Getxoarte, artista gazteen erakuslehioa
2006-05-11 02:00 KultureaMaiatzaren 19tik 21era, Getxoarte 2006 ekimenak 60 artista gazteren partaidetzea izango dau aurten.
Getxoarte 2006 ekimenak 60 artista gazteren partaidetzea izango dau aurten. Euskal Herriko arte plastiko eta bisualen sorkuntza barria bultzatzeko eta sustatzeko asmoa dauen ekimena maiatzaren 19tik 21era bitartean izango da Areetako Geltokiko plazan. Bisitariek oso lan desbardinak izango ditu ikusgai: pinturak, argazkiak, marrazkiak, grabatuak eta ikus-entzunezkoak, besteak beste.
Getxoko Kultur Etxeko iturriek jakinarazo dabenez, orain dala sei urte sortu zan Getxoarte, Arte Sortu Berrien Aretoa, arte proposamenik gazteenen erakusleiho izateko eta, era berean, sortzaile barriek euren lana ezagutzera emoteko helburuagaz.
Ganera, artista gazteek esperientzia praktikoa daukie Getxoarteri esker eta euren lanetan interesautako personakaz zuzeneko hartu-emonak izatea ahalbidetzen da, bai publikoko jenteagaz baita sektoreko profesionakaz be.
Getxoarten aukera artistiko danak sartzen dira, proiekturik personalenetatik hasita taldeko proiektuetaraino. Ganera, euskal arte garaikidearen orainaren eta etorkizunaren irudi bizia be da. Aurtengo partaide gehienek Euskal Herriko Unibersidadeko Arte Ederren Fakultadean ikasten dabe.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!