XV. Euskal Encounter azken txanpan
2007-07-23 02:00XV. Euskal Encounter ordenagailu munduaren oinarrizko erreferente bilakatu da garagarrilaren 20 eta 23 bitartean. Barakaldoko Bilbao Exhibition Centre erraldoian, 35.000 metro karratu baino gehiago hartu ditu topaketeak eta 4.096 ordenagailu inguru sarean konektau dira, Interneterako segunduko 8 Giga-tako sarbideagaz.
XV. Euskal Encounter ordenagailu munduaren oinarrizko erreferente bilakatu da garagarrilaren 20 eta 23 bitartean. Barakaldoko Bilbao Exhibition Centre erraldoian, 35.000 metro karratu baino gehiago hartu ditu topaketeak eta 4.096 ordenagailu inguru sarean konektau dira, Interneterako segunduko 8 Giga-tako sarbideagaz. Gaur, hilak 23, arratsaldeko 18:00etan zarratuko ditu ateak 15. edizinoak.
Euskaltel Fundazinoa da ekimenaren antolatzaile, eta Euskaltel, BBK, BFA eta SPRI izan ditu babesle. Horrezaz gan, Euskal Encounter-ek merkatuko babesle teknologikorik finenak ditu lagun, Cisco Systems eta HP hain zuzen be.
Zeozer izan badau bereizgarri Euskal Encounter-ek alde didaktiko azpimarragarria izan da. Bilera hau ez da ordenagailu mundu inguruan dabilzan komunidade desbardinen bilgunea bakarrik, parte-hartzaileek euren ezagutzak modu edegian partekatzen dituen lekua be bada. Esangura horretan, aurtengo Euskal Encounter-en, 15 berbalditik gora egon dira eta zenbait irrati programa be grabau ditue.
Euskal Encounterrera etorri izan diran parte-hartzaileen heterogeneotasuna be ezaugarri nabarmena da baina aurtengo edizinoan zeozer azpimarratzea merezidu badau, eskainitako jarduera alternatiboen sorta parebakoa da. Euskal Encounter-en, zenbait tailer didaktiko, besteak beste, Robotika zein overclocking tailerrak, solasaldi informatiboak, honezkero ohikoa dan museoa, ‘jokodromoa’, eta retrolinpiadak be izan dira. Musikeak be leku garrantzitsua hartu dau Gose arrasatearraren kontzertuagaz eta Goto80 eta Entter, eszenako artisten ekitaldiakaz. Horrezaz gan, ‘SingStar’, ‘Guitar hero’ eta ‘Air band’, musikea eta informatikea lotzen dituen ekimen sozializatzaileak be sano arrakastatsuak izan dira.
Euskal Encounter-a ordenagailu zale eta profesionalen bilera zabala da. 80. hamarkadearen azkenaldera izan eban hasierea mobimentu honek Europako iparraldean, hau da, Norbegia, Danimarka eta Alemania lako herrietan. Aurten estatuko partyrik zaharrena bere hamabosgarren edizinora heldu da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!