SkateXpresion 2007, errobera ganeko adierazmena

Bizkaie! 2007-07-18 02:00

Garagarrilaren 20an Skatexpresion ekimenaren zazpigarren edizinoa jarriko da martxan Bilbon. Honezkero, garagarrilaren 13an hasita, egitarauari hasierea emonda dago Castro Urdialesen. Garagarrilaren 21era arte, Kantabriako herri horretan hainbat zeregin izango ditue zaletuek.

Garagarrilaren 20an Skatexpresion ekimenaren zazpigarren edizinoa jarriko da martxan Bilbon. Honezkero, garagarrilaren 13an hasita, egitarauari hasierea emonda dago Castro Urdialesen. Garagarrilaren 21era arte, Kantabriako herri horretan hainbat zeregin izango ditue zaletuek.

BBK-ko eta CIRCAko antolatzaileen esanetan, ekimena skate txapelketea baino harago doa: Europako patinatzaile onenak ikusteaz gan, graffitiak, skate bideoak, musika... izango dira nagusi. Kirola, kaleko artea eta aisialdia buztartuta, jaialdi gozagarria izango dabe skate zaletuek. Ganera, lehiaketa txikiei esker, hainbat sari irabazteko aukerea be izango da SkateXpresión jaialdian.


Garagarrilaren 13tik 20ra Castro Urdialesen

Aste honetan skate tailerra egingo da. Skater profesionalak irakasle bihurtuko dira, txikienei euren lehenengo maniobrak eta kirol hori segurtasunez egiteko teknikak erakutsiz. Horretarako, hamabos metroko rampa bat dago jarrita Castro Urdialeseko portuan.


Barikua, garagarrilak 20, Zorrozaurreko Skatepark-ean

16:00etan, beroketak eta mini half pipe-ko txapelketako sailkapenak.
20:00etan, mini half pipe txapelketako finala.
21:30ean, graffiti erakustaldia, sari banaketea eta skater afariaren hasierea.
23:30ean, JART SKATEBOARDS markako azken bideoaren proiekzinoa RockStar aretoan.


Zapatua, garagarrilak 21, Castro Urdialesen

13:00etan, Zorrozaurreko skatepark-etik autobus batek Castro Urdialesera eroango ditu patinatzaileak eta ikusleak.
16:00etan, txapelketako sailkapenen hasierea eta lehenengo Rock and Roll taldea.
18:00etan, gazteenei eta tailerrean parte hartutakoei zuzendutako probak eta material cool-ena irabazteko aukera.
20:00etan, mini half pipe txapelketaren finala.
21:30ean, sari banaketea eta graffiti erakustaldia.
22:00etan, Rock and Roll kontzertua.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu