Eako Poesia Egunetan emakumezkoen literaturea jorratuko dabe
2007-07-20 02:00 KultureaGaragarrilaren 21ean eta 22an, Bizkaiko kostaldeko Ea herrian laugarrenez egingo ditue jardunaldiok. Literatur zaletasuna eta, batez be, poesia zaletasuna bultzatzea dira ekimenaren helburuak.
Garagarrilaren 21ean eta 22an, Bizkaiko kostaldeko Ea herrian laugarrenez egingo ditue jardunaldiok. Literatur zaletasuna eta, batez be, poesia zaletasuna bultzatzea dira ekimenaren helburuak.
Aurtengo edizinoa Edorta Jimenezen berbaldi bategaz zabalduko da garagarrilaren 21ean (zapatua). Ostean, Emakumearen irudia euskal literaturan mahai-ingurua izango da honako idazle honeekaz: Katixa Agirre, Uxua Apaolaza, Irati Jimenez, Iratxe Retolaza eta Eider Rodriguez. Emakumeen literaturea izango da barriketaldi horren ardatza, izan be, Irati Jimenezen esanetan, ‘azken sasoi honetan emakume ugari dago argitaratzen eta idazten euskal literaturan: liburu salduenen artean dago Karmele Jaiorena, Igartza Saria emakume batek irabazi dau, Leire Bilbaok liburu bi idatzi zituan igaz...’. Holan ba, alde batetik, literatur lanetan emakumeen presentzia aztertuko dabe. Beste alde batetik, emakumeek beraiek egindako lana errepasauko dabe.
Hurrengo egunean, domekan, Euskal Herriko, Galiziako eta Kataluniako poeten emonaldiak izango dira hiru lurraldeetako poesiagintza ezagutzeko eta sakontzeko.
Hona hemen egitaraua
Zapatua, garagarrilak 21
11:30ean: Berbaldia Udal Aretoan. ‘Baudelaire: psikotropikoak eta poesia’. Edorta Jimenez. Ondoren, Esther Xargayren bideoklipa.
14:30ean: Herri-bazkaria Bedaronan
16:30ean: Bazkalosteko tertulia: ‘Emakumearen irudia euskal literaturan’. Irati Jimenez, Iratxe Retolaza, Uxue Apaolaza eta Katixa Agirre.
20:30ean: Beletxen, Arestiren oroitarriaren ondoan, Itxaro Bordaren berbak: ‘Milia lasturkoa in te road’.
Irakurleak: Miren Agur Meabe, Leire Bilbao, Xabier Mendiguren, Maria Do Cebreiro, Daniel Salgado, Laia Noguera, Miren Ibarluzea...
Musikea: Jon Piris, Iñaki Jaio eta Mikel Piris.
Domekea, garagarrilak 22
11:30ean: Mahai-ingurua udal aretoan: ‘Unibertsoak kontatzen’. Ana Urkiza, Laura Mintegi, Yolanda Arrieta eta Itxaro Borda
14:30ean: Herri-bazkaria Natxituko bolatokian
16:30ean: Katalunia, Galizia eta Euskal Herriko poeten emonaldia: ‘Boas tardes’, Maria do Cebreiro, Daniel Salgado eta Xiana Arias galiziar poetak; ‘Bona tarda’, Laia Noguera poeta katalanaren ‘Carboncle’ bideopoemak; ‘Arratsalde on’, Sonia Gonzalez, Oier Guillan, Txilli Lauzirika, Goizalde Landabaso, Anjel Erro, Beñat Sarasola...
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!