Sudango gatazkea
2004-08-20 00:00 txutxu-mutxuan
Oposizinoko talde bakarra dago?
Ez, Darfurreko mendebaldeko lurraldean be oposizino handia dago, baina eremu honen kasuan 50.000 pertsona hil dira eta 200.000 inguruk alde egin behar izan dabe euren etxebizitzetatik, Chad-en babesteko. Hori guztiori Sudango armada ofizialak egindako sarraskiaren ondorioetariko bat izan da. Edozelan be, gobernuak dino Darfurreko matxinoak Hegoaldekoakaz dagozala hartu-emonetan. Iparraldeko politikari islamista garrantzitsu bat, Hassan al-Turavi, askatu egin dabe, bake akordioak bultzatzeko keinu modura. Al-Turavi orain dala urte bi atxilotu eben, hegoaldeko oposizinoagaz akordio bat ...
Nortasuna defendiduten
2004-08-20 00:00 Antxinakoak Geurera
1789ko urtea heldu zanean, aspaldiko partez Luis XVI Erregeak Versallesen ospatu behar ziran “Estadu Batzarrak” deitu ebazan. Euskaldunek lurralde eta estamentu bakotxeko ordezkariak aukeratu ebezen eta aldarrikapenak batu be, “kexa koadernoak” deitutakoetan. Kontua da, hurrengo hilabeteetan ospatutako batzarrek beste bide bat hartu ebiela, batez be gizarteko atalik apalenetako kideek erantzunkizuna hartuta Konstituzino barria egiteko asmoa agertu ebenean, Erregetzearen kontra eginez. Holan ba, Errepublikearen aurrean egoazan euskaldunak be.
Hurrengo hilabeteetan gauzak arin joan ziran eta ez euskaldunen mesederako: gorago esan dodan ...
Sic transit gloria mundi edo amets teknologikoaren amaierea
2004-08-20 00:00 eretxia
Estadu espainiarrean, berbarako, Telefonicaren eskutik sortutako Terra enpreseak Lycos amerikarra erosi eban. Ondorioa ezin argiagoa zan: Espainia Estadu Batuak dragoi ekonomikoari enpresak erosteko kapaz bazan, edozein mirari zan posible.
Orain gitxi irakurri dogu barria: Terrak Lycos saldu dau. Bat baino gehiagok itaundu egingo deust zenbat irabazi dauan Terrak salmentan, normalean holako operazinoetan irabaziak izaten dira eta. Erantzuna irribarre bategaz dator. Salmenta prezioa erosketearen ehuneko bat baino ez da. Bai, ondo irakurri dozu: 2000. urtean Villalongaren eskutik 12.500 miloi dolarretan ...
Bilbaoko Konparsak alkarlanean, Iñaki Uriarteren omenez
2004-08-20 00:00 Kulturea
Banaka antolatutako ekimenak
Konparsek banaka antolatu dabezan ekimenak be egongo dira Bilbaoko Aste Nagusian. Holan ba, Pinpilinpauxa konparseak antolatuta, gizonezkoen ‘striptease’ bat egongo da ikusgai abuztuaren 14an. Graffitien lehiaketea be antolatuko dabe ganera, bertoko eta Eslovakiako parte hartzaileakaz.
Mamiki konparseak arabiar bazkaria antolatu dau hilaren 21erako, beste hainbat ekitaldiren artean. Konparsa honetako kideek Emakumezkoen Athletic futbol taldea omenduko dabe.
Ekitaldi faltea ez da egongo aurtengo Bilbaoko Aste Nagusian. Honeek konparsek antolatu dabezanetariko batzuk dira, baino askoz gehiago egongo dirala esan ...
Txipiroi piper beteak
2004-08-20 00:00 Jan edanak
Txipiroi piper beteak
Osogaiak:
- 30 piperberde (ez oso txikiak)
- 1 kg. txipiroi garbi
- 2 kipula
- 2 berakatz-ale
- Oliba-orioa
- 65 gr. Gurina
- 65 gr. urun
- ½ litro esne
- Gatza
- Piperrauts zuria
Zelan egin:
Piperrak beteteko erabiliko doguzan txipiroiak prestatuko doguz lehenengo, behar gehien emoten dabe eta. Holan ba, txipiroi garbiak txiki-txiki ebagiko duguz. Bitartean, kazuela bat iminiko dogu oliba-orio apur bategaz, bertara berakatz-ale txikituak eta kipula txikitua botako doguz, eta biak batera gorrituko doguz gatz apur bategaz.
Beste kazuela baten gurina ...
Dietea eta loditasunaren inguruan benetakoak ez diran siniskera batzuk
2004-08-13 00:00 Jan edanak
Dieta orekatua gura izan ezkero, zereal, lekale eta patatek dietaren oinarria izan beharko leukie eta gogoan euki neurriz jan ezkero ez dauala ezerk be loditzen.
Karbohidratoak jaten doguzanean, gure pankreasak insulinea jariatzen dau eta honek, beste funtzino askoren artean, gorputzean koipea sortzea be eragiten dau; funtzino hau guztiz beharrezkoa da gure gorputza modu osasuntsu baten mantentzeko. Insulinearen jario honek loditasun handia eragin ahal izateko, oso kopuru handitan isuri beharko leuke pankreasak eta hori pasetako karbohidrato kantidade handiak jan beharko geunkez ...
Etenaldiak hartzidura alkoholikoan (I)
2004-08-13 00:00 Jan edanak
Asko dira hartzidura alkoholikoaren etenaldiak sortarazoteko arrazoiak eta, kasu batzuetan, arrazoi bat baino gehiago pilatzea be leitekeana da; edozelan be, ohikoenak ondorengoak dira:
- Muztioan emoten dan elikagarrien bakotasuna edo eskasia.
- Muztioaren aireztatze eza.
- Tenperatura altuegia edo bajuegia hartziduran.
- Alkohol eta azukre kontzentrazino altua.
- Mahastien zaintzarako erabilten diran pestizidak.
- Mikroorganismoen arteko elikagarriak hartzeko lehia.
- Kate motzeko gantz-azidoen eragin toxikoa.
- ...
Imanol Sarasola,
Enologoa
Miñez gatoz...
2004-08-13 00:00 Antxinakoak Geurera
Jakina da “Euzko” moduko aldizkari batek ez ebala diru etekinik emoten, baina helburua zein zan ikusita EAJk eutsi egin eutson. Dana dala, 1934ko bagilean, galerak lar handiak zirala eta zarratzea erabagi eben jeltzaleek.
Erabagia zein izan behar zan ikusita, euskaltzaleak zarratzearen kontra agertu ziran eta horreen artean sutsuen Augustin Zubikarai izan zan. Oraindino gordeten da, berak, Ondarroako Euzkeltzale-Bazkuna alkartearen izenean, EAJren Bizkaiko agintariei bialdutako kartea. 1934ko bagilaren 27an idatzi eutsien, “Euzko” argitaratzearen alde gogor eginaz. Kartearen hasikeratik ikusten zan bere ...
Ho Chi Minh (Saigon II)
2004-08-13 00:00 Bidaide
Otorduetako ohiturak eta garbitasuna
Ho Chi Minh uriko eta, oro har, Vietnam osoko bizimoduan gauza bi dira guretzat gatxenak barruratzeko: jatekoa eta leku gehienetan ikusten dan garbitasun faltea. Kontuak kontu, bidaiari gehienentzat nahikoa gogorrak izaten dira urira heldu eta bertan emoten dabezan lehen orduak eta egunak.
Sukaldaritzeak ez dauka bape zerikusirik geureagaz eta batek baino gehiagok barau egitea erabagiko dau mahai gainean sugea erreta edo txakur okelea ikusten dauanean. Horrezaz ganera, kakarraldoak, labezomorro, kilker edo txirri-txirriak be euren espezialidadeak dira ...
'Bilbo Berbaz Berba'
2004-08-13 00:00 Euskerea berbagai
“Berau idazten dabilenak ezin berbaz adierazo leike Larraskituko atzen bost euskaldunakaz euskeraz berba egikeran sentitzen dauan zirrarea, batez be, baldintza arruntatan berau izan beharko zalako neure jatorrizko euskalkia. Ezin sarrera hau amaituko neuke gogorarazo barik euskaldun honeek jasan dabezan mezpretzu, deitore, erdeinu eta sufrimenduak euskaldunak izateagaitik” berbakaz deskripzino labur bat emoten dau Gamindek bere beharraz. Ez da erreza jakiten zer sentiduko eban orduan, baina gaur egungo egoerea ikusita, argi dago aro baten azkena ikusi ebala.
Orduko Bilboko euskerea izan ahal ...
Udako kanpamentuak: denporea pasetako edo eduketako?
2004-08-13 00:00 eretxiaKanpamentuetako begiraleen lana aitatu gura neuke. Gazteak izaten dira, diru gitxi kobretan dabe (edo bapez) eta normalean ez dira profesionalak izaten. Hori entzunda, baten batek pentsauko dau ez dabela konfidantza askorik merezidu. Baina behar egiteko daukien gogoak bakotasun danak baino gehiago dira.
Horregaitik mingarriak iruditzen jataz begiraleek kontetan deustiezanak, ume askok eta euren gurasoek euren beharra ez dabela aintzat hartzen esaten deustienean, hatan be. Zaindari modura hartzen dabez begiraleak eta errez baino errezago ahazten dabe begirale horreetatik hamaikatxu gauza ikasiko ...
Japoniako ikasleentzat barri txarrak
2004-08-13 00:00 sarean
Gurasoak pozik egongo dira asmakizun honegaz baina ume eta gazteei piper egiteko aukerea amaitu jake eta ez dogu uste hain pozik egongo diranik.
Txartela eskolara sartu eta urtetako orduak kontroletako asmau bada be, pentsau daigun bateren batzuk beste asmo batzukaz garatzen dabela. Berbarako, tabernetan, diskoteketan edo zineman. Gurasoek, holan, euren seme-alabak sartzen diran lekuen barri eukiko dabe eta “lasaiago” egongo dira (antza). Baina ez deutsiegu itaundu gazteei asmakizun honen ganean zer uste daben, entzutekoak entzun gura ez doguzalako edo.
Gotzon ...
Adolfo Arejita: 'euskerea dana beharrean dago'
2004-08-13 00:00 BarriketanTomate-zopea albahakeagaz
2004-08-13 00:00 Jan edanak
Tomate-zopea albahakeagaz
Osogaiak:
500 gr. tomate heldu, bakotxa lau zatitan ebagita.
Gatza.
Sagar-ozpina.
50 gr. Oliba-orioa
Berakatz-atal bat, bihotza kenduta.
500 gr. ur.
4 albahaka orri.
100 gr. ogi siku (kanpoko azala)
Zelan egin:
Tomate helduak uretan ondo garbitu eta lau zatitan ebagiko ditugu. Thurmix-aren basoan sartu eta gatza, ozpina eta oliba-orioa ganeratuko doguz. Bitartean, berakatza bitan zatitu eta ondo garbitutako albahaka orriakaz batera, tomateak daukaguzan basora botako dogu. Gero, ura ganeratuko ...
Nire anaiaren kotxeko argiak (l’homme, l’être, la maladie): Txuma Murugarrenen disko barria
2004-08-13 00:00 Musikea
Orain arte, hainbat talderen babesean eta bakarka be ibili da. Musikan egin dauan ibilbide luzeari 1984an emon eutson hasikerea aspaldian Bizkaian bizi dan oreretar gazte honek; urte horretan, Viuda de Lopez taldeak, pop haizeak erakutsi eutsozan, indar betean ebilen rock radikalari. 1988an, Ttak Ahula taldea sortu eban eta pare bat urte beranduago Sasoi Ilunak taldearen boladea hasi zan. Ordura arte ohikoa ez zan estilo bategaz agertu jakuzan eta hiru disko eder grabau ebezan, 1991n “Sasoi Ilunak”, 1993an “Herri Xumeak” eta ...
Bost aholku opor sasoian ordenadorea seguru egoteko
2004-08-13 00:00 sarean
Laburrean, honeek dira kontsejuok:
1.- Seguridade partxeak erabili. Gehien erabilten doguzan programa informatikoen seguridade arazoak zeintzuk diran jakinda, horreek konpontzeko partxeak imini daitekez. Internetetik be egin geinke hau.
2.- Antibirusa. Ezin dogu ahaztu, baina, eguneratzen joan behar dogula, birus barriak dagoz eta.
3.- ‘Firewall’ak instalau. Inok gure ordenadorean dagoan informazinoa ez ikusteko.
4.- ‘Anti Spam’ erremintak instalau. Gura ez doguzan mezu elektronikoak ez jasoteko balio dau, holan, ekipoa seguruago egongo da.
5.- Ondo erabili ordenadorea. Birusei aurre egiteko, segidu beharreko ...
Kokein taldearen lehen disko luzea laster kalean
2004-08-13 00:00 Musikea
Eibarko taldeak aurreko urtean kaleratu eban estreinako maxi-diskoa. Urtebetean hemetik eta handik geratu barik ibili dira zuzenean joten. Talde sendoa da Kokein; orain hilabete batzuek Julio Kageta taldeko Iker bosgarren partaidea gehitu jaken gitarretan eta, beraz, Zaloak zuzentzen dauan taldearen soinua gogorragoa da.
Kokein taldea 1999an sortu eben Luther, Ehun Kilo eta Kukka lako taldeetan ibilitako Txitxes, Jatsu, Zaloa eta Fory-Storbaisek; azken honek Kafha taldeko bateriari itxi eutson lekua geroago.
Eibartarrek laguntzaile onak euki dabez beti eta aitagarrienetakoa produkzino artistikoaren ...
www.vascosmexico.com
2004-08-13 00:00 Euskaldunak munduan
Gune barriak atal ugari ditu, tartean barriak, inkestak, futbola eta 2.900 argazki baino gehiagoz osotutako artxiboa. Atalotan nabegetako, baina, derrigorrezkoa da izena emotea. Dobanekoa dala azpimarratu behar da, eta behin izena emonda, web gune danetik nabegau ahal izango dogu.
Jaione Arrietaz gan, Miren Agirre, Mexikoko Euskal Elkarteko presidenteordeak gogor bultzatu dau ekimen honen sorrerea, eta eurekaz batera, baita aurtengo urtarrilean aukeratutako zuzendaritza taldeak be. Behar egiteko gogoa ez jake falta, eta emoitzak ikusteko helbidera jotea baino ez dozue.
Atxapunte
La Oreja de Van Gogh taldea izentau dabe Grammy Latinoetarako
2004-08-13 00:00 Musikea
Amaia Montero buru dauan taldeagaz batera, Grammy Latinoen aurtengo edizinoan irabazle izateko aukera handiak daukaz Alejandro Sanz bakarlariak. Eskarmentu handiko musikaria da Sanz sari honeetan eta lau Grammy irabazi leikez aurtengo edizinoan.
Bosgarren edizinorako izendapenak banaturik geratu dira eta estaduko talde asko dagoz saria irabazteko aukerakaz: Alejandro Sanz eta La Oreja de Van Gogh talde donostiarragaz batera, David Bisbal, Estopa eta Cafe Quijano be izendaturik dagoz.
Bizkaie!
Kultur Errotea
2004-08-13 00:00 Kulturea
Eskeintza zabala dakar aurten Kultur Erroteak. Bizkaiko, Arabako, Gipuzkoako eta Nafarroako herri eta auzoetan antzerkia, musika, literaturea, bertsolaritzea, magia eta beste hainbat ekitaldi antolatu dira hemendik eta urtea amaitu arte. Danetara 90 kultur ikuskizun eskeiniko dabez lau probintzietako 44 euskera alkartek.
Bertsolaritzeari eta literatureari jagokenez, Xabier Silveira, Fredi Paia eta Jokin Uranga bertsolariek Zaharrak Berri Xou ikuskizunagaz hasitako bireari ekingo deutse, eta Xabier Amurizak Bertso antologiak saioa egingo dau. Larrabetzuko Bihotz Bakartien Klubak Zakil alu hori literatur emanaldia eskeiniko dau ...
‹‹ Aurrekoak
1
2
3
4
...
1732
1733
1734
1735
1736
1737
1738
1739
...
1793
1794
1795
1796
Hurrengoak ››
Sarrera behar da? Aurretik erosi behar da?
»» 'Erbestez erbeste', bertso saio literarioa