Kanpoko Euskal Etxeen eta Gizataldeen arloan espezializetako bekea

Bizkaie! 2006-06-06 02:00   Euskaldunak munduan

Eskaintzen dan urteko irabazia 15.000 eurokoa da eta eskabideak aurkezteko epea 2006ko garagarrilaren 10ean amaituko da.

Eusko Jaurlaritzak Kanpoko Euskal Etxeen eta Gizataldeen arloan espezializetako beka bi atara ditu. Eskaintzen dan urteko irabazia 15.000 eurokoa da eta eskabideak aurkezteko epea 2006ko garagarrilaren 10ean amaituko da.

Bekea lortu ahal izateko baldintza bakarra hauxe da: unibersidadeko goi-mailako ikasketak izatea. Eskabideak Kanmo Hartu-emonetarako Idazkaritza Nagusira (Navarra kalea, 2, 01007 Gasteiz) bialdu behar dira eta informazino gehiago gura izan ezkero 945-018127 telefonoan lortuko dozue.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu