Lata baten irudia 11,7 miloe dolarretan

Bizkaie! 2006-05-10 02:00

Andy Warhol artistearen ‘Small Torn Campell Soup Can (Peper Pot)’ obrea 11,7 miloe dolarretan (amerikar) saldu barri da.

Andy Warhol artistearen ‘Small Torn Campell Soup Can (Peper Pot)’ obrea 11,7 miloe dolarretan (amerikar) saldu barri da. Erosketea enkante bidez izan da, New Yorkeko Christie´s enkante-etxe ezagunean. Eroslea jentez ganezka egoan aretoan bertan izan zan baina enkantean telefonoz be ebizan parte hartzaileak.

Obran, Warholek estadubatuek artearen munduan daukien jarrera konsumistea salatzen dau. Holan, lata bat agiri da pintauta, koadroaren irudi nagusi legez.

Bilduma osoan, pop eta rock munduko artistak, ezer gitxi adierazoten daben irudiak eta kulturearen ikonoak jasoten eta barregarri ixten ditu artisteak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu