2.500 euro El Juevesen ale polemikoaren truke
2007-07-23 02:00El Jueves aldizkariaren pasa dan asteko alearen ‘bahiketeak’ interesa piztu dau, eta 2.500 eurora arte eskatu dabe Interneten, Ebay enkante webgunean. Kalean 2,50 euro balio dau aldizkariak.
El Jueves aldizkariaren pasa dan asteko alearen ‘bahiketeak’ interesa piztu dau, eta 2.500 eurora arte eskatu dabe Interneten, Ebay enkante webgunean. Kalean 2,50 euro balio dau aldizkariak.
Bariku arratsaldean, Del Olmo epaileak bahiketea agindu ondoren, oso gatxa zan kioskoetan aleren bat topetea, agortuta egoalako, eta orain Interneten hasi dira saltzen.
Candido Conde-Pumpido Estaduko fiskal nagusiak El Jueves umorezko aldizkari espainiarraren azken aleko portadearen harian sortutako polemikearen inguruan adierazo dau Asturiasko Printzeak sexu-hartu-emonetan erakusten dituan irudia iraingarria dala eta delitu nabaria egiten dauela. Era berean, erabagi judiziala erabateko indenpendentziaz hartu izan dala defendidu dau.
Printzeek, euren kargu instituzionalaren gainetik eta espainiar herritarrak diran neurrian, euren duintasuna eta ohorea errespetetako eskubidea dabela esaan dau epaileak. Conde-Pumpidoren esanetan, El Jueves-eko portadeak ‘zabaldu nahi zan mezua helarazoteko beharrezkoak ez ziran irudi eta adierazpen zakarrak erakusten zituan eta delitua egiten eban modu argian’.
Azken buruan, El Juevesen webgunea (www.eljueves.es) be zarratzeko agindua emon dau Miguel Angel Carballo Auzitegi Nazionaleko epaileak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!