Euskal Film Laburren Zikloa Berrizen

Bizkaie! 2006-05-09 02:00   Barriak

Berrizko Udaleko Euskara Sailak eta Kultura eta Bardintasun Sailak Euskal Film Laburren zikloaren hirugarren edizinoa antolatu dabe maiatzaren 11n hasi eta bagilaren 1era bitartean.

Berrizko Udaleko Euskara Sailak eta Kultura eta Bardintasun Sailak Euskal Film Laburren zikloaren hirugarren edizinoa antolatu dabe maiatzaren 11n hasi eta bagilaren 1era bitartean. Holan ba, eguenero, euskal film laburrak ikusteko aukerea izango da Berrizen. Emonaldiak maiatzaren 11, 18, 25ean eta bagilaren 1ean izango dira, iluntzeko 20:00etan hasita, Berrizko Kultur Etxean.

Aurten hirugarren edizinoa beteko dau film laburren zikloak eta, besteak beste, Euskal Filmotekea, Donostiako Larrotxene Kultur Etxea, Lekeitioko Zinemaldia eta Hegoak alkartearen laguntzinoagaz antolatuko dabe. Film laburren zikloaren helburua Euskal Herrian egiten diran film laburrak ezagutzeko aukerea eskaintzea da eta, batez be, jente gazte eta helduari zuzenduta dago.

Eskainiko diran filmetatik, honakoak dira nabarmentzekoak: Iban Gorriti durangarraren '¿Que pasa por la calle?'; Julio Medemek 1987. urtean filmatutako 'Las seis en punta'; Telmo Esnal eta Asier Altunaren 'Txotx' eta '40 ezetz'; edota Hegoak alkartearen eskutik bagilaren 1ean eskainiko diran 'Petunias', 'Coolness', 'Butler' eta 'La primera mentira'.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu