Harry Potterren ‘azkena’?

Bizkaie! 2007-07-20 02:00

Harry Potter and the Deathly Hallows garagarrilaren 21eko gauerdian jarriko da salgai baina New Yorkeko egunkari bateko literatur kritikari batek honezkero irakurri dau bildumako azken nobelea eta amaieran zer pasetan dan kontau dau.

Informazio hori berehala zabaldu da sarean eta, horregaitik, Joanne K. Rowling idazleak deia egin deutse irakurleei ‘gauerdiko izpirituaren magia’ mantendu gura badabe ‘desinfoirmazio’ horreek kontuan ez hartzeko.

Liburua munduko 60 lurraldetako liburutegietan jarriko da salgai, ingelesez. Britainia Handian 600.000 kopia baino gehiago saltzea espero dabe argitaletxekoek. Gaztelaniazko bersinoa 2008an argitaratuko da.

1997an Harry Potter eta sorgin-harria argitaratu zanetik, bildumako 325 miloe ale baino gehiago saldu dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu