Musikearen eta kulturearen ganeko gogoetak

Bizkaie! 2003-03-01 00:00   Musikea
Kulturea diru iturri? Kultureak ez dau dirurik emoten eta hortxe dago arazoa. Berez kultureak ez leuke diru etekinaren itzala alboan izan beharko, kulturea defizitarioa izan beharko litzateke definizinoz, ondasun publiko bat baina argi dago musikeari jagokonez behintzat, teoria hori errealidadetik urrun dagoala. Musikea negozio bihurtu da eta negozioaren -tasun edo -keria hori galtzen joan dan neurrian, ardurea eta urduritasuna handitzen joan dira orain dagoan punturaino. Erreakzino ugari sortarazo zituan orain dala gitxi Alaska ospetsuak egindako adierazpenak: 'Ez dot aitzen zelan ...

Zertarako berba gehiago?

Bizkaie! 2003-03-01 00:00   eretxia
Horixe da, irakurle, gaur hasitako nire ibilbidearen helburua. Lortu ala ez, aparau ala huts egin, denporeak esango dau. Mila esker, irakurle, bidaide izatearren. Iñaki Atxutegi

Makailao brandadea entsaladeagaz

Bizkaie! 2003-03-01 00:00   Jan edanak
Zelan egin: Brandadea egiteko, kazola batean ipiniko doguz esnea eta ura biak nahastean. Likido horretan sartuko doguz patatak egosten joan daitezan gatz apur bat botata. Bor-bor hasten danean, 20 minututan eukiko dogu bertan egosten eta behin denpora hori pasetan danean, lapikoa surtatik atara. Behin kazolea kanpoan dagoala, makailaoa bertara bota behar da eta lehendik izango dauen beroagaz makailaoa egingo da. Prozesu hau bost bat minutukoa izango da, ez gehiago. Ondoren iraztontzi batetik pasau eta, era horretara, alde batetik, makailaoa patatakaz ...

Amets zoroaren lehenengo pausuak

Bizkaie! 2003-03-01 00:00   Antxinakoak Geurera
'Eguna' egunkariak ez eban asko iraun. Gerreak jarraitzen eban bidearen eraginez, 1937ko bagilaren 13an ikusi eban bere azken zenbakia, 139.a. Ezusteko galanta izan zan, azken ale honetako azalak amaiera honen barririk ez emoteak erakusten dauen moduan. Gero, tarte luzea: 53 urte pasau ziran barriro amesa gauzatzeko. 'Egunkaria', ames zoroa, errealidade bihurtzen daben guztiei Asier Madarieta eta Iñaki Goiogana, Euskal Abertzaletasunaren Museoko eta Agiritegiko teknikariak.

Disketteari agur!

Bizkaie! 2003-03-01 00:00   sarean
Disketeei agur, 'memory bird' izenekoei ondo etorri Ekipo barrietan aukera nahiko garbia dogu merkatuan: alde batetik, CD-ROM sistema ezaguna eta, bestetik, USB memoriak, sarritan 'memory bird' izeneko tresnak. 'Memory bird' da Dell enpreseak eskaintzen dauen sistemea disketeak ordezkatzeko: oso txikiak dira, boligrafo baten antzekoak eta, pisu gitxikoak, nahikotxu memoriadunak eta horrezaz ganera, prezio merkeko tramankuluak dira. Honezkero, informatikako edozein dendatan topau geinkez 20-30 euroan (Dell enpresearenak) edo karuagoak (Compaq markakoak); gure ordenagailuan klabija bategaz eranstea da bidea 'plug and play ...

Maroko (I)

Bizkaie! 2003-03-01 00:00   Bidaide
Testua eta argazkiak, Zigor Aldama OHARRA / BIZKAIE!: Zigor Aldamaren 'Asiako Hego-ekialdea' izeneko erakusketea ikusgai dozue Leioako Campuseko Erakusketa Aretoan, zezeilaren 18tik martiaren 12ra. Danetara, 70 argazki eta handik ekarritako gauzak dagoz ikusgai.

Gozotzaileak: azukerea eta eztia

Bizkaie! 2003-03-01 00:00   Jan edanak
Elikagai bera izan arren jatorria desbardina izan daitekela aitatu dogu gaur eta arlo honetan persona bakotxaren eretxiak eta jarrerak errespetagarriak dira. Gai honegaz lotuta, Jean Trémoliér handiaren esaldi bat aitatu gura deutsuet horren inguruan gogoeta egin edo besterik ez bada be, kuriosidade hutsagaitik irakurri daizuen: 'Hasiera baten txarrikiaren inguruko tabua artzain nomadentzako zera izan zan, arerioaren -egipziar nekazarien- elikagaia ukatzea. Gaur egunn, elikagai naturalen mitoa, bizimodu industrializatuaganako ukapena izan daitekee, elikagai bat jaterakoan elikagai hori sortu dauen zibilizazioagaz bat egiten ...

Gazteak euskal hiztun dira?

Bizkaie! 2003-03-01 00:00   Euskerea berbagai
Erramun Osa

About Schmidt

Bizkaie! 2003-03-01 00:00   Zinemea
Joseba Terreros

Piano-jolea

Bizkaie! 2003-03-01 00:00   Zinemea
Joseba Terreros

Santutxu dantzan

Bizkaie! 2003-03-01 00:00   Bertsolaritzea
Santutxu dantzan Doinua: Dantzari Dantzako Aitte San Migel 1 Mende erdi da Karmelo elizan sortu ebela Gaztedi, zuok atara kontuak baina nahiko iruditzen jat neuri. Nahiz ta ordutik pasau dabezan hamaika mila komeri, gauza fuerte bat kontau behar dot arnas hartu ta eseri. 2 Egia esan Gaztedi legez ez dago hainbeste talde, Euskal Herria dantzan jarri dau puntaz punta, aldez alde. Orain fraileek eta udalak, zergaitik eureri galde, lokaletatik bota nahi dabe: fuera, hanka, ospa, alde!! 3 Fraileen laguntzaz sortu ...

Kaliforniako ardaoak

Bizkaie! 2003-03-01 00:00   Jan edanak
Zorionak Mikel Garaizabal Mikel Garaizabal enologo eta Bizkaie!-ko kolaboratzaileak idatzitako 'Mahatsaren orpotik dator. Euskal Herriko ardoak' gida eta hiztegia Gourmand Worl Cook Awards 2002 sarietarako proposatu dabe. Ardaoaren ganean euskeraz idatzitako lehenengo liburua da eta aitatutako sarietan hautagai izateko euskeraz idatzitako liburu bat aukeratzen daben lehenengo aldia. Sukaldaritza eta ardaoen ganeko argitalpenen nazinoarteko lehiaketa bakarra da hori eta esan daiteke ardaoen ganeko liburuen 'Oskarrak' dirala. Aurten, 60 herrialdetako eta 40 hizkuntzatan idatzitako 3.500 liburu aurkeztu dira. Hezkuntza arloko ...

Euskaldunak Txile, Kalifornia eta Nevadan

Bizkaie! 2003-03-01 00:00   Euskaldunak munduan
Kaliforniako San Franciscoko Kultur Etxearen 21. urtebetetzea AEBetako San Franciscoko Euskal Kultur Etxeak 21. urteurrena ospatu dau oraintsu eta berenberegi preparautako ekitaldiak ugari izan ziran. Ospakizunaren harian, NABOren (Ipar Ameriketako Euskal Etxeen Erakundea) neguko topaketea be bertan egin eben. Eguneko aztergaien zerrendan gai asko jorratu zituen baina garrantzitsuenetakoa Euskadin datorren garagarrilean egingo dan Euskal Kolektibidadeen Nazinoarteko Kongresura joango diran ordezkarien aukeraketea izan zan. San Franciscoko Euskal Kultur Etxearen 21. urteurreneko ekitaldien artean kirolak be aparteko lekua izan eban eta oso ...

Iñaki Garcia Uribe: 'herriagazko maitasuna baino ez dot nik etxean ikusi'

Bizkaie! 2003-02-15 00:00   Kulturea
5. Mendizalea, argazkilaria, ikertzailea, idazlea, komunikatzailea...; zeregin edo afizino horreetatik zeinegaz identifiketan zara? AITA izan naz orain zortzi hilebete eta zoratzen nago, sekula bizi izan dodan sentsazinorik onena da. AXULAR ekarri dot mundura eta berari eskaini deutsat liburua. Edozelan be, gustau jat itauna eta banan-banan erantzungo deutsut. Mendizale sentiduten naz gehienbat, kirolik osoena da eta Orozkon bizi naz, zer gehiago behar dot!. Argazkilari: argazkilari baten semea baino ez naz, aitak erakutsi deust nik dakidan guztia. Ikertzaile: hoba ikertzaile banintz!, papel ...

Ardaoa eta erlijinoak

Bizkaie! 2003-02-15 00:00   Jan edanak
Judutarren ardoa (Kosher ardoa) Kosher ardaoa da juduek edan leikien ardao bakarra. Juduen erlijinoan ardaoa sano garrantzitsua da jai ospakizun seinalatuetan, berbarako Pazko garaian edo barikuetan egiten dituen ospakizunetan; esandako moduan, ardaoa da hartu leikien fermentautako produktu bakarra (baldintza nagusia, beti euren errituari jarraituz egitea da). Ardaoa elementu garbia da judutarrentzako eta, dakigunez, juduek gauza 'puruak' baino ez ditue jaten. Euren testu sagraduak (Tora) dakarrenez, judua ez dan persona batek ezin leike ardaoa ukutu. Judu askok ez deutse judua ez ...

'Anexiñua Oñatiarrez'

Bizkaie! 2003-02-15 00:00   Euskerea berbagai
'Anexiñua Oñatiarrez' / Bertsuak Lehen agerraldixa / Sarrerako bertsuak Aloña Mendi aldamenian Leku nasai, zabalian, Oñati eder ikusten dogu aurtengo Herri Hegunian; Batian ta bestian (e) Plaza eta kalian Jentia dabil gustora, Jai-giro polit honen barruan Orain dator antzerkira. Urte batzuk tartian dirala Berriz hemen gaittuzue, Artista kaskarrak gariela Zuek ondo dakizue; Baiña herriko saltsak (e) Ohitturak eta dantzak Ikusiko dittuzue, Borondate on apur batekin Asko gustauko xatzue. Gaurko antzerki apal honetan agertuko dogun gaixa, Oñatin gertatu zan benetan hori da kontu ...

Errefreskoak eta batidoak

Bizkaie! 2003-02-15 00:00   Jan edanak
Light edariakaz zer? Danok ezagutzen doguz light edari freskagarriak, publizidadearen eraginez, lar ondo sartu deuskuezan edariak; kontua da ze azukerearen ordez sakarinea edo ziklamatoa gehituten deutsiela. Dana dala, ez dira oso gomendagarriak, badakigulako gozotzaile artifizial horreek (sakarina, ziklamatoa...) erabiltea ona izan daitekela kasu zehatz batzuetan baina gozotzaile artifizial horrek neurri barik hartzea be ez da ona ze gehiegizko kontsumoaren ganeko azterlanik oraindino ez dagoalako, hau da, ez dago jakiterik ze eragin izan leikien gorputzean (beti be, gehiegizko kontsumoa dagoanean). Labur ...

Euskal irakaskuntzearen jatorria

Bizkaie! 2003-02-15 00:00   Antxinakoak Geurera
Ikasleak jaun eta jabe Errotatxuetako geletako argia hego-sartaldetik hego-mendebaldera sartzen zan eta horixe bera gomendatu zan beste ikastola guztientzako be. Horrezaz ganera, ikasleentzako giro erakargarria sortzeko ahaleginetan, gelako altzariak baserrietan erabilitakoak izaten ziran, holan umeentzako arrotzak izango ez ziralakoan. Mahaiak handiak ziran eta mahai bakotxean launaka jesarten ziran ikasleak, era horretara, bakotxaren nortasuna bermatuteko eta, era berean, sozializazinoa eragiteko. Hori guztia aintzat hartuta, ikastola horretan, orduan puntan egozan metodo eta baldintzak erabilten zituen irakaskuntzearen kalidade mailarik onena eskaintzeko. Horren ondorioz ...