Eskuko telefonoen aplikazinoetan euskerea bultzatu guran
2007-07-16 02:00 Euskerea berbagaiEuskerea eskuko telefonian zerbitzu-hizkuntza izateko helburuagaz, Hizkuntza Politikarako sailburuordetzeak hartu-emonak ditu eskuko telefonoen produktore nagusienakaz (Sony-Ericsson, Alcatel, Nokia, Motorola eta abar) eta telefonia zerbitzua eskaintzen daben enpresa nagusienakaz (Euskaltel, Telefonica-Movistar, Vodafone, Orange, Yoygo, Eroski, Carrefour eta abar).
Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordetzeak hartu-emonak ditu eskuko telefonia arloko operadore nagusienakaz eta telefonoak egiten dituezan enpresa nagusienakaz telefono zein telefoniako zerbitzuetan euskerea bultzatzeko.
Telefonoetan zein telefonia enpresek emoten dituezan zerbitzuetan euskerea zerbitzu-hizkuntzea izateko, Madrilen bilerak izan ditue Patxi Baztarrika Hizkuntza Politikarako sailburuordeak, Erramun Osa Koordinazinorako zuzendariak eta Lorea Bilbao Hizkuntza Politikarako aholkulariak, telefono produktore eta telefonia enpresen ordezkariakaz.
Eusko Legebiltzarrak martiaren 30an legez besteko proposamen bat onartu eban. Proposamen horretan, Eusko Jaurlaritzearen Hizkuntza Politikarako sailburuordetzeari telefono produktore eta telefonia arloko enpresakaz hitzarmenak sinatzeko eskatzen jakon, euskera arlo horretan sartu ahal izateko.
Gauzak holan dirala, euskerea eskuko telefonian zerbitzu-hizkuntza izateko eta Eusko Legebiltzarrak egindako legez besteko proposamena beteteko, Hizkuntza Politikarako sailburuordetzeak hartu-emonak ditu eskuko telefonoen produktore nagusienakaz (Sony-Ericsson, Alcatel, Nokia, Motorola eta abar) eta telefonia zerbitzua eskaintzen daben enpresa nagusienakaz (Euskaltel, Telefonica-Movistar, Vodafone, Orange, Yoygo, Eroski, Carrefour eta abar).
Hizkuntza Politikarako sailburuordetzeak telefono produktore eta operadoreakaz izandako hartu-emonen helburuak honako honeek dira: euskerea eskuko telefonoen menu eta aplikazinoetan zerbitzu-hizkuntza legez jartea eta erabiltzaileei euskeradun telefonoak eskaintzea eta telefono horreen zabalpena eragitea. Helburu horreei esker, Euskera Sailaren esanetan, erabilera orokorreko sektore horretan euskereak zor jakon lekua hartuko dau.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!