Picassoren ‘Guernica’ obra ezagunaren zirriborroak eta olio bat ikusgai Gernikako Bakearen Museoan
2007-07-10 02:00 KultureaGernikako Bakearen Museoan erakutsiko dituen lan guztiak Madrilgo Centro de Arte Reina Sofia Museo Nazionalak aldi baterako itxitakoak dira. Beraz, holako zirriborro kopuru handia aldi baterako erakusketa batean jasoten dan lehenengo aldia da. Guztia Gernikaren bonbardaketea izan zaneko eta Picassoren Guernica egin zaneko 70. urteurrena bete danean.
Aurten, Gernikako bonbardaketearen 70. urteurrena dogu eta baita Picassoren ‘Guernica’ obra ospetsuaren urteurrena be. Horregatik, Gernika-Lumoko Udalak, Gernikako Bakearen Museoa eta Reina Sofia artegunea Museo Nazionala lagun dituala, erakusketa aparta antolatu dau. Danetara, Picassoren Guernica preparetako artisteak egin zituan 23 zirriborro eta ‘Ama, haur hilari deutsola’ olioa ikusgai egongo dira, aukerea izan daigun Gernikatik Guernicara bitarteko sortze prozesu osoa ikusteko, Euskal Herriko uri txiki honetan gertatutako tragedia ha mundu osorako mito bihurtu ebana.
Gernikako Bakearen Museoan erakutsiko dituen lan guztiak Madrilgo Centro de Arte Reina Sofia Museo Nazionalak aldi baterako itxitakoak dira. Beraz, holako zirriborro kopuru handia aldi baterako erakusketa batean jasoten dan lehenengo aldia da. Guztia Gernikaren bonbardaketea izan zaneko eta Picassoren Guernica egin zaneko 70. urteurrena bete danean.
‘Picasso-Gernika 70. Urteurrena’ erakusketea garagarrilaren 10tik irailaren 30era bitartean egongo da Gernikan. Erakusketearen inaugurazino ofiziala gaur, garagarrilak 10, izango da eguerdiko 12:30etan.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!