Van Morrisonen Bilborako bi kontzertuetarako sarreren erdiak baino gehiago saldu dira honezkero

Bizkaie! 2006-05-09 02:00   Musikea

Van Morrison musika irlandarrak Bilboko Euskalduna Jauregian joko dau bagilaren 27an eta 28an, eta bi egunetarako sarreren erdiak baino gehiago saldu dira honezkero.

Van Morrison musika irlandarrak Bilboko Euskalduna Jauregian joko dau bagilaren 27an eta 28an, eta bi egunetarako sarreren erdiak baino gehiago saldu dira honezkero. Belfastekoak, martiaren 3an kaleratu eban Pay the Devil izenburuko disko barria aurkeztera etorriko da Bilbora datorren bagilean.

Musikari irlandarraren 2006ko birea hasi barria da, Chicagon eta New Yorken emondako bi kontzertugaz. Bertan, Playhouse, Your cheating heart edo There stands the glass abesti barriakaz batera, betiko klasikoak jo zituan ganezka egozan aretoetan.

Bilboko bi kontzertuetarako, Espainiatik, Frantziatik eta Italiatik be erosi ditue sarrerak. Bizkaiko uriburuan jo ondoren, Van Morrisonek Europako bireagaz jarraituko dau, Alemania, Eskozia, Irlanda eta Ingalaterrara osterak eginaz.


Spirit of the dance

Bestalde, kultura irlandarreko musika eta jantza munduko erritmo eta dantza desbardinakaz buztartzen dituan Spirit of the Dance ikuskizunerako sarrera guztiak agortu dira. Emonaldia Bilboko Euskalduna Jauregian izango da, maiatzaren 24an.

Prentsa espezializatu estadubatuarrak apoteosikotzat jo dau ikuskizuna. Argiztapen bikaina, jantzariek modu ikusgarrian mobiduten ditue oinak, dinamismoa da nagusi eta koreografiak ikaragarriak dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu