Gabriel Aresti Eako Seme Kutun

Bizkaie! 2004-07-30 00:00   Kulturea
Gabriel Arestiren Eguna, garagarrilaren 24an izango da Ean eta egitarauko lehen ekitaldia eguerdiko hamabietan hasiko da Eako udaletxean. Udal batzar berezia egingo dabe Gabriel Aresti Segurola Eako Seme Kutun izendatuz. Haren senideak eta gaur egungo euskal poetak, idazleak eta herritar guztiak dagoz konbidauta. Eako Alkate Asier Madarietaren berbakaz hasiko da ekitaldia eta ondoren, hiru berbaldi antolatu ditue: 'Gabriel Aresti Eara dator' gaiaren ganean, Anjel Zelaietak egingo dau berba; 'Gabriel Arestiri begirada gaurkotua' gaiaren ganean, Jon Kortazarren txandea izango da eta ...

Elikadurea haurdunaldian eta edoskitzean

Bizkaie! 2004-07-30 00:00   Jan edanak
Edoskitzea edo bularra emoteko sasoia Bolada honetan nutrizino beharrizanak askozaz be handiagoak dira, hau da, emakumearentzat astunagoa da esnea sortzea ume bat erditzea baino. Energia Laktantzia garaian 500 kilokaloria gehiago behar doguz. Emakume batentzat ia ezinezkoa da egunean 500 kilokaloria gehiago jatea eta horregaitik erabilten doguz haurdunaldian gure gorputzean sortu diran koipe erreserbak. Arrazoi honegaitik esaten da titia emotea argaltzeko bide bat dala, izan be, esnea sortzeko energia nahikoa euki ahal izateko gure gorputzeko koipea erreten dogu. Proteinea Proteina beharrizanak ...

Udan ser ardao?

Bizkaie! 2004-07-30 00:00   Jan edanak
Ensaladak eta ardaoa buztartzerakoan arazo txiki bat eukiten dogu beti. Ensaladea preparetako erabilten dogun saltsea ozpin-orioa izaten da. Saltsa honek ozpina daroa, eta kontuan hartu behar dogu ozpinak azido azetiko asko daukala. Hau oso fuertea da eta ardaoa ozpinduta dagoala be pentsau geinke. Holan ba, hobe izaten da ensaladei ozpin gozoagoak (Jerezekoak edo Modenakoak) edo limoi ura botatea. Udako plater honeekaz buztartzeko badagoz “ardao todoterrenoak”. Ardao honeek Cavak eta ardao gorriak dira. Probau duzue inoiz udan terraza batean jaten zagozela ...

Elikadurea haurdunaldian eta edoskitzean

Bizkaie! 2004-07-23 00:00   Jan edanak
Edoskitzea edo bularra emoteko sasoia Bolada honetan nutrizino beharrizanak askozaz be handiagoak dira, hau da, emakumearentzat astunagoa da esnea sortzea ume bat erditzea baino. Energia Laktantzia garaian 500 kilokaloria gehiago behar doguz. Emakume batentzat ia ezinezkoa da egunean 500 kilokaloria gehiago jatea eta horregaitik erabilten doguz haurdunaldian gure gorputzean sortu diran koipe erreserbak. Arrazoi honegaitik esaten da titia emotea argaltzeko bide bat dala, izan be, esnea sortzeko energia nahikoa euki ahal izateko gure gorputzeko koipea erreten dogu. Proteinea Proteina beharrizanak ...

Udan ze ardao?

Bizkaie! 2004-07-23 00:00   Jan edanak
Ensaladak eta ardaoa buztartzerakoan arazo txiki bat eukiten dogu beti. Ensaladea preparetako erabilten dogun saltsea ozpin-orioa izaten da. Saltsa honek ozpina daroa, eta kontuan hartu behar dogu ozpinak azido azetiko asko daukala. Hau oso fuertea da eta ardaoa ozpinduta dagoala be pentsau geinke. Holan ba, hobe izaten da ensaladei ozpin gozoagoak (Jerezekoak edo Modenakoak) edo limoi ura botatea. Udako plater honeekaz buztartzeko badagoz “ardao todoterrenoak”. Ardao honeek Cavak eta ardao gorriak dira. Probau duzue inoiz udan terraza batean jaten zagozela ...

Bihotz Bakartien Kluba: “Ikasten segiduteko amua uretara bota dogu, eta ia zerk urtetan dauan”

Bizkaie! 2004-07-23 00:00   Kulturea
Esan dozun legez, Eskolea ez da zapatuetara mugatzen: internet be erabilten dozue. Ze aukera emon deutsue eta zer geratzen jatzue oraindino egiteko esparru horretan? Internet sano garrantzitsua da gure proiektua sozializetako. Gurea ez da eskola elitistea edo batzuentzat bakarrik eginikoa. Jente lar batu ezkero izakerea galduko leuke, gure eskolearen oinarria danon parte-hartzea dalako. Eta badakizu: gero eta jente gehiago egonda, lotsa gehiago, eta giroa sortzea gatx. Horregaitik ipinten dogu dana interneten, eskolara etorteko aukerarik ez daukanak jakin dagian zertan gabilzan ...

Ho Chi Minh, lehengo Saigon (I)

Bizkaie! 2004-07-23 00:00   Bidaide
Batzuetan, ez beti, bakegune ederra izaten da ostatua eta nerbioak baretzeko leku aproposa; aire beroa botaten dauan bentiladorearen azpian jarri, izerdia sikatu eta suerte apur bategaz dutxea hartzeko modua egoten da, ur hotzagaz jakina. Jakina, badagoz hotelak aire egokituagaz eta dutxa beroagaz baina poltsikoa ondo horniduta eroan behar da. Hori bai, hotelik onenean be ez dozue ebitauko kaletik datorren zaratea, zoratzeko modukoa. Kalea alde batetik bestera pasetako abenturea Laos eta Camboyan benetako bildurra pasau ostean, abentura arriskutsuena Saigoneko etorbide bat ...

Argentina: uretako pizti zoragarriak

Bizkaie! 2004-07-23 00:00   Euskaldunak munduan
Mueta danetako pinguinoak ikusi doguz: txitak aitagaz edo amagaz, gazteak lumak aldatzen, zaharrak lumak aldatzen, gazteak gazteen koadriletan...; barregarria da pinguinoek daukien ibilkerea: harro-harro pasetan dira zure aurretik, kulunkaka. Uretara sartzeko itxundu eta laprast egiten dabe, eta uretan dabilzala olatuakaz batera joaten dira atzera eta aurrera. Gatxena uretatik urtetea egiten jake, olaturik txikerrenak be lurrera botaten dauz eta. Danetarik egiten ikusi doguz: azala txukuntzen, jaten, txitei jaten emoten, lotan, eguzkitan, etxunda, ibilten, uger egiten, uretara sartzen eta uretatik urtetan. Zoragarria ...

Ortophonk, dantzarako prest

Bizkaie! 2004-07-23 00:00   Musikea
Ortophonk-ek Azkarateko “Garate” estudioan grabau dau lan barria. Hiru abesti barri eta beste 3 remix grabau dabez, eta “momentu honetan oso pozik gagoz egindako lanagaz. Taldean beste kide bat sartzeagaz be oso pozik gagoz, Venezuelako Leonel Ruiz musikaria tekladujole moduan hasi da taldean eta”. Lan barri honetan gasteiztarrek euren soinuan izandako eboluzinoa igarri daiteke. Berbarako, “tres” izeneko gitarra kubatarra erabili dabe, doinuari ukutu latinoa emoteko asmoz. Taldeak Euskal Herritik kanpo be joten dau, “Madrilen, Bartzelonan, Andaluzian, Kanariar Irletan edota Burdeosen ...

Bestelako Komisinoburua behar genduan

Bizkaie! 2004-07-23 00:00   eretxia
Hamaikatxu galdera datoz bata bestearen atzean gure burura: Estadu Batuak eta Europaren artean desadostasun ugari dagoz. Zelan defendiduko ditu Europako ikuspuntuak holako lagun atlantista batek? Jakingo ete dau, beharrezkoa bada, Estadu Batuei aurre egiten? Askok uste dogu Estadu Batuak eta Europa ez dirala beti bat etorri behar kontu guztietan, besteak beste, euren errealidadeak desbardinak diralako. Hori dala eta, Europako nortasuna indartu behar dauan personea behar zala uste dot. Zoritxarrez, barruko orekak eta ezkutuko ohiturek holako ondorioa ekarri dabe. Eta ni ...

The Mother

Bizkaie! 2004-07-23 00:00   Zinemea
May (Anne Reid) uriaren kanpoaldean bizi dan andre heldu bat da. Seme-alabak ikusteko Londresera egindako bisitan gizona hilko jako; zahartzaroari iges egitearren, seme-alaben bizimodu zurrunbilotsuan sartu da gura barik be. May-ren bildurrik handiena gizartearentzako ikusezina dan eta heriotzeari itxarotea beste zereginik ez daukien edadeko andre bihurtzea da. Dan-dana aldatuko da Darren-egaz (Daniel Craig) maitemintzen danean; gizon hau askoz gazteagoa izateaz ganera, alabearen maitalea da eta semearen etxea konpontzen dabil. Hoztasuna, sarritan, izan ohi da istorio bati oratzeko modu bakarra, batez ...

Wilbur begår selvmord (Wilburrek bere burua hil dura dau)

Bizkaie! 2004-07-23 00:00   Zinemea
"Ona izaten da beste bategaz alkartzea, bakarrik sentiduten bazara”. Berba honeen bitartez, Alice-k Wilbur-i gomendatzen deutso andragaia topetan hasi daiten, Lomen Scherfig-en filma daborduko oso aurreratuta dagoanean. Zuzendari daniarrak komediako ukutu dibertigarri eta burutsuak sartzen dauz benetako drama personal eta familiar honetan, ikuslea mehatxatzen dauan tragedia giroa oxigenau eta arinduz. Komedia eta drama honetan maitasunaren eta heriotzearen ganean eta familiaren eta bakardadearen ganean egiten da berba. Kontakizunak baikortasunari oratu gura deutso, baina ez dau lortzen maitasuna behar daben personaiak hazurmamitzeko ...

Bizkaiko txirrindularitzearen kontaketa laburra

Bizkaie! 2004-07-23 00:00   Antxinakoak Geurera
Hasikerako urte honeetan txirrindularirik ezagunena Vicente Blanco izan zan. Metaleko enpresa baten egiten eban behar gizon honek eta bertan izandako ezbeharren baten eraginez erretirau zan. Beharra itxi eta orduan hasi zan txirrindularitzan Blanco. Baina bitxiena zera da, lanean egoala burdin batek hanka biak zulatu eutsozala eta horregaitik erretirau zala. Gauzak holan, gizona herrenka ebilen eta horregaitik Vicente Blancoren ezizen edo goitizena “El Cojo” izan zan, hau da, “Herrena”. Baina halan da be, sasoiko txirrindularirik onenetarikoa izan zan Blanco eta Frantzia ...

Dialer: sustua gure patrikerarako

Bizkaie! 2004-07-23 00:00   sarean
Norentzat da sistema honetatik ataraten dan dirua? Elementu asko dagoz jokoan sartuta. Lehenengo, telefono konpainia batek zenbakiak eskaini behar dauz. Bigarrenez, beste banatzaile batzuk serbidoreak eskaintzen dabez informazinoa gordetako. Hirugarrenez, beste batzuk beharrezkoa dan softwarea garatzen dabe eta azkenean, web orriaren egileak dira zerbitzua eskaini eta bezeroak lortuko dabezanak. Normalean, etekinen % 75-80 web egilearentzat da, % 10 softwarearen garatzailearentzat, % 6-8 serbidoreen banatzaileentzat eta % 2-5 telefono konpainiarentzat. Zeintzuk dira konekzino honen bidez eskaintzen diran zerbitzuak? Gehienak sexuagaz erlazionauta dagoz (% 40 baino gehiago ...

Euskal curriculuma eregiteko bidean

Bizkaie! 2004-07-23 00:00   Euskerea berbagai
EAEko eta Nafarroako Foru Erkidegoak eskolako curriculumaren % 45ari berezko ezaugarriak erantsi ahal deutsiezala kontuan hartzen badogu, aspaldi egin beharreko lan sorta baten hasiera izan behar eban Garagorrik zuzendutako Euskal curriculuma. Kultur ibilbidea. Adituen ekarpena izeneko lanak, baina ez da holan pasau, eta aurtengo San Juan bezperan kaleratu da. Hiru atal nagusitan antolatutako hamar gai-moltsotan, hirurogeita hiru adituk, euskalduntasunaren begiez, jakintza-arlo desbardinetako berrogeita hamar gai jorratu dabez. Halan, lan mardula, garrantzi handiko mugarria ezarri da, duda barik. Baina, lana hasi baino ...

Antso Jakintsua Fundazinoak liburutegi birtuala edegi dau

Bizkaie! 2004-07-23 00:00   sarean
Lan danak digitalizauta dagoz, hau da, bisitariak ikusi, eta gura izan ezkero, inprimidu be egin leikez. Konsultak liburuaren izenagaz, egilearen izenagaz, datearen arabera eta hizkuntza desbardinetan egiteko aukerea daukagu bertan. Oraingoz, digitalizautako 800.000 orrialde daukaguz eskuragai, baina gero eta gehiago egongo dira. Ekimen barri honegaz, Eusko Jaurlaritzeak Gasteizeko Parlamentuan dagozan liburu danak digitalizau eta liburutegi digitala sortu gura dau. Gotzon Plaza Informatikoa

Gatikako Bernarda

Bizkaie! 2004-07-23 00:00   Bertsolaritzea
Jarraian ikus daitekezan bertsoek ez dabe azalpenik behar; hartu eta dzanga barrura! GATIKAKO BERNARDA 1 Munduko gauzak zelan igaroten diren esateko asmue hartu dot lehenbailehen; behar eztiren gauzak agertutearren Pedro Iturburuko berbaz dago hemen. 2 Ezkontzeko asmue hartute egon naz Don Pedro abadean arrebatxuegaz; eurek etorri ziran errekaduegaz buztertuko baginan biok alkarregaz. 3 Beti neukan esaten neba abadea: «zure begira dago Bernarda gurea, berak gure dabena da labradorea, gustetan jaku zeure propiedadea.» 4 Baina ezteuste itxi gure izan bakean eurekana ...

Dan-dana Louis Vuitton baten truke

Bizkaie! 2004-07-23 00:00   txutxu-mutxuan
Kontsumo gizartea Gaztetxuen prostituzinoa Japonian ganerako herrialde industrializatuetan dagoanaren antzekoa da: kontsumo gizartearen ondorioa da eta ez pobreziarena. Matsuda-ren moduko adituek uste dabe arazoaren iturburua Japoniako gizartearen muturreko kontsumismoan dagoala, 80 eta 90eko hamarkadetan lortutako oparotasun handiaren emoitza legez. Edozelan be, gaur egungo finantza krisialdia gorabehera, arazoaren urtenbidea ez dago hur. “Beharbada, Japoniako kulturan pederastiarako jokera handiagoa dago” aitatu dau Matsuda-k. “Arazo hau 13 eta 14 urteko nesken esparrura zabaltzen hasi ete dan bildur naz”. Sakelako telefonoa tresna ezin hobea ...

Txipiroiak plantxan erreta berakatz pureagaz

Bizkaie! 2004-07-23 00:00   Jan edanak
Zelan egin: Lengo eta behin, txipiroiak ondo garbitzea oinarrizkoa da; gaineko azala kendu barik garbitu behar dira eta barrua oso ondo garbitu ostean, tentakuluak barriro sartuko doguz barruan. Ondoren, txipiroiak hozkailuan eukiko doguz, momentuan egin arte. Bien bitartean, berakatz purea egiten joango gara. Horretarako, kazola txiki batean ura irakiten jarri eta segiduan berakatz aleak uretan sartuko doguz. Minutu batez irakiten itxi eta berehala ura kenduko dogu kazolatik. Ondoren, oliba-orioa gaineratu eta bertan egosten eukiko dogu berakatza 5 bat minututan; ondoren ...