Billy Preston hil da

Bizkaie! 2006-06-07 02:00   Musikea

Scottsdalen (Arizona, AEB) hil da, 59 urte eukazala, giltzurruneko gatx baten ondorioz. Bosgarren beatle -a izenaz ezagutzen zan soul musikaria, Liverpooleko laukoteagaz egin eban lanagaitik.

Scottsdalen (Arizona, AEB) hil da, 59 urte eukazala, giltzurruneko gatx baten ondorioz. Bosgarren beatle -a izenaz ezagutzen zan soul musikaria, Liverpooleko laukoteagaz egin eban lanagaitik.

1946ko irailaren 9an jaio zan Houstonen (Texas, AEB), eta musika ibilbide luzea eta emankorra izan eban. Baina 2002an, giltzurruna transplantau behar izan eutsen eta, ordutik, bere osasun egoerak okerrera egin eban.

Let It Be (1970) Beatlesen diskoan jo eban Prestonek eta "I Want you (She's So Heavy)" eta "Something" Abbey Road laneko abestietan hartu eban parte. Apple Beatles taldeko disketxeagaz kaleratu eban 1969an That's the Way God Planned It lehenengo lana eta George Harrison bera izan zan Prestonen produktorea.

Rolling Stone taldeagaz be disko asko grabau ebazan; Sticky Fingers , Exile on Main Street , Goat Head Soup , It's Only Rock and Roll eta Black and Blue ,berbarako.

1980ko hamarkadan atxilotu egin eben iruzur egitea leporatuta eta, horrezaz ganera, alkoholagaz eta kokaineagaz arazoak izan ebazan. Tratamentua jaso eban menpekotasunari aurre egiteko eta, ostean, 1990ean, kontzertu-birea egin eban Eric Claptonegaz. Beste hainbat musikari ezagunegaz be jo eban Prestonek, Aretha Franklinegaz, Jackson Five taldeagaz, Bob Dylanegaz eta Red Hot Chili Peppersegaz, besteakbeste.

Bakarkako 18 lan kaleratu ebazan 1965. eta 1995. urteen artean. 1973an, Grammy -etan, lan instrumental onenaren saria lortu eban Outta Space diskoagaitik. Berak idatzi eban "You Are So Beautiful" Joe Cockerrek abesten dauen kanta ezaguna eta Miles Davisek Prestonen izena jarri eutson bere kanta bati, musikariaren omenez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu