Euskal Kooperantearen Saria Miren Egiguren misiolariarentzat

Bizkaie! 2004-08-13 00:00   Euskaldunak munduan
Mirentxu irakaslea esaten deutsie Venezuelan, Magisteritza ikasi eta urte honeetan behartsuenei laguntzeko makina bat ekimen egin dituan emakumeari. Ikastetxeak eta osasun-etxeak eregitea bideratu dau, eta ganera, ikurrina eta Gernikako arbola daukaz etxeko patioan, euskal nortasunari eta euskereari eusten deutsiela erakutsiz. Lehendakaritzan jaso barri dauan sarian seme-alabatzat hartu dituan hiru umeetatik bi egon ziran. Ganera, Karlos Argiñano be bertan egon zan, izan be, Egigurenek sukaldari ospetsuagaz be egin dau behar. Helburu ugari ditu oraindino misiolariak beteteko. Tartean, 3.000 umeri jaten ...

Ipar Euskal Herriko biztanleek euro bat pagau behar izango dabe kontsulta mediko bakotxeko

Bizkaie! 2004-08-13 00:00   txutxu-mutxuan
Frantziako Estatuko biztanleak medikuarenera, batez beste, zortzi biderrez joaten diran ezkero, neurria 8 eurokoa izango da urtean. Gaixo kronikoak izango dira kalterik gehien hartuko dabenak; Frantzian biziena edo iraupen luzeko beste gaixotasunen bat daukien sei milioi gaixok urtean berrogeita hamar bisita inguru egiten dabez. Edozelan be, neurri honek ez deutse eragingo edade txikikoei, umedunei (haurdunaldiaren laugarren hiletik erditu osteko hamabigarren egunera arte), ez eta bitartekorik ez daukien dobaneko aseguruaren onuradunei be. Era berean, ez dabe euro hori pagau beharko larrialdietako ...

Arratiako gazteak arratieraz bertsotan?

Bizkaie! 2004-08-13 00:00   Bertsolaritzea
Gaia: Bikote gaztea zarie. Zuk, Manex, atzerriko ume bat adoptau gura dozu. Zu, Iñaki, ez zagoz adopzino horren alde. Doinua: Balentin Berriotxoa Manex Sagarna Aspaldidanik noraezean biok gendun maitasuna, narru kontuen beti zabiz hor ta hau da gure jarduna. Oin seme barik nahiz egon garen, nik dinotsut, bai laguna, kanpoko batek ekarrikosku bion zoriontasuna. Iñaki Iturriotz Kanpoko batek osatu leike gure egoera bortitza eta umeaz alaitu gura dozu zuk gure bizitza. Adopzinoa baietz dinozu, nik ezetzean dot giltza, mutiko hori ...

Spider-Man 2

Bizkaie! 2004-08-13 00:00   Zinemea
“Spider-Man”, seguru antzean, komiki bat zinera egokitukeran egindako moldaketarik duinetariko bat izan zan. Edozelan be, merkaduko produktu modura itzezleko arrakastea jadetsi dauan arren, ezin esan daiteke bigarren zati hau lehenengoaren mailakoa danik. Edonork ikusi leike erritmo gorabehera handiak dagozala, alkarrizketak tarteka-marteka sano pobreak dirala eta zati askotan betelana besterik ez dala egin. Maitasun istorioa, kasu baterako, nahiko harrigarria da, MJren personaia umegorri baten antzera aurkezten deuskulako. Gauza bera esan geinke filmaren umoreari jagokonez: Peter Parker-ek eten barik hartzen dauazan golpeak ...

Gero eta gitxiago joaten gara zinemara

Bizkaie! 2004-08-13 00:00   Kulturea
Euskal Autonomia Erkidegoan 2003. urtean arte eszenikoen, musika klasikoaren, herri-musikearen eta zinemearen inguruan lortutako datuen ikerketea da SGAEko arduradunek aurkeztutako urtekaria. Bertan, euskaldunen jokerak ikus geinkez, beti be SGAEk daukazan 260 ordezkariek alkarlanean egindako txosten eta informazinoei esker. Arte eszenikoei jagokenez, EAEn 2.619 antzezlan izan ziran ikusgai antzoki desbardinetan 2003. urtean, aurrekoan baino 74 gehiago. Ikusle kopurua mantendu egin zan, 2002. urteko datuakaz konparauta, eta 657.289 persona joan ziran antzezlanen bat ikustera. Dantzak be, lirikearen antzera, hazkunde nabarmena ...

Amenabar-ek Bardem itxuraldatu dau “Mar adentro” filmean

Bizkaie! 2004-08-13 00:00   Zinemea
Eta hori guztiori Ramon Sampedro tetraplegikoaren bizitzea antzezteko asmoz; Ramon Sampedro 30 urtean ibili zan bizitza duin baten aldeko burrukan eta 1998an helburua lortu eban, legez kanpo izan bazan be. Bizitza erdian baino epe luzeagoan ahalegindu zan uretara egindako salto baten ondorioak gainditzen; izan be, 26 urte eukazala, mobidu ezinik eta bizitzeko gogo barik lotu zan. Antza danez, Amenabar-ek egindako aurreko filmeek ez daukie zerikusi handirik oraingo honegaz; edozein kasutan be, zuzendariak behin eta barriz aitatu dau pelikula barri honen ...

Gizonak eta andrazkok, gizakiak, bardinak

Bizkaie! 2004-08-06 00:00   eretxia
Kontuak kontu, bardintasunaren aldeko lana gizonezko eta andrazkoen kontua da. Emakumea ez da jaio zapaldua izateko. Era berean, matxismoak aldarrikatzen dauanaren kontra, gizona ez da andrazkoaren arerioa. Mendeetan zehar euki dogun edukazinoak, giroan dagozan esamoldeek, txisteek, kantuek, gure inguruko baloreek adierazoten deuskue gizon eta emakumeen arteko hartu-emonak ez dirala errezak izan. Gizaldietako desbardintasunak ondorio horreek ekarri ditu. Baina argi eta ahots sendoz esan behar dogu gizartea eta mundua gizon eta emakumeen beharrean dagozala, danok gara gizakiak, mundu honetakoak eta, danoi ...

Etenaldiak hartzidura alkoholikoan (I)

Bizkaie! 2004-08-06 00:00   Jan edanak
 Asko dira hartzidura alkoholikoaren etenaldiak sortarazoteko arrazoiak eta, kasu batzuetan, arrazoi bat baino gehiago pilatzea be leitekeana da; edozelan be, ohikoenak ondorengoak dira: - Muztioan emoten dan elikagarrien bakotasuna edo eskasia. - Muztioaren aireztatze eza. - Tenperatura altuegia edo bajuegia hartziduran. - Alkohol eta azukre kontzentrazino altua. - Mahastien zaintzarako erabilten diran pestizidak. - Mikroorganismoen arteko elikagarriak hartzeko lehia. - Kate motzeko gantz-azidoen eragin toxikoa. - ... Imanol Sarasola, Enologoa

Dietea eta loditasunaren inguruan benetakoak ez diran siniskera batzuk

Bizkaie! 2004-08-06 00:00   Jan edanak
Dieta orekatua gura izan ezkero, zereal, lekale eta patatek dietaren oinarria izan beharko leukie eta gogoan euki neurriz jan ezkero ez dauala ezerk be loditzen. Karbohidratoak jaten doguzanean, gure pankreasak insulinea jariatzen dau eta honek, beste funtzino askoren artean, gorputzean koipea sortzea be eragiten dau; funtzino hau guztiz beharrezkoa da gure gorputza modu osasuntsu baten mantentzeko. Insulinearen jario honek loditasun handia eragin ahal izateko, oso kopuru handitan isuri beharko leuke pankreasak eta hori pasetako karbohidrato kantidade handiak jan beharko geunkez ...

“Barbie” panpinaren mutil-lagun barria

Bizkaie! 2004-08-06 00:00   sarean
Mundu osoan ezaguna da panpin hau eta datuak ikustea baino ez daukagu: - 1959tik hona bilioi bat panpina baino gehiago saldu dira. - Astero, Mattel enpresak milioi ta erdi baino gehiago saltzen dauz. - Azken 40 urteotako Estadu Batuetako ia neska guztiek (% 90ak) gitxienez Barbie bat daukie eta gaurko datuak ikusita, hiru eta hamaika urte tarteko neska batek 10 Barbie daukaz batez beste. - Pasa dan urtean, 2003an, Mattetl enpreseak 3.600 miloi dolarreko salmentak euki ebazan. - Munduko 140 herrialdetan saltzen da (ez dakit ...

Euskal Encounter partya garagarrilaren 22tik 25era

Bizkaie! 2004-08-06 00:00   sarean
Hau guztia abiarazoteko eta parte hartzaile guztientzat sare egokia preparetako nahikoa lan egin behar izan da; berbarako, 2.560 ordenadore eta 24 zerbitzaile, beste 50 ordenadore Game Gunean eta beste 32 cyberkafelekuan; Internet-era sartzeko 465 Megako konekzinoak (STM-1 muetatako hiru konekzino linea) be preparau dabez. Euskal Encounter partyaren direkzinoa ondokoa da: http://www.euskal.org/euskal12/index.php eta bertan topauko dozue behar dozuen guztia: lehiaketea, jokuetan ibilteko arautegia, antolakuntzea eta berbaldi eta aurreko edizinoen ganeko informazino zehatza. Gotzon Plaza ...

Ho Chi Minh (Saigon II)

Bizkaie! 2004-08-06 00:00   Bidaide
Otorduetako ohiturak eta garbitasuna Ho Chi Minh uriko eta, oro har, Vietnam osoko bizimoduan gauza bi dira guretzat gatxenak barruratzeko: jatekoa eta leku gehienetan ikusten dan garbitasun faltea. Kontuak kontu, bidaiari gehienentzat nahikoa gogorrak izaten dira urira heldu eta bertan emoten dabezan lehen orduak eta egunak. Sukaldaritzeak ez dauka bape zerikusirik geureagaz eta batek baino gehiagok barau egitea erabagiko dau mahai gainean sugea erreta edo txakur okelea ikusten dauanean. Horrezaz ganera, kakarraldoak, labezomorro, kilker edo txirri-txirriak be euren espezialidadeak dira ...

Miñez gatoz...

Bizkaie! 2004-08-06 00:00   Antxinakoak Geurera
Jakina da “Euzko” moduko aldizkari batek ez ebala diru etekinik emoten, baina helburua zein zan ikusita EAJk eutsi egin eutson. Dana dala, 1934ko bagilean, galerak lar handiak zirala eta zarratzea erabagi eben jeltzaleek. Erabagia zein izan behar zan ikusita, euskaltzaleak zarratzearen kontra agertu ziran eta horreen artean sutsuen Augustin Zubikarai izan zan. Oraindino gordeten da, berak, Ondarroako Euzkeltzale-Bazkuna alkartearen izenean, EAJren Bizkaiko agintariei bialdutako kartea. 1934ko bagilaren 27an idatzi eutsien, “Euzko” argitaratzearen alde gogor eginaz. Kartearen hasikeratik ikusten zan bere ...

Neure maisu ohiari, bertso barriak ekarri

Bizkaie! 2004-08-06 00:00   Bertsolaritzea
Neure buru honeri eragingo dautsat txikitako kontuak harturik aintzat inportantzia dauko detaile bakotxak eskolako sasoiak ez baitira hutsak nik ez dodaz ontzat orduko langintzak egon nintzen behintzat ikusita baltzak “mustro” bat geunkalako irakasletzat. Bera zelangoa zan eginik gomuta emoten eban hartza edo mamuta soina ondo betea burua hustuta gizaseme mardoa alperrik galduta bera sarjentu ta danok errekluta bati mehatxuka mekauenlaputa tirano batena zan bere konduta Irakatsi nahi euskun Inglesen hizkuntza Metodoa zan baina “boxeo” hutsa belarritik eutsita tiratu goruntza zartakoz ...

Administrazinoan euskeraz? Noz?

Bizkaie! 2004-08-06 00:00   Euskerea berbagai
Puntu horretara helduta, eremu pribatuan holako zein bestelako ikastaroak egin ahal izateko hilabeteetako –urteetakoak ez esatearren– pagautako liberazinoak, ordezkoak, ikastaroak doban eta abar izan ondoren, gitxieneko ezagutzea lortzeko eta probetxamendua erakusteko gauza ez diranek zenbat denpora iraungo leukie? Oso gitxi, benetan. Izan be, eremu pribatuan ohiko diran jokabideak ez dira erabilten danon artean pagetan dogun administrazino publikoan, halan da ze, persona bat urteetan liberaturik egon leiteke eta gitxieneko mailea lortu ez dauala-eta beharrean segidu, kasik, ezelako ondoriorik igarri barik. Gauzak ...

Azken hogei urteotan Hiesaren izurriteak hazkunde geldiezina euki dau andrazkoen artean

Bizkaie! 2004-08-06 00:00   txutxu-mutxuan
Desbardintasunak Bata nahiz bestearen kasuak adibide hutsa besterik ez ziran izan, hau da, NBEk nazinoarteko komunidadeari kolektibo honentzako estrategia bateratu eta zehatzak abian ipintea eskatzeko erabili ziran lekukotzak. Datuek, beti hotzek eta gordinek, batzarrean salatutako errealidadearen barri emoten dabe. 1985ean infektauriko guztien % 35 baino ez ziran andrazkoak. Gaur egun, kopuru horreek % 48ra heldu dira eta planetako hainbat alderditan, berbarako Sahara azpiko Afrikan, % 57koak dira. Andrazko batek kutsatzeko daukazan aukerak gizonezkoen bikoitza dira babes bako sexu hartu-emonen kasuan. Baginako mintzak birusaren ...

Incautos

Bizkaie! 2004-08-06 00:00   Zinemea
“Incautos” Miguel Bardem-en laugarren filma da, azkenengo pelikula egin ebanetik 3 urte igaro ostean estreinau dana. Bardemek Ernesto Alteriok antzezten dauan iruzurti baten istorioa kontetan deusku, txikitatik timo eta engainuaren aditua izaten lagundu deutsien bizimodu aldrebes baten barri emonaz. “El Manco” ezizenez ezagututako gizona euki dau maisu eta honek Federico iruzurti handia aurkeztuko deutso. Horren bitartez, Ernestok aberatsak eta politikariak engainetan ikasiko dau, harik eta Pilar, Federicoren maitale ohia, ailegau arte. Hirurek maitasun, gorroto, mendeku eta diru-goseaz betetako triangelua osotuko ...

Seres queridos

Bizkaie! 2004-08-06 00:00   Zinemea
Teresa de Pelegrí eta Dominic Harar-ek zuzendu eta idatzitako filma dozue Leni eta Rafiren istorioa kontetan dauan “Seres queridos”; istorio osoa Madrilen garatzen da gau bakar baten. Lenik mutil-laguna aurkeztu gura deutso familiari, baina arazo bat dago; izan be, Rafi palestinarra da eta Leni judua. Egoerea gehiago korapilatuko da Leniren amak ez dauzala bien arteko hartu-emonak onartzen esaten dauanean. Baina, problemak ez dira hortxe amaituko; izan be, Rafiri afariko zopa izoztua leihotik jausi eta handik paseoan dabilen gizon bat hilko ...

Paco de Luciak 2004ko Arteetako Asturiaseko Printzea Saria irabazi dau

Bizkaie! 2004-08-06 00:00   Musikea
Gitarra-jolearen diskografian, Friday Naight diskoak arrakasta handia lortu eban. Fantasia flamenca (1969), Recital de guitarra (1971), El duende flamenco de Paco de Lucia (1972), Fuente y caudal (1973), Almoraima (1976), Solo quiero caminar (1981), Paco de Lucia en Moscu (1986) eta Luzia (1998) diskoak nabarmenduko geunkez; horrezaz gan, La Sabina, The Hit, Carmen, Montoyas y Tarantos eta Sevillanas filmetako soinu bandak egin ditu gitarra-joleak. Bost urte disko barririk grabau barik egon ostean, aurten 'Cositas buenas' diskoa kaleratu dau. Bizkaie!