- SONG Il-gon: GEO-MI-SOOP (SPIDER FOREST), Hego Korea.
- François DUPEYRON: INGUÉLÉZI, Frantzia.
- Robert GUÉDIGUIAN: MON PÈRE EST UN INGÉNIEUR, Frantzia.
- Michael WINTERBOTTOM: NINE SONGS, Britainia Handia-AEB.
- Pete TRAVIS: OMAGH, Irlanda-Britainia Handia.
- Adolfo ARISTARAIN: ROMA, Argentina-Espainia.
- Goran PASKALJEVIC: SAN ZIMSKE NOCI (NEGU-GAU BATEKO AMETSA), Serbia & Montenegro ...
King Arthur
2004-09-17 00:00 Zinemea
Holan film bat ikusikeran, askotan ez dago bape garbi zer azpimarratu daiteken. Gidoia, esaterako, momenturik onenetan, ezin txarragoa da. Personaiak gatzbako eta motelak dira, flashbackak guztiz artifizialak eta makalak eta personaien arteko hartu-emonak sinple baino sinpleagoak.
Bestalde, antzezleen jarduna gidoiaren parean dagoala esan daiteke; Cilve Owen-en (Arturo) adierazgarritasun ezaz gozetako aukerea euki ostean, Ioan Gurffudd-ek (Lancelot) bekokia eten barik tximurtzeko daukan gaitasun trebea ikusi ahal izango dozue. Horreei lagunduz, Keira Knightley (Ginebra) dago, orain arte beraren antzezpen lanakaitik baino gehiago ...
Urgentziazko galdera batzuk artearen gainean
2004-09-17 00:00 Kulturea
Baina dana ez da diru kontua, eta hementxe agertuko jaku, lehenengo aldiz, arte berbea: koadro horreek ondasun bat dira, auto bat edo hondartza aurreko etxe bat diran moduan. Baina ondasuna ez eze, ondarea be badira, eta ondare bakarra, koadroak be bakarrak diranez. Museo batzuetako arduradunek planteau be ez dabe egiten lan horreek aseguretea: euren berbetan esateko, obrak bakarrak eta ordezkaezinak dira. Halanda ze, ezin dira pagau, ezin jake prezio bat ipini. Artelan bat, museoan dagoan momentutik, ez dago salerosketako merkatuan ...
‹‹ Aurrekoak
1
2
3
4
...
1727
1728
1729
1730
1731
1732
1733
1734
...
1793
1794
1795
1796
Hurrengoak ››
Sarrera behar da? Aurretik erosi behar da?
»» 'Erbestez erbeste', bertso saio literarioa