Letren Terrazak Getxon

Bizkaie! 2007-07-09 02:00

Garagarrilaren 10etik abuztuaren 31ra ‘Letren Terrazak’ barriro egongo dira Getxoko kaleetan, gaztetxuek eta helduek liburuez gozau daien. Ohikoa danez, udal liburutegiek hiru etxola jarriko ditue plaza banatan, Algortako Geltokia, Areetako Geltokia eta Andra Mariko Sarri plazetan.

Garagarrilaren 10etik abuztuaren 31ra ‘Letren Terrazak’ barriro egongo dira Getxoko kaleetan, gaztetxuek eta helduek liburuez gozau daien. Ohikoa danez, udal liburutegiek hiru etxola jarriko ditue plaza banatan, Algortako Geltokia, Areetako Geltokia eta Andra Mariko Sarri plazetan. Hiru guneotan udarako berenberegi aukeratutako liburuak irakurri ahal izango ditue erabiltzaileek. Gainera, astean behin, eskulan tailerrak egongo dira terraza bakotxean.

Danetara, 2.000 liburuz osotutako bibliografia eskainiko jako publikoari: udal liburutegietako arduradunek aukeratutako eleberriak, ipuinak, komikiak eta abar, izango ditue eskura. Era berean, aldizkariak eta eguneko prentsa be topauko ditue. Azken finean, udarako eta, batez be umeentzat aproposak diran irakurgaiak kaleratzea da ekimen honen helburu nagusia.

Bestalde, umeek hainbat joko izango ditue eskuragarri eta, horreekaz batera, begiraleek koordinautako jarduerak antolatutako dira, liburuak eta jolas-jarduerak buztartuz. Ohikoa danez, astelehenetik barikura egongo dira zabalik liburutegiak eta ordutegia ondokoa izango da: 12:00etatik 14:00etara eta 17:30etik 20:30etara.


Tailerrak

Aurten umeentzako eskulan tailerrak be egongo dira astean behin, goizez eta arratsaldez, terraza bakotxean. Eguaztenetan Andra Marin egingo dira tailerrak; eguenetan, Algortan; eta, barikuetan, Areetan.

Kontuak kontu, Areetako Geltokia plazan, Algortako Geltokia plazan eta Andra Mariko Sarri plazan egongo dira Letren Terrazak garagarrilaren 10etik abuztuaren 31ra bitartean. Ordutegia: astelehenetik barikura, goizez, 12:00etatik 14:00etara eta arratsaldez, 17:30etatik 20:30etara

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu