Angelina Joliek 24 domeinu erregistrau ditu alabatxuaren izenagaz

Bizkaie! 2006-06-07 02:00

‘shilohjolie’, ‘shilohpitt’, ‘shilohjoliepitt’, ‘shilohnouveljolie’, ‘shilohnouvelpitt’, ‘shilohnouveljoliepitt’ izenak, ‘.com’, ‘.org’, ‘.net’ eta ‘.info’ domeinuetan hartuta dagoz daborduko, maiatzaren 27az geroztik (umetxua jaio zan egunetik).

Angelina Joliek gitxienez Interneteko 24 domeinu erregistrau ditu Shiloh Nouvel alaba jaiobarriaren izenean. Brad Pitt aktoreagaz Namibian (Afrika) izandako alabatxuak daukan ospea kontuan hartuta (hilabete be euki ez arren), Jolieren abogadu Evan Spiegelek egin ditu erregistroak Los Angelesetik (Ameriketako Estadu Batuak).

‘shilohjolie’, ‘shilohpitt’, ‘shilohjoliepitt’, ‘shilohnouveljolie’, ‘shilohnouvelpitt’, ‘shilohnouveljoliepitt’ izenak, ‘.com’, ‘.org’, ‘.net’ eta ‘.info’ domeinuetan hartuta dagoz daborduko, maiatzaren 27az geroztik (umetxua jaio zan egunetik).

Urte betez, erregistro horreek Angelina Jolierenak izango dira. Akaso, Joliek Tom Cruise eta Katie Holmes bikote ezagunari pasautakoa ebitau gura izan dau. Izan be, bikoteak oraintsu izandako Suri alabatxuaren izeneko domeinua (suricruise.com) beste nonork erregistrau eban umearen izena jakitera emon eben egun berean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu