Domekan, Herri Urrats Senperen

Bizkaie! 2006-05-11 02:00   Euskerea berbagai

'Aintzirarat' lelopean, datorren domekan, hilak 14, Seaska ikastolen aldeko hitzordu berezia dago Senpereko lakuaren inguruan: Herri Urrats.

Datorren domekan, hilak 14, hitzordu berezia dago Senpereko lakuaren inguruan. Aurtengo Herri Urrats 'Aintzirarat' lelopean dator eta, aurreko urteetan legez, Seaska ikastolen aldeko jaietan lehenengoa izango da.

Musika, antzerkia, zirkoa, jantzea… gustu guztiak beteko dituan egitarauari esker zer ikusi eta zer entzun izango da. Egun osoan, hainbat ekitaldi eta kontzertu (pop, rock, folk, munduko musika) izango dira. Musikan bat nabarmentzekotan, Gernikako Ken 7 taldea bertan egongo dala esan geinke. Antzerkian, Korsikako Canta U Corsu Populu taldeak ikuskizuna eskainiko dau eta umeek be euren txokoa eukiko dabe, Kili Kolo zirkoagaz. Informazino gehiago, egitarau osoa, zelan ailegau eta abar luzea www.herriurrats.com webgunean topauko dozue.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu