Mintza Eguna´06 bagilaren 3an Iruñerrian

Bizkaie! 2006-05-11 02:00   Euskerea berbagai

Datorren bagilaren 3an, zapatua, Topaguneak Euskal Herriko mintzalagun, berbalagun, solaskide, mintzakide eta abarren Mintza Eguna antolatu dau Iruñerrian.

Datorren bagilaren 3an, zapatua, Topaguneak Euskal Herriko mintzalagun, berbalagun, solaskide, mintzakide eta abarren Mintza Eguna antolatu dau Iruñerrian. Euskerearen erabilerea lantzeko programa horreek gaur egun 1.300 lagun batzen ditue, urietan batez be.

Danetara, 22 herri eta uritan garatzen da, lekuan lekuko euskera alkarteen ekimenaz gan, euskaltegi eta Udal Administrazinoakaz alkarlanean. Honeek dira:

*Araba: Bat be ez.

*Bizkaia: Arrigorriaga, Berriz, Derio, Durango, Enkarterriak, Erandio, Ermua, Gernika, Getxo, Larrabetzu, Mahatserria (Bilbo), Mallabia, Muskiz eta Ortuella.

*Gipuzkoa: Arrasate, Bergara, Donostia, Elgoibar, Hernani, Lasarte-Oria, Ordizia eta Pasaia.

*Nafarroa: Iruñerria (Iruñeaz gan, Antsoain, Arangurengo ibarra, Artika, Atarrabia, Barañain, Berriozar, Bidaurreta, Burlata, Etxauri, Oltzako Zendea, Orkoien eta Zizur).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu