Björkek Pompeu Fabra Unibersidadearen ‘ReacTable’ tresnea erabiliko dau Bilboko kontzertuan

Bizkaie! 2007-07-09 02:00   Musikea

Musikea sortzeaz gan, instrumentu honek proiekzino bat sortzen dau musika-piezen garapena ikustea ahalbidetzen dauena igorpen fluoreszente eta argi-loturen bidez.

Gero eta gitxiago falta da Björk musikari islandiarrak Estaduan egingo dauen kontzertuen birea Guggenheim Bilbao Museoan hasteko. Museoaren hamargarren urteurrenaren testuinguruan antolatu dabe garagarrrilaren 13ko kontzertua. Adituen esanetan, ikuskizun abangoardista eta teknologikoa izango da, eta osogai nagusietako bat ‘ReacTable’ izango da, Bartzelonako Pompeu Fabra Unibersidadeko Musika Teknologiako Institutuaren asmakizun barri eta txundigarria, museo bilbotarreko iturriek iragarri dabenez.

Björkek Interneten topau eban ‘Reactable’ eta berehala ‘Volta’ izeneko birarako bereganatu eban. ‘Reactable’ horrek azalera biribila dauka, argidun interfaz batez estaldua, eta horren gainean zeinu desbardinak dituen objektuak jarterakoan hainbat soinu elektroniko sortzen ditu, eta objektuak gehitzen edo mobidu ahala soinuak aldatzen doaz, bata besteagaz bateratuz bibrazino elektriko barriak sortzeko.

Musikea sortzeaz gan, instrumentu honek proiekzino bat sortzen dau musika-piezen garapena ikustea ahalbidetzen dauena igorpen fluoreszente eta argi-loturen bidez.

Era berean, abeslari islandiarrak eta bere taldeak ‘Volta’ lan barria aurkezteko diseinau dituen efektu bereziak be eszenaratze ikusgarriaren erakargarritasunetako bat dira; honeek preparetako Strictly FX konpainiako Mark Grega-rengana jo dabe, besteak beste, Lenny Kravitz, Prince, Paul McCartney, Emimem, George Michael edo Pink Floyd lako artisten biretan parte hartu dauena eta azken belaunaldiko laserrakaz efektu ikusgarriak sortzen dituana.

Aire zabalean egingo dan kontzertu honetara jagokion txartela erosiz bakarrik sartu daiteke eta bi sarrera dagoz: jarleku orokorrak eta lehentasunezko jarlekuak. Sarrerak 48 eta 80 eurokoak izango dira, hurranez hurran, eta BBK-n edo Tick Tack Ticket-en erosi daitekez.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu