Kepa Junkera aukeratu dabe Bilboko Aste Nagusiko pregoilari

Bizkaie! 2007-07-20 02:00   Musikea

Fito Cabralaes, Gurutze Beitia eta Aitor Mazo izan dira beste hautagaiak. Oraindino musikariaren erantzuna falta da eta Junkerak baiezkoa emon ezkero, Marivi Bilbaoren lekukoa hartuko dau.

Bilboko musikaria, eta Aste Nagusiko abesti ofizialaren egilea, abuztuaren 18an traje horia janzteko eta Arriaga antzokian batuko diran milaka bilbotarrei eta bisitariei agurra egiteko aukeratua dabe. Orain, musikariaren baieztapena falta da. Baiezkoa emon ezkero, trikitilariak Marivi Bilbaoren lekukoa hartuko leuke. Fito Cabralaes, Gurutze Beitia eta Aitor Mazo izan dira beste hautagaiak. Txupinerea Larraitz Cisneros izango da, Altza Porrue konpartsako kidea.

Bestalde, Hiri diskoa aurkeztuko dau garagarrilaren 21ean Kepa Junkerak Elgoibarren. Lanak, bidaia-koaderno baten antzera, istorio zirraragarriak eta sentsazino bereziak batzen ditu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu