Zinegile gazteen film laburrak Getxon, ‘Gaurik laburrena’ egitasmoan

Bizkaie! 2007-07-09 02:00   Barriak

Zinezaleek ‘Gaurik laburrena" film laburren emonaldiaz gozau ahal izango dabe asteon Getxon. Algortako Biotz-Alai plazan zinegile gazteen hainbat film labur eskainiko dira. Gaur, garagarrilak 9, gaztelaniazko filmak emongo ditue, eta bihar, martitzena, euskerazkoak. Emonaldiak gaueko 22:00etan hasiko dira eta sarrerea dobakoa izango da.

Getxoko Kultur Etxeko iturriek adierazo dabenez, ‘Gaurik laburrena’ nahitaezko hitzordua da film laburren zaleentzako. Bertan, eskaintza interesgarri batez gozau leikie, mueta desbardinetako filmak erakutsiko diralarik. Gainera, ekimena parebako egitasmoa da zuzendari barriak bultzatzeko. Honen bidez, zinegile gazteek euren azken lanak aurkezteko aukerea dabe.

Gaur ondoko film laburrak eskainiko dira: ‘Regular’ (Alfonso Nogueroles), ‘Estrábicos’ (Mikel Usoz), ‘Máquina’ (Gabe Ibáñez), ‘De formación profesional’ (Asier Iza), ‘El Relevo’ (Gabriel González Rudiez), ‘La leyenda del hombre lento’ (Armando del Río), ‘El futuro está en el porno’ (Vicente Villanueva), ‘Traumalogía’ (Daniel Sánchez Arévalo), ‘Banal’ (David Planell) eta ‘Equipajes’ (Toni Bestard).

Bihar, barriz, garagarrilaren 10ean, euskerazko film laburren txandea izango da. Saio honetan honako filmak emongo ditue: ‘Midori’ (Koldo Almandoz), ‘Bilintx’ (John Anduela), ‘Urbaltzaga’ (Santi Urrutia), ‘Loturak’ (Ane Muñoz), ‘Elbi txuriei begira’ (Andoni Mendizabal) eta ‘Olatuak Deban’ (Iñigo Iruretagoiena). Gainera, Larrotxene Kultur Etxeak aukeratutako filmak be eskainiko ditue emonaldian.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu