Euskal Idazleen IX. Topaketea Bilboko Liburu Azokan

Bizkaie! 2006-06-06 02:00   Kulturea

Zazpikale Sariaren banaketeagaz emongo jako gaur hasierea Bilboko Liburu Azokearen seigarren egunari. Saria Juan Mari Irigoyenek jasoko dau.

Zazpikale Sariaren banaketeagaz emongo jako gaur hasierea Bilboko Liburu Azokearen seigarren egunari (11:30). Arenaleko Udal Karpan, liburu gehien saldu dituan euskerazko egileari emongo jako saria. Aurten, Juan Mari Irigoyenek jasoko dau, Komunista.com gazte nobeleagaitik.

Ostean, euskal egileek prentsaurrekoa emongo dabe (12:00). Egileen artean, Jon Arretxe, Griot lanaren egilea; Asis Lazkano (La sombra del anarquista), Alberto Irigoyen (El requeté que gritó Gora Euskadi) eta Jose Ramon Arana (Los entremundos de la reina Juana) izango dira.

Gero, hamabietan, Andres Sorel izango da Txalaparta argitaletxeak kaleratutako Siglo XX. Tiempo de canallas manifestu kritikoa aurkezteko. Kulturearen merkantilizazinoa, erlijino alienazinoa, ustelkeria politikoa, faxismoaren modalidade barriak, herrialde komunisten hondoratzea, burruka independentistak... aztertzen dira lanean.

Eguerdian (14:00), Bilboko Liburu Azokearen XXXVI. Edizinoko antolakuntzeak mahai-ingurua antolatu dau Nicolasa jatetxean (Ledesma kalea), Euskal Idazleen IX. Topaketearen harira. Bertan, berrogeita hamar bat idazle batzea espero da.

Arratsaldean, Paco Taibo, Juan Bas eta Jon Arretxe idazleek eleberri baltza generoaren ganean egingo dabe berba Bidebarrietan liburutegian (19:30); Felix Linares aurkezlea be bertan izango da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu