Getxoko XXIV. Haur Antzerki Jardunaldiak izango dira astegoienean
2006-06-08 02:00 KultureaAstegoien honetan egingo dira Getxoko XXIV. Haur Antzerki Jardunaldiak. Aurtengo edizinoan, Getxoko hamar ikastetxetako ikasleek parte hartuko dabe eta 20 bat antzezlan eskainiko dira. Zapatuan eta domekan, jarduerea antolatzen dauen GUABEko (Getxoko Ume Antzerkia Bultzatzeko Elkarte) tailerren ikasleek ikasturtean ikasitakoa erakutsiko dabe Getxo Antzokian. Sarrerea dobakoa izango da.
Astegoien honetan egingo dira Getxoko XXIV. Haur Antzerki Jardunaldiak. Aurtengo edizinoan, Getxoko hamar ikastetxetako ikasleek parte hartuko dabe eta 20 bat antzezlan eskainiko dira. Zapatuan eta domekan, jarduerea antolatzen dauen GUABEko (Getxoko Ume Antzerkia Bultzatzeko Elkarte) tailerren ikasleek ikasturtean ikasitakoa erakutsiko dabe Getxo Antzokian. Sarrerea dobakoa izango da.
Ohikoa danez, euskerazko eta gaztelaniazko lanak antzeztuko dabez ikasleek. Lehen Hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. mailako eta Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleak izango dira taula ganean.
Honako honeek dira aurten parte hartuko daben ikastetxeak: Zubileta, Gobela Ikastola, Zabala, Fadura Institutua, Romo I.P., Geroa Ikastola, Larrañazubi, Romo Institutua, Andra Mari, Julio Caro Baroja Institutua eta San Ignacio. Zapatuan, emonaldiak arratsaldeko 17:00etan hasiko dira; domekan, goizean (11:30ean) eta arratsaldean (17:00etan) izango dira emonaldiak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!