'Eutsi', euskerazko hirugarren film luzea

Bizkaie! 2006-06-08 02:00

Eutsi euskerazko hirugarren film luzea bagilaren 19an hasiko da grabetan Alberto J. Gorritiberea zuzendaria, Baleuko eta Irusoin produkzino-etxeek bultzatuta.

Eutsi euskerazko hirugarren film luzea bagilaren 19an hasiko da grabetan Alberto J. Gorritiberea zuzendaria, Baleuko eta Irusoin produkzino-etxeek bultzatuta. Aupa Etxebeste eta Kutsidazu bidea, Ixabel filmen ostean jatorku proiektu barria, ETBren eta Eusko Jaurlaritzearen laguntzinoagaz.

Pelikuleak euskal gizartearen arazoak erakutsiko ditu. Unai Iturriagak idatzi dau umore puntua daukan drama sozial honen gidoia, Gorritiberaren laguntzinoagaz.

Filmeko protagonista nagusiak Anjel Alkain eta Asier Hormaza dira, telebistan ezagun egin diran aktore bi. Txirrindularitzeaganako grinea daukien gazte bi dira. Hogeta hamar urtetik gora daukiez daborduko eta lanean egoera gatxa bizi dabe, urte bi greban baitagoz. Egoera horri aurre egiteko, Frantziako Tourrean protesta ekintza bat egitea otu jake. Buru-belarri jarriko dira zeregin horretan, baina neskatila gazte bategaz (Oihana Martikorena) alkartuko eta gazteen benetako arazoak eta bildurrak begi-bistan geratuko dira.

Donostian eta Oarsoaldean grabauko dabez eszena gehienak eta sei bat astez egongo dira grabazino-lanak egiten.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu