Ustezko bateraezintasun batzuk (II)

Bizkaie! 2004-09-03 00:00   Jan edanak
Almidoi-proteina bateraezintasuna Bateraezintasun honen defendatzaileek dinoe proteinea giro azido baten asimiletan dauala gure gorputzak eta almidoia giro basiko baten. Baina gure digestinoaren fisiologia segidu ezkero, liseri aparatu osoan bai proteinak eta bai almidoiak, lehenengo azidotasuna eta gero giro basikoa, hau da, ez azidoa asimilau behar dabezala jakin badakigu; proteinen eta almidoiaren digestinoa heste mehean amaitzen da, pankresak isuritako zukuaren eraginaren ondorioz. Eta hau da gure gorputzaren funtzionatzeko modu naturala; holan ba, ez daukagu arau hau beteteko inongo arrazoirik. Arau hau ...

Geletatik kanpo euskerearen erabilerea indartzeko lorratzak (II)

Bizkaie! 2004-09-03 00:00   Euskerea berbagai
Testuinguru horretan sakondu guran, hizkuntzearen normalizazinoa lortzeko, planteamendu sistematikoan oinarritzen diran plangintzak dira eragingarriak, ez ekintza bakartuak. Baina, planteamendu sistematikoaz ari garenean eskola mailako planifikazinoaz be ari gara. Borondaterik onenaz egindako eta burututako ekintza bakartuak eta egitasmo solteak egitea gaindituz, xedeak lortzeari begirako planifikazino baterako urratsak egin behar dira. Baina hori be ez da nahikoa. Izan be, ikastetxeetan, baten baino gehiagotan, euskerearen erabilerea –ustez– indartzeari begirako egitasmoak lantzen dira, halanda be, umeek eta gazteek ekintzetan ondo igaro arren, euskerearen erabilerea ...

Begirale baten bitakora kaiera

Bizkaie! 2004-09-03 00:00   Bertsolaritzea
Doinua: Andre txarraren bentajak Guzur handirik ez baldin badot nabarmentzen bertsoetan barri barri bat ekarri gura neuke oraingo honetan: Ia hiru aste pasatu dodaz bertso udalekuetan eta jenteak ez daki ondo zer dan hangoa benetan! Esandako lez hiru bat aste pasau dodaz Elgoibarren; bueno, ez dakit, ha baserri ha bertako mapak dakarren: mendi punta bat aldapan behera jaisten genduna pozarren, baina hanka bat emongo neuke barriz ez igotzearren. Zenbat izerdi bota behar dan begiraleen lanean, batez be ume zantar talde ...

La grande seduction

Bizkaie! 2004-09-03 00:00   Zinemea
Zinegile batek film honetan agiri diranen moduko antzezleak daukazanean, muntaia gelan baztertu ezinezko ohikotasun sinisgarri bati egin behar izango deutso aurre. Hori berori pasetan da pelikula honetan; izan be, “La grande seduction” film fresko eta erakargarria da, baina egiatan dana baino askoz irudi hobea emoten deusku. Germain (Raymon Bouchard) nostalgiaz eta iraganaren gomutaz beteta bizi dan arrantzale ohia da. Une honetan Sainte-Marie-La-Mauderne herriko biztanlerik gehienak behar barik dagoz, arrantza daborduko jarduera errentagarria ez dalako. Duintasuna berreskuratzeko daukien aukera bakarra zera ...

Mafalda, zer pentsetan dozu gurearen ganean?

Bizkaie! 2004-09-03 00:00   eretxia
Sozialisten Herriko etxeen kontrako erasoak, Donostiako kaleetan bildurra manifestaldi baten ondoren, bonbak Kantabria eta Asturiasen. Edadeko gizon bat zauritu egin dau bonba batek. Izua eta etsipena nagusi barriro. Hau guzti hau zergaitik eta zertarako? Ez dago erantzuterik ez dagoalako fundamentuzko erantzunik. Uste neban nik bestelako gaien ganean berba egiteko unea heldu zala. Gure arazo politikoa, normalizazinoa, klonazinoa, garapen ekonomikoaren eredua, untziolen krisialdia,… baina hori guztia alde batera laga egin beharko dogu, indarkeriak gainontzeko guztia jan egiten daualako. Zoritxarreko protagonismoa hartzen ...

Izar handiak Bilboko jaietan, noren begientzako?

Bizkaie! 2004-09-03 00:00   Musikea
Pet Shop Boys taldea ekarteko euki dabezan antzeko arazoak euki dabez Asian Dub Foundation taldeagaz. Izan be, hasikera baten talde osoa etorriko zala esan ostean, oraintsu “sound system” moduan etorriko dirala iragarri dabe, hau da, kontzertu egunean bertara hurreratzen danak ez dagiala pentsau Asian Dub Foundation talde osoa ikusiko dauanik. Bi dj eta abeslari bat ikusteko aukerea baino ez dogu eukiko. Lotsagarria. Jaietako bigarren zapatuan aurtengo beste izar handi baten moduan iragarrita agertzen dan talde bat ikusteko aukerea izango dogu ...

Iruñean biodiesela ikertzeko lehenengo lana bultzatu da

Bizkaie! 2004-09-03 00:00   txutxu-mutxuan
Landa garapena Bioerregaien erabilerea (biodiesela eta bioetanola) garraioaren ingurumen eragina murrizteko bultzaturiko neurrietariko bat da; kalkuluen arabera, negutegi efektua sortarazoten daben gasen eragilerik nagusienetariko bat garraio publikoa da, guztira gas horreen % 40 inguru produziduten daualako. EHNk zehaztu dau, bertoko nekazaritza baliabideak erabiliz egindako erregaia dan ezkero, produktu honeek bide ezin hobea dirala petrolioagaz daukagun menpetasuna gitxitzeko eta produkzino energetikorako laborantzen bitartez landa garapena sustatzeko. EHNk Caparroson daukan intalazinoaren ondorioz, 33.000 hektarea oleaginoso landatu beharko dira, berbarako koltza edota ekilorea ...

Erregeak, gerlariak, magoak eta ezpatak

Bizkaie! 2004-09-03 00:00   Zinemea
Hona hemen, bada, aste honetatik aurrera errealismoz jantzita saldu deuskuen filmaren nondik norakoak. Orain ikusi beharko da ia publizidade kanpaina eta filmaren kalidadea bat datozen ala ez. Joseba Terreros

Txipiroi piper beteak

Bizkaie! 2004-08-27 00:00   Jan edanak
Txipiroi piper beteak Osogaiak: - 30 piperberde (ez oso txikiak). - 1 kg. txipiroi garbi. - 2 kipula. - 2 berakatz-ale. - Oliba-orioa. - 65 gr. gurina - 65 gr. urun. - Litro erdi esne. - Gatza. - Piperrauts zuria. Zelan egin: Piperrak beteteko erabiliko doguzan txipiroiak preparauko doguz lehenengo, behar gehien emoten dabe eta. Holan ba, txipiroi garbiak txiki-txiki ebagiko doguz. Bitartean, kazuela bat iminiko dogu oliba-orio apur bategaz, bertara berakatz-ale txikituak eta kipula txikitua bota, eta biak batera gorrituko doguz gatz apur bategaz. Beste kazuela baten gurina desegin ...

Ustezko bateraezintasun batzuk

Bizkaie! 2004-08-27 00:00   Jan edanak
Teoria hori segidu ezkero, gure elikatzeko modu tradizionaleko errezeta asko ezingo geinkez erabili; dietetika “ofizialaren” eretxiz, ostera, dieta mediterraneoaren bereizgarri diran errezeta honeek oso onak dira osasunerako. Berbarako: - Armozutan ogia, galletak edo zerealez gan, laranja-zumoa hartzea. Goizean frutea hartzeak bitamina eta mineralak emoten deuskuz eta ganera, oso garrantzitsua da eguneko lehenengo jatorduan frutea jatea. - Arrozagaz ezingo geunke limoirik erabili eta hori sarritan egiten dan errezetea da, arrozari oso gustu ona emoten deutsolako. Gaur egun, oraindino ez da erakutsi bateraezinak diranik ...

Etenaldiak hartzidura alkoholikoan (II)

Bizkaie! 2004-08-27 00:00   Jan edanak
Etenaldi honeetan, urtenbide legez, muztioaren larregiko garbiketarik ez egiteko aholkua emoten da, edo bestela lohia gehitu, % 1 edo. Holan, koipe-azido insaturau kantidade bat gehitzen deutsagu legamiak hazten joateko, hartzidurarako behar dabena hain zuzen be. Honez gan, muztioa aireztatu egin behar da. Horretarako, tenperaturen kontrola derrigorrezkoa da hartzidura alkoholikoan. Amaitzeko, azido koipetsuak desagertarazo eta toxikotasuna kentzeko legamien azala erabili geinkela gogoratuko dogu. Imanol Sarasola, enologoa

Nortasuna defendiduten

Bizkaie! 2004-08-27 00:00   Antxinakoak Geurera
1789ko urtea heldu zanean, aspaldiko partez Luis XVI Erregeak Versallesen ospatu behar ziran “Estadu Batzarrak” deitu ebazan. Euskaldunek lurralde eta estamentu bakotxeko ordezkariak aukeratu ebezan eta aldarrikapenak batu be, “kexa koadernoak” deitutakoetan. Kontua da, hurrengo hilabeteetan ospatutako batzarrek beste bide bat hartu ebela, batez be gizarteko atalik apalenetako kideek erantzunkizuna hartuta Konstituzino barria egiteko asmoa agertu ebenean, Erregetzearen kontra eginaz. Holan ba, Errepublikearen aurrean egozan euskaldunak be. Hurrengo hilabeteetan gauzak arin joan ziran eta ez euskaldunen mesederako: gorago esan dodan ...

Kuba (I)

Bizkaie! 2004-08-27 00:00   Bidaide
1.- Zer da Kubatik gehien gustetan jatzuna? Dudarik barik, bertako jentea. Paisajea be zoragarria da, eta, uriek eta herriek be enkantu berezia daukie. Baina Kubatik erakargarriena kubatarrak eurak dira. 2.- Askotan esaten da kubatarrak alperrak dirala, bizimodu trankilekoak. Zelakoa da Kubako jentea benetan? Egia esan, niri ez jataz orokortasunak gustetan. Kuban, leku danetan legez, danetarik dago. Bertako jentea alaia da, eskuzabala, imajinazino askokoa eta beti laguntzeko prest dagoana. Askotan alperrak dirala esaten da, bai, baina hori eurek denporea beste era ...

Le Tour de France

Bizkaie! 2004-08-27 00:00   Bertsolaritzea
Doinua: Espainian behera Tourrera joan ziran intentzino finez, podium-a hartzeko ametsak eginez. Baina zorteak ez dau lagundu, tamalez; herrira bueltau dira sinistu ezinez, Espainiako futbol jokalariak lez. Mayo udabarrian hasi zan ederto, ez eban asko behar dana irabazteko. Nahiz ta erorikoa izan dan tarteko, batzuk esaten dabe dana ez sinisteko, ondoegi hasi zala ondo amiatzeko. Haimarren belaunaren kontua bai pena! Hori be batek jakin zeren ondorena. Bidean emon eutsan hainbeste problema, atsedena hartzea zan egokiena, une haretan egin eikean onena ...

Udalekuak Boisen

Bizkaie! 2004-08-27 00:00   Euskaldunak munduan
Ondo pasau, ikasi eta lagunak egin Boiseko Euskal Museoko zuzendariak, Patty Millerrek, udalekuen helburuen artean umeak euren kulturea ikasten daben bitartean ondo pasetea dagoala dino, baita jolastea eta beste estadu batzutako lagunak egitea, danak be euskal jatorrikoak. Ekimen asko dagoz antolatuta Udalekun. Holan ba, egunero, ikasteaz gan, jolastu be egiten dabe umeak. Euskerea, kulturea, musikea eta dantzea ikasten dabe, frontoian olgeteaz gan. Mendira osteratxuak be egiten dabez, eta suetean bertoko jatekoak preparetan be ibilten dira. Aurten, Washington, Oregon, Kalifornia, Nevada ...

Poesia-bonbardaketea Gernikan

Bizkaie! 2004-08-27 00:00   Kulturea
Orain hiru urte otu jaken munduan arrazoirik barik bonbardeau ebezan herrietan ‘poesia bonbardaketak’ egitea. Hau da, helikoptero batetik milaka poesia botatea, papeletan, sasoi baten bonbak bota ebezan legez. Holan ba, Gernika ez da talde honek olerkiz bonbardeauko dauan lehenengo herria. Izan be, Santiago (Txile) eta Dubrovnik (Kroazia) poesiaz bete dabez daborduko. Uri bi horreetan bonbardaketa poetikoak arrakastea euki ebala ikusita, ekintzea Gernikan egitea otu jaken. Ganera, Hiroshima (Japonia) eta Dresden (Alemania) bonbardeetako amesa iragarri dau Casagrandek. Holan ba, abuztuaren 14an ...

Felix Iñurrategi Fundazinoaren proiektu bat Pakistanen

Bizkaie! 2004-08-27 00:00   Euskaldunak munduan
Eskoleagaz batera, ureztapen sistemea da Felix Iñurrategi-Baltistan Fundazinoaren egitasmo nagusia. Holan ba, Machulu herriaren goiko aldera errekatik ura eroateko bonbeaketa-lanetako bigarren fasea inaugurau dabe. Siketa sasoiak oso normalak izaten dira Pakistango leku horreetan eta askotan gatx egiten da bertan bizirautea. Ur barik ezin leiteke soloetan jatekorik lortu, eta urtean zehar euririk egiten ez badau, bizi kalidadea oso eskasa izaten da. Horregaitik, inaugurau barri daben ureztapen proiektuari esker, herriaren goiko aldera ura eroan ahal izango da hemetik aurrera, eta horrek asko ...